-
-
1.139 m
500 m
0
4,8
9,7
19,33 km
Ikusita 110 aldiz, jaitsita 2 aldiz
Nondik gertu: Ezkurra, Navarra (España)
Ibilbide zirkularra: Ezkurra-Orrotako gaiña-Telaitxoko kaskoa-Soingo Gaina-Arriurdiñeta-Olegiko Gaina-Munoaundi-Irakurri-Idoia-Ezkurra erreka zuloa-Ezkurra.
Irakurri mendigunea Ezkurra mendadetik ekialderuntz luzatzen da, Mendaur mendigunekin bat egin arte. Iparralderuntz adar txiki pare bat baditu. Ipar ixuriak Urola aldekoak dira eta hegoaldekoak Ezkurra errekarenak, biak basotxuak eta oso sakonak. Mendi hertzaren kaxko guztietan berriz leku ireki eta bista zabalekoak aurkituko ditugu. Mendeetan zehar erabilitako mendi larreak dira, bertako arbasoen eraikitako monolitoen ugaritasuna adierazten duen bezela. Mendi hertz honetatik ikus ditzazketen panoramikak zinez zabal eta zorragarriak dira, edozein mendizalea zirraratzen dituen horietakoak.
Ibilbide hontan mendi katagolotatu 8 gailur zapaltzen dira. Balizatutako bideak erabiltzen dira hein haundi batean, aski ezagunak gehienak. Harri eta zuhaitzetan gorriz margotutako markak ikusten dira, igoeran batez ere eta zuri-urdinez margotutako egur zutabe txikiak jetsieran goiko tabesian eta jetsieran. Buelta hau Ezkurra eta Eratsun herrien lur eremuetatik igarotzen da osorik. Olegiko mendi lepoan bi herrien arteko mugarriak aurkituko ditugu.
Tarte batzuetan bide horietatik atera eta mendi ta basoan zehar joan nintzen. Orrotako gainara joateko adibidez Ezkaingo lepoaren azpiko pagadia zeharkatu nuen; kilometro terdiko tartea da ,Iruñarri aldera doan goi tentsioko linea pasa ondoren 900-920 metroko kotak jarraitu nituen GPSarekin. Hasieran daude bakarrik gorabehera pare bat non aldapa haundia gehi pilatutako orbelaren ondorioz igarotze nahiko irristakorra izan nuen; ondoren azkoz erosoagoa.
Idoiatik hegoaldeko isurialdetik beherantz altuera bajuko otadiak zeharkatzen doa tracka, pista nagusien bira luzeak saiestuz; ganaduak egindako bidexkak jarraituz ez dago oztopo berezirik, hori bai galtza luzearekin hobe. Negu garaian moztuta egoten direla baliatuz garo soro batzuetatik pasatzen da ere bai.
Idoiatik jetsierako azkeneko tartea marka zuri-urdinak jarraitzen dira Ezkurra mendatearen errepideraino. Errepide gurutzatu eta segidan balizatutako bidearen jarraipena ikusten da. 1.2 km beherago Baserri batera iristen da, porlanezko bidea eta bidegurutzea. Marka zuri-urdinak ezkerretik Ezkurraraino iristen dira. Ibilbide hontan berriz aipatutako bidea utzi eta Ezkurra ibaiaren ibilgua ezagutzera eramango gaitu. Senda iztua da, nahiko garbia, leku laiotza, ezetasun haundikoa. Errekara iritsitakoan harriz harri gurutzatu beharra dago, senda beste aldetik bait dauka jarraipena. Oso leku berezia da, giro ospela baso itxi batetik. Goroldio eta liken espezie ezberdinak hazten dira hemen. Berde kolorea da nagusi, dena goroldioz estalita, zuhaitzetan, usteldutako enborretan, arri eta arkaitzetan... . Udaran ez bezela negu garaian zuhaitzak hostorik gabe daude eta argitasun pixka bat gehiago sartzen da adarreen artean. Pasarte oso politak errekaren soinuak entzuten ditugun bitartean. Gorabera txiki batzuk dauzka senda honek.
Bigarren zubia gurutzatuta erreka atean utzi eta Ezkurrara itzultzeko gorako bidea asten da bapatean. Hasiera batean ematen ez duen arren, nahiko eroso eta suabea da bide hau. Baserri batzuk pasa ondoren Santa Cruz baselizaren parean errepidera iristen da, Ezkurra herritik 300 metrora.
Benetan dira lasaiak eta erakargarriak Nafarroko mendi bailara hauek. Mendizaleentzat eta landa giroa gustoko dutenentzat paraje oso gomendagarriak. Baso eta belardiz inguratutako herrixkak, pagadi tinkoak, mendi kaxko garbiak panoramika ikusgarriekin, erreka zulo ilun eta bereziak....
PD: Nik egindako ibilbidean ez nituen zailtasun eta oztopo berezirik aurkitu. Hala ere gauz pare bat esan beharrean nago. Udaberrian eta udaran garo soroak moztu gabe aurkituko ditugu eta oteak ere hazita ibilbide hontako zenbait puntuetan. Garai horietan balizatutako bideetatik eta beste senda garbiagoetatik ibiltzeko alternatibak errazagoak badaude. Ibilbidean zehar ere zubirik gabeko erretxako batzuk gurutzatzen dira. Hazita etortzen badira kontu handiz pasatzeko guneak dira, Ezkurra errekarena batez ere.
Ehiz puesto asko daude mendigune honen zenbat puntuetan. Horrek esan nahi du pase garaian tiro hotsak eta "todoterrenoen" joan etorriak paraje hauetan izaten dan ohiko lasaitasunarik akaso ez degula aurkituko.

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak