Koordenatuak 316

Fecha de subida 19 de abril de 2019

-
-
1.300 m
388 m
0
2,6
5,1
10,24 km

Bisitak 16, kokapena 0

Nondik gertu Iñárbil de Errazu, Navarra (España)

(2019-04-18) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3.5 orduko iraupena.
900 metroko desnibela.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Iñarbilko etxaldeetan zehar egiten den hasierako zatia. Tarte honetan pista zabala dago.
Hasierako tartea, hemen haritz eder batzuk ikusi daitezke.
Igoeraren lehen erdian dagoen harkaiztegia. Malda ona duen tartea ere bada. Jarraian gune zelaitsuagora irtetzen da. Beti ere mendiaren hertzetik jarraituz.
Mendi handi honen tontorra, eremu nahikoa zabala dago gainean, belardi eta harkaitz guneekin.
Lehen zatiak malda izugarria du baina ez da luzea, gero pagadian sartzen gara Elorrietako Lepoara arteko bidean eta tarte honetan senda nabariagoa da.
Baztan eta Baigorri aldeak bereizten dituen lepoa, bertan Euskal Herriko harrespila soro handi bat ere ikusi daiteke.
Elorrietako borda lepoan bertan dago eta berrituta eta egoera onean. Beherago II Mundu Guda garaiko bunker bat ere ikusi daiteke, honelako ugari daude Nafarroa Pirineotako muga inguretan.
Txangoaren amaierako zatia, hemen Iñarbil aldeko etxaldetara itzultzen gaituen pista jarraituko dugu, Hautza mendia ere ondoan ikusiko dugu uneoro.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta