-
-
518 m
130 m
0
2,4
4,8
9,62 km

Bisitak 3, kokapena 0

Nondik gertu Brockagh, Leinster (Ireland)

Irlandan sei parke nazional daude. Co. Wicklow-n dagoena horietako bat da: Wicklow Mountains National Park. Parke honetan kokatua dago Glendalough. Kokagune hau izango da aipatu konterriko punturik turistikoena. Hemen, Irlandako beste leku turistiko batzuetan aurkitzen diren ezaugarri bertsuak aurki daitezke: errepide estuak, turista edo bisitariz betetakoa ziztu ederrean doazen autobusak, eta helmugan Irlandako produktuen dendak.

Glendalough-en kasuan, lekuak eskaintzen diguna eliz, hilerri eta dorreak osatutako aztarnez betetako konjuntoa dugu batetik eta ardatz moduan bi laku dituen eremu eder bat. Bi lakuei dagokienean bederatzi ibilbide daude antolatuak eta balizatuak. Bakoitzak zailtasun maila desberdinak ditu.

Gure kasuan ibilbide zuria aukeratu dugu eta Wikiloc sarrera honetan ikusten den track-ak irudikatzen du ibilbidea. ‘Spinc and Glenealo Valley’ izeneko honek, goiko eta handiena den lakuan du hasiera eta guztira ia 9 kilometro eta 400 metroko pendiza osatzen duen ibilbidea mendian zehar eginaz, buelta osoa ematen dio lakuari.

Irlandako mendietan ibili denak badaki lurra bustia egoten dela eta ia gehienetan belar gainean joanda ere, botak ur eta lokatz artean sartzen bukatzen dela sorpresaz. Kasu honetan ez dago arriskurik, higadura saihesteko motiboz ia bide guztia oholez egindako bidetik joango baikara. Dena den, mendiko oinetako egokiekin joatea gomendagarria da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau