Koordenatuak 723

Noiz igoa 23 de septiembre de 2016

-
-
1.471 m
733 m
0
2,6
5,1
10,22 km

Bisitak 682, kokapena 20

Nondik gertu Ipiñaburu, País Vasco (España)

Hasiera Iondegortako aparkalekuan, Mendizabal urtegiaren alboan. Han bertan, bidegurutzean, ezkerreko bidea hartuko dugu, zementozkoa, Lehenengo bi kilometrotan arrapala gogorrak igoz Agiñaldeko aterpe ondoan kokatu eta pistatik eskumara eginez hagin famatuaren aurrean egongo gara, Eusko Jaurlaritzaren Aparteko Zuhaitzen Katalogoan agertzen dena.
Segidan Arimekortako landa ederrak, eta aldapan gora eginez Aldamiñapeko aterpeak eta artzai-txabolak.
Aldamin haitza gure eskuman beti, bidezidorretik gora, artzaiei eskainitako oroitarria izango dugu ikusgai, "Aldamiñape, artzaien sehaska".
Zidorretik aurrera, Dulaoko mendilepoa zeharkatuz, Aldamiñosteko bidexkatik beti, Gorbeiako gurutzea begi-bistan.
Aurrera eta gorantza beti Aldamiñospeko lepora ailegatuko gara. Han dagoen plubiometrotik ezkerretara eginez azkenaurreko txanpak Gorbeiaganeko iturrira heldu arte. Zintzurra freskatu eta atseden laburtxoa hartu ondoren, orain bai, azken esfortzua eginda Gurutzera iritsiko gara (abiapuntutik 5 km).
Jaitsiera Aldamiñospetik Egiriñaoraino, ondo markatuta dagoen zidorretik. Arrabarako bidea hartuta, berrehun metro edo aurrerago, eskumatara egingo dugu, Arrabako bidea utziz eta zutoinetako seinaleak kontutan harturik Aldamiñaperako bidexka hartuko dugu.
Arratebeltzetako atakatik behera, Lapurzuloko bide lokaztutik eta oreka ahal dugun moduan mantenduz, Aldamiñapera iritsi eta hasierako bidea hartuta Iondegortara helduko gara, hamar kilometro pasatxo eginez.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau