Denbora  5 ordu 13 minutu

Koordenatuak 1030

Noiz igoa 1 de noviembre de 2015

Noiz egina noviembre 2015

-
-
925 m
386 m
0
3,3
6,7
13,35 km

Bisitak 1134, kokapena 42

Nondik gertu Elizalde, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Berastegi (Elizalde)-San Sebastian gaina-Ugalderen Garolekua-Ipuliño-Gorosmendi mendi lepoa-San Lorentxo baseliza-Larre-Axerigain-Mugaga mendi lepoa-Berastegi.

Berastegi Gipuzkoaren ekialdean dago, Nafarroarekin muga egiten du. Mendi arteko ordoki zabal batean kokaturik Itsas mailatik 400 metrotara dago. Mendebaletik ekialdera luzatzen da baliara: Uzturre-Ipuliñoko mendigunearen tontorrak iparraldean eta Erroizpe-Ulikoarenak hegoaldean. Aranaren erditik Oriaren ibaiadarra den Zelai erreka pasatzen da. Mikroklima berezia du baliara honek, Kantauri itxasoren eta nafar lautadaren klimen ikutuak dauzka. Haritz, pago eta gaztainondoen basoak daudenez bere fauna eta flora bereziak ere ederki isladatzen dira.

Aisialdirako oso leku ederrak aurki ditzake. Balizatutako bide asko daude herria inguratzen diren mendietan, aski ezagunak eta zailtsunik gabekoak, sartzen ere erraztasun dutenak. Oinez edo mendiko bizikletarekin kirol iharduerak osatzeko toki paregabea.

Norabide eta luzera ezberdineko ibilbideak daude. Lerro hauetan eskeintzen dena jadanik dagoen alternatiba kopuruari gehitzen da. Erraza da eta bidean zehar pasatu beharreko txoko eta tontorretatik paisai dotore eta panoramika ederrak ikusteko aukera izaten da. Zerrenda amaituezina da: Baztan eta Larraun aldera, Aralar iparraldea, Aizkorri-Aratz, Gorbeia, Anboto, Hernio, Izarraitz mendigunea, Igeldo, Aiako Arriak...eta abar luze bat.

Eguraldi bikaina lagun eta udazken betean garaturik, kontraste eta kolorez betako ibilaldia osatu genuen. Hegazti migrazioaren egun handia egokitu zen ere eta benetako ikuskizun zoragarriez gozatzeko aukera izan genuen.

PD: Lastima bakarra izan zen ehiztarien tiro zaratarena. Gerra moduko zalaparta haundiak entzuten ziren. Pista nagusietatik ere "todoterrenoak" eta bestelako ibilgailuen trafiko dexente zebilen. Ibilbide hontan ehiz paradeen ondotik pasatzen da, Gorosmendi eta Mugaga mendi lepoetan hain zuzen ere (egun hontan trafikoa bai baina tiro hots haundirik ez).
Camino
Camino
788 m
Ermita de San Lorenzo
Parroquia de San Martin de Tours
Loma de Erleausiaga
Gi-2130
Collado de Gorosmendi
Carretera Local
Larre
Camino
Camino
Oldizgain
Sansebastiangaña
Zurigin

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau