Denbora  4 ordu 22 minutu

Koordenatuak 1164

Noiz igoa 22 de febrero de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
1.872 m
1.425 m
0
2,4
4,7
9,45 km

Bisitak 39, kokapena 0

Nondik gertu Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)

OSORIK IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/02/ihitzkunditze-eta-lakora-zirkularra.html
Belagoako aterpetik abiaturik Ihitzkunditze, Lakora eta Punta Oloron mendietarako ibilbide zirkular bat aurkeztuko dut. Otsailaren aurreneko eguna izanik, aurtengo negu bereziaren ondorioz, elur gutxi topatu izan dut, horregatik kranpoirik gabe igotzeak, Punta Oloronetik zuzenean aterpera jaitsi behar izan dut, hormagune batetatik jaisterik ez bait dut izan.

Ibilbide ederra, nahiz eta gaurkoan ikuspegi gutxi izan.

Ibilbidea eta altimetria







Aurreko gaua ederra izan da hasieran eta horrek argazki batzuk egiteko beta eskaini dit.




















Gaua euritsua izan da eta egueraldiak ez du zerikusirik aurreko egunekoarekin, baina hala ere itzuli bat ematea erabakiko dut.

Aterpetik errepidera igoko naiz. Lainoak inguruko mendi guztiak ezkutatu egiten ditu eta euria ari du.



 Aterpean obrak nahiko aurreratuak daude, maitza bukaerarako irekitsiko epea dago eta.



 Errepidea zeharkatu



 eta zuzen abiatzen den bidexka batetatik Lakorako magaletik ezkerretara jarraituko dut.







 Elur oso gutxi ageri da otsailaren hasiera izateko.



 Errepidea eta aterpea beheko partean utzi egiten da.







 Troka txiki batzuk gainditu beharko dira. Aurreneko hau Tapiako errekatxoa da.















 Altuera galdu gabe eta noizean behin apur bat gora eginik, Kortaplana mendi-lepo azpiko partera iritsiko naiz.



 Euria ari du eta lainoak dena inguratu egiten du, hortaz zuzenean Lakorarantz igo ordez, bidexka jarraitzea erabakiko dut. Lakora mendiko magaletatik jarraituz.



 Lakorako mendiari itzulia ematen hasiko naiz, Binbaleta mendia gibelean utziz eta Ihizkunditzeko basoaren goiko partetik jarraituz.







 Lakora mendiko magalak eta Ipar Mendebaldeko aldea, tarteka ikusterik izango dut.







 Korta baten gainetik igaro eta basoaren zuhaitz garaien artetik jarraituko dut.







 Lainoak tartetxo bat eman dit eta gibelera begira, egindako bidea ikusgai dut.



 Euria egiteari utzi dio eta estimatzekoa da.



 Larregorri gaineko mendi-lepotxo batetara iritsiko naiz.



 Bertatik Lakora mendiko ipar igoera somatu daiteke, baina oraindik lainoak tontorra ezkutatzen du, beraz Ihizkunditze mendi-leporantz abiatuko naiz.



 Iparretik eguraldia hoberat egingo duela antzematen da.











 Ihizkunditzeko mendi lepora iristean Lakora mendiko bertze magalera hurbilduko naiz.






















Intersection

Bidegurutze 01 Zuzen

Errepidetik gorat metro gutxi batzuk egin ondoren magalera igaro bidexka bat topatu arte. Ondoren ezkerreko norantza segi.
cima

Tontorra

Lakora mendiko bigarren tontorra.
Waypoint

Itzulera puntua

Bertan elur hormatua topatu dudanez itzulera puntua izango da. Elurrik gabe mendi ertzetik jarraitzerik dago Zanpori mendi-lepora arte.
Intersection

Errepidea 02

Errepidera jaitsi magaletik ia zuzen.
panoramica

Behatoki

Puntal Oloren azpiko behatoki bat.
Waypoint

Elur-jausien kontrako egitura

Elur-jausiak ekiditzeko metalezko egiturak.
cima

ERPIN GEODESIKO tontorra

Erpin geodesikoa duen tontorra.
Intersection

Errepidea 01

Errepide nagusiko bidegurutzera aterako naiz.
cima

Ihitzkunditze

Ihitzkunditze mendiko tontorra.
fuente

Iturria

Lakora magaleko ur emari edo iturria.
cima

LAKORA

Lakora mendiko tontor nagusia.
Lepoa

Mendi lepo 1

Kortaplana azpiko mendi-lepoa. Zuzen jarraitu
Lepoa

Mendi-lepoa 2

Aurrerago bertze mendi lepo honetara iritsiko gara.
Lepoa

Mendi-lepo 3 Ihitzkoundize

Ihitzkunditze mendi lepoa. Ezkerretik Ihitzkunditze mendira igo eta ondoren berriz honera jaitsi.
Lepoa

Mendi - lepoa 3

Lakorako Ipar mendi-ertzaren azpiko mendi -lepoa.
Lepoa

Mendi - Lepo 4

Lakora mendiko bertze mendi tontorra.
cima

Puntal Oloron

Puntal Oloron mendia.
refugio

Refugio Oloron

Belagoako aterpea.
Waypoint

TROKA 1 Tapia

Tapia errekatxoaren hasierako troka gainditu beharko dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau