-
-
1.486 m
565 m
0
4,4
8,9
17,8 km

Bisitak 1727, kokapena 39

Nondik gertu Iltzarbe, Navarra (España)

Ibilbide hau egiteko, bi auto behar dira. Bat abiapuntura iristeko (Iltzarbe), eta beste bat bukaeran uzteko (Unanu). Beriaingo gailurretik Iltzarbera oinez bueltatzeko aukera bada, ikusi trak honetan: http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4383481.
Iltzarbe herriaren goialdetik pista bat ateratzen da. Pista hori hartuta, kilometro batera edo, autoa uzteko tokia bada (hilerria baino lehenxeago). Pistan barna ibiltzen hasi, eta ezkerraldean kairn batzuk ikusi arte jarraitu. Kairn horietatik gora, Txurregi eta Gazteluren arteko lepora helduko gara. Gero ekin hegoaldera Txurregiren iparraldeko aldapa luzeari, tontorreraino. Handik ederki ikusten da Beriainerainoko gandorra. Zorrotza da, eta hegoaldera (eskuinaldera) ikaragarrizko amildegiak ditu. Hala ere, ematen duena baina errazagoa da. Oinez osorik egin daiteke. Ertzetik ahalik eta hurbilen joatea da hoberena. Ezpel artean ibiliko gara gehienean. Txurregitik ordu betera, Satrustegiko erpin geodesikoa dago. Eta beste ordu betera, Idoitxiki tontorra. Bertan buzoia dago, eta buzoian "Satrustegi" jartzen badu ere, oker omen dago, Idoitxiki mendiaren tontorra omen da. Idoitxikin bukatzen da gandorraren zatirik zorrotzena. Handik aurrera, zabalagoa da bidea. Beriaingo gailurra, ordu eta erdira dago. Eta bertatik jaisten hasita, beste ordu eta erdira Unanu.

Gutxi gorabeherako ordutegiak:
Iltzarbe-Txurregi: Ordu eta laurden.
Txurregi-Beriain: Hiru ordu eta erdi.
Beriain-Unanu: Ordu eta erdi.
Gomendioa: botak eraman. Orkatilek ikaragarri sufritzen dute gandorrean barna.
29-JUL-13 14:29:09
29-JUL-13 12:48:22
29-JUL-13 11:50:52
29-JUL-13 10:53:52

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau