Denbora  6 ordu 42 minutu

Koordenatuak 2020

Noiz igoa 29 de abril de 2018

Noiz egina abril 2018

-
-
803 m
414 m
0
6,5
13
26,15 km

Bisitak 85, kokapena 0

Nondik gertu Lumbier, Navarra (España)

Aragoiko Donajakue bideko bertze etapa bat aurkeztera natorkizue. Gaurkoan Ilunberritik Yarnoz herrien artekoa hain zuzen ere.

26 kilometrotik gorako ibilbidea  eta aldapa nagusienak Loiti mendatea gainditzeko ekin behar izan ditugunak izan dira. Gainontzeko bidea pista zabaletatik burutu dugu.

Zenbait eliza eta elizen aurriak, ertaroko zubiren bat eta deigarriena Elortz ibaiko ertzeak eta bereziki Diablozuloko ur-jauzia izan dira.

Ibilbidea eta etaparen altimetria







Aurreko ibilbidean bukaturiko hoteleko aparkalekutik abaitu gara garurkoan. Eguna eguzkitsu dugu eta tenperatura esteak, hortaz ibilbidea burutzeko baldintza onak izango ditugula dirudi; aurreko etapan ez bezala.



Aurreneko geldialdia Irati ibaia gainditzeko zubian berean izan dugu. Taldeko argazki batzuk egiteko aprobetxatu dugularik.































Hasierako ibilbidea, autobidera doan errepidetik burutu ditugu, baina agudo eskuinetik abaitzen den pista batetara pasatu gara, asfaltua ekiditzeko asmoz.







Pista honetatik ereinduriko eremuetan barneratuko gara eta honela errepideak ekidituko ditugu.







Aurrerago bidegurutze bat izango dugu, eta gure ezkerretik zuzenean pista zabalago batetara irtengo gara. Azken honetan, eskuineko norantza hartuko dugu autobidera hurbiltzeko.











































Autobidea gainditzeko errekatxo baten gainean eraikitako zubiaren azpiko aldetik egingo dugu.








Ereindutako lurren artetik emeki emeki Nardués Aldunate herrira gerturatuko gara.















Behin herrian gaudelarik, plaza batean iturri bat dute eta aurrerago iturri zahar bat ikusgai dugu. Eskuinetik hartuko dugu eta iturria behin gainditurik, ezkerretik bidexka batetara pasako gar. Zati hau arras ertsia dugu baina herriko eliza zaharraren aurriak bisitatzen tematu naizenez, talde osoa nire gibeletik dator eta guztiok arantzez beterik bukatu arren, azkenena komeria guztien ostetik, errepide zaharrera ateratzea lortuko dugu.

Bidea, garai batean egokitua zegoelaren argi da, eskailera aunitz ere topatuko ditugulako, bainan egun ez da soberan gomendagarria.







Ahal dugun moduan eta sasiez naskaturik eta zenbaitetan odola gure izterra edo eta besoetan dugularik, elizaren aurrietara iritsiko gara.















Aurrerago aldiz Loitiko mendatera eramaten zuen errepide zaharrarekin topo egingo dugu.

GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/04/ilunberri-yarnoz-donajakue-bidea.html
Erlijio-eraikina

Abinzano eliza

Abinzano herriko eliza. Erdiarokoa da eta arkupe ederra du.
Zubi

autobia azpitik

Autobidearen azpitik igaroko gara errekatxo baten aldamenetik.
Intersection

BIDEgurutzea 01Eskuin

Iruñarako bideko errepidetik metro gutxi batzuk egin eta eskuineko aurreneko pistatik utziko dugu asfaltua.
Intersection

BIDEgurutzea 02 Ezker

Aurrerago bidegurutze honekin topo egingo dugu, gure ezkerretik eta zuzen batean egin beharko dugu.
Intersection

BIDEgurutzea 03 Eskuin

Pista zabalago batetara iritsi eta eskuinetik jarraitu autobidearen alderat.
Intersection

BIDEgurutzea 04Zuzen

Zuzen jarraitu puntu honetan.
Intersection

BIDEgurutzea 05Eskuin

Nardués Aldunate herrira iristeko puntu honetan eskuinetik jarraitu beharko dugu
Intersection

BIDEgurutzea 06Ezker

Aldapan gora egin, gure ezkerretik Nardués Aldunatera iristeko.
Intersection

BIDEgurutzea 07Eskuin

Iturri eta aska zaharrerantz bideratu, gure eskuinetik elizaren aurriak bisitatzeko. Iturria igaro eta ezkerreko bidexkatik abiatu.
Intersection

BIDEgurutzea 08Ezker

Loitirako errepidea bertan utziko dugu. Asfaltutik igoera ekiditzeko asmoarekin, ezkerretik abiatzen den pistara pasako gara.
Intersection

BIDEgurutzea 09 Eskuin langa

Pistatik metro gutxi batzuk egin eta gero, langa bat gainditu eta eskuinetik abiatzen den lurrezko pistara pasatu beharko gara.
Intersection

BIDEgurutzea 10Eskuin

Mendi-erpinera iritsi edo kordalera eta bertan bertze pista batekin topo egingo dugu, eskuinetik Loiti aldera jarraitu beharko dugu.
Intersection

BIDEgurutzea 11Eskuin

Pista zabalago eta zoru hobeagokoarekin topatuko gara. Donajakue bidea bertatik dator.
Intersection

BIDEgurutzea 12Eskuin

Langa eta metalezko egitura gainditu eta eskuinera egin beharko dugu.
Intersection

BIDEgurutzea 13Ezker

Ezker aldetik lurrezko pistara pasa eta bertatik Izko aldera jaitsi. Eskuineko pista zabalak Loitiko mendatera eramaten du eta.
Intersection

BIDEgurutzea 14Eskuin

Zuzen edo eskuineko pistatik jarraitu behar da puntu honetan Geltzera iristeko.
Intersection

BIDEgurutzea 15Eskuin

Puntu honetan eskuinetik joan behar dugu, beherantz Geltzeko zubira iristeko.
Intersection

BIDEgurutzea 16Ezker

Geltze Ibargoiti herrira iristean ezkerreko karrika hartu beharko dugu herrian barneratzeko.
Intersection

BIDEgurutzea 17

Herrian, elizara iritsi aurretik ezkerreko bidegurutzea hartu beharra dago, Elortz ibaia aldera jaisten dena.
Intersection

BIDEgurutzea 18Ezker

Elo ibarretik jarraitu eta puntu honetan pista batekin gurutzatuko gara, bertara igaro eta honela ibaia zeharkatuko dugu, gure ezkerreko aldetik
Intersection

BIDEgurutzea 19Eskuin

Pista nagusia jarraitu, eskuin alderat.
Intersection

BIDEgurutzea 20 Urjauzira

Pistatik baztertu eta errekatxoaren ertzetik Diablozuloko ur-jauzira gerturatuko gara.
Intersection

BIDEgurutzea 21Ezker

Berriz ere pistara iritsi eta ezkerretik jarraitu Yarnoz herrirat
Ur-jauzia

Diablozulo ur-jauzia

Diablozulo errekatxoaren ur-jauzia. Trokaren bukaera da. Udan idortu egiten baden arren, azken egunetako euriek bere edertasunean erakusten digute gaurkoan.
Zubi

Elo zubitxo

Futbol zelaia igaro eta Elo ibaia zeharkatzeko oinezkoentzako zubi txikia dago.
fuente

Eloko iturri askaltokia

Ibaia eta igerileku eta frontoiaren aldamenean askaltoki bat dago iturri bat duena.
Intersection

Errepidea eskuin

Loitira doan errepide zaharrera atera eta metro batzuk eskuinetik gorat egin beharko ditugu.
Erlijio-eraikina

Geltze Ibargoitiko eliza

Herriko eliza.
Zubi

Geltze Ibargoitiko zubia

2017. urtean berriztaturiko erdi aroko zubia da Geltze Ibargoitikoa.
Waypoint

Hesi 01

Pistaren erdian hesi hau gainditu beharko dugu, eta zuzen jarraitu.
Zubi

Ilunberriko zubia

Irati gaineko zubia. Ibilbidearen hasierako puntua izango dugu gaurko txangoan.
Informazio

IZKO

Izko herria
Waypoint

IZKOko Gurutzaldia

Izko herrira iristean, errepidearen aldamenean gurutzaldi hau dago.
Waypoint

Nardués Aldunate

Nardués Aldunate herriko plazan iturritxo bat dago.
Erlijio-eraikina

Nardués Eliza aurriak

Elizaren aurriak. La iglesia de San Juan Evangelista es un edificio hecho en piedra, actualmente abandonado. Tipológicamente pertenece al estilo barroco, de nave única, cabecera de testero recto y torre campanario situada a los pies. Se accedía al interior por una puerta abierta en el lado de la epístola. Su cubierta parcialmente arruinada, era de bóveda de cañón con lunetos. No conserva mobiliario
Edificio de interés

Yarnozeko dorretxea

Erdi aroko dorrea dugu hau. Defentsa gune nagusia.
Erlijio-eraikina

Yarnozeko eliza

Yarnoz herriko eliza.
Ur-jauzia

Yarnozeko ur-jauzia

Yarnoz herrira iritsi aurretik izango duguen bertze ur-jauzi txikia. Zurezko pasabide bat dugu bertan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau