Denbora  8 ordu 36 minutu

Koordenatuak 2914

Noiz igoa 29 de noviembre de 2017

Noiz egina noviembre 2017

-
-
1.363 m
420 m
0
6,8
14
27,28 km

Bisitak 168, kokapena 3

Nondik gertu Lumbier, Navarra (España)

Betidanik Esako urtegitiko errepidetik joan naizen bakoitzean, Leireko mendilerroaren amildegiak eta paisaiak nire arreta deitu izan dute. Mendilerroaren hegoaldeak amildegiz jositako paisaia marrazten du eremu monotono honetan. Beti horma edo amildegiaren zati bat so egiten dut ustekabean bada ere, eta bidai bakoitzean ezberdinak izaten dira.

Guzti honengatik aspalditik mendilerro guztia zeharkatzeko grina nuen eta gaurko txangoan ibilbide horren xehetasunak erakustera natorkizue.

Ibilbidea luzea izan arren guztiz gomendagarria.



Abiapuntua Ilunberri herrian izan dut. Kanpingaren goiko aldean dagoen aparkalekuan hain zuzen ere.



Goizean goiz abiatzea erabaki dut, bidea luzea izango delakoan eta eguna gero eta laburragoa dugulako.

Bertatik irten eta ezkerraldera jo, ibaiaren aldera eta bertan aurreneko bidegurutzea eskuin aldera eginik. Gure gibelean zubi zaharra utziko dugu.




Handik gutxira Arroilaren hasierara eramanten duen pista nagusia ezkerretik utziko dugu mendia magalera doan bertze pista batetatik jarraitzeko.



Bertatik gaurko aurreneko gailurra ikusten da. Arangoitik lainopean urrun xamar dago oraindik.



Aldapan gora izango dugu hurrengo zatia. Momentu batean eskuinetik abiatzen den den bide batetara pasako gara. Bertatik Leireko mendilerroan egiten zuten ikatsa jaisten zuten Ilunberrin saltzeko. 



Bide zaharraren arrastoak oraindik ikusgai ditugu zati batzuetan.



Altuera irabazi ahala Irati eta Zaraitzu ibaien haranen ikuspegia ederragoa da.



Aldapa murriztu egiten denean bidea pista batetan bilakatuko da 







eta bertatik urmael batetara iritsiko gara.



Peña del Monumentoko magalak eta hormak ere ikusgai dira.











baita bertze mendi elurtuak ere.



Mendate batetara iritsi eta ezker aldean dugun hesi baten aldamenetik pista utzi beharko dugu mendietara zuzentzeko.











Bertatik Esako urtegiaren ikuspegiak estreinekoz ikusgai izango ditugu. Egun osoan zehar azpiko aldean lagun izango ditugunak, azken finean urtegiaren zabalera gehiena ibiliko dugu eta.



Bidetxoa segituan pista bidegurutze batekin bat egingo du. Kontuz gure bidea pistak zeharkatuz zuzen izango delako gorago hesi batekin topatu egin arte.



Hesiaren eskuin aldetik bideak gorat egingo du. Peña del Momumentoko gailurra arte. Gaurkoan tontorra bisitatu gabe, eskuinetik abiatzen den bidea jarraitzea erabaki egiten dut.




GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/11/leireko-mendilerroa-ilunberritik.html
panoramica

Behatoki naturala

Mendilerroan behatoki natural aunitz daude baina hau xarma berezia du. Balkoi antzera, harlauxa handi bat amildegitik baztertua, ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu.
Waypoint

ANTENA01

mendi-ertzera igota antena txiki bat topatuko dugu Ilunberri aldera ematen duena
cima

ARANGOITI

Arangoiti mendia. Bertan antenak eta buzoia topatuko ditugu. Ikuspegiak ederrak dira Aragoi ibaiaren arroilara, pirinioetara eta Arbaiun aldera.
Aintzira

URMAELA

Bidean topatuko dugun urmael bat.
Intersection

Bidegurutze 09 pista eskuin

Pista handiago batekin gurutzatu eta eskuin aldetik beherat jarraitu behar da.
Intersection

Bidegurutze 10 Eskuin

Pista nagusia utzi bidea laburtzeko. Eskuin aldetik jaitziko naiz.
Intersection

Bidegurutze 01Eskuin

Bidearen hasieran, Ilunberriko zubi zaharrera joan ordez, eskuinetik Arbaiungo arroilara eramanten duen pista hartu behar dugu
Intersection

Bidegurutze 02Eskuin

Aurreko bidegurutzetik gertu dagoena. Eskuin aldera jo beharra dago mendi magaletik igotzeko.
Intersection

Bidegurutze 03ES

Pita handiago hau utzi beharreko puntua. Eskuinetik bide zahar batetara pasatuz.
Intersection

Bidegurutze 04 Ezker

Pista nagusia mendi-lepo batetan, utzi beharko dugu. Ezker aldean hesi bat dago eta bertatik abiatzen den bidexka jarraitu beharko dugu mendi magalean gora egiteko
Intersection

Bidegurutze 05Eskuin

Peña de Monumento mendiko tontorrera joan ordez, gailurretik gertu eskuinera abiatzen den bidea jarraituko dugu Arangoiti aldera
Intersection

Bidegurutze 06 PISTA Zuzen

Laugarren bidegurutzetik gertu pisten bidegurutze batetara aterako gara. Zuzen gorat doan bidea hartu behar da.
Intersection

Bidegurutze 07 Eskuin

Kastelar gailurraren ostean lepo batetara jaitsiko gara. Bertan abelbidearen pista jarraitu beharra dago puntu honetaraino. Bertan eskuin aldetik bidexka batetara pasako gara Artzaren zeharkabidera iristeko.
Intersection

Bidegurutze 08 pista ezker

Zura ateratzeko pistatik beherat jaistean pista honekin topatuko naiz. Ezkerreko norantza jarraitu behar da.
cima

CASTELAR

Gailur berezia Castelarrekoa. laua amildegirako ikuspegi zabaladuna.
cima

CERRO DE LAS CABAÑAS

Leireko mendilerroko bertze gailur bat
parquing

ERREPIDEA AMAIERA

Ibilbidea Castillonuevora doan errepidean bukatu dut. Borda eta korta batzuk topatzen den puntuan.
Waypoint

HESI01

Peña del Momumentutik Arangoiti aldera hesi hau gainditu behar dugu Arangoitira zuzentzeko.
cima

LAS LERAS

Bertze gailur bat.
Waypoint

Mendi-lepoa 03

Pasopeton edo Eskalar mendira igo aurreko mendi lepoa
Waypoint

Mendi-lepoa LEIREko monasteriora jaisteko 01

El Rallar mendiaren ostean dugun mendi-lepoa. Bertatik bueltatxo bat emanik Leireko Monasteriora jaisterik dago.
Waypoint

Mendi-lepoa LEIREko monasteriora jaisteko 02

Abelbidea mendi-lepo honetara iristen da eta bertatik Leireko Monasteriorako jaitsiera nagusia dago.
panoramica

PASO OSO Hartzaren zeharkabidea

Artzaren zeharka bidea. Harri-zubi erraldoi bat da.
cima

PASOPETON - ESCALAR

Eskalar mendiko tontorra. Pasopeton izenarekin ere ezagutua.
panoramica

Pasopeton harria

Eskalar gailurretik gertu dagoen harri handi batek behatoki natural itzela da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau