Denbora  2 ordu 3 minutu

Koordenatuak 474

Noiz igoa 10 de diciembre de 2017

Noiz egina diciembre 2017

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
892 m
654 m
0
0,9
1,8
3,53 km

Bisitak 306, kokapena 19

Nondik gertu Laquidáin, Navarra (España)

Gaurkoan Irulegi ezagutzeko txangoa prestatua dugu. Bertan Gazteluaren aurrietan azalpenak emateko asmoarekin.

Eguraldiak ez du bat ere lagundu, batetik aurreko eguneko euriak eta gaurkoak ere ibilbidea lohiztuta utzia zutelako baina txango laburra izanik burutzea erabaki dugu.



Abiapuntua Lakidain herriko goiko aldera doan pistaren hasierako aparkaleku txikitik egin dugu. Bertatik pista jarraitu eta herriko goiko aldera iritsiko gara.



 Gaurkoan pista zuzen jarraitu dugu aurreneko bidegurutzea gibelean utzita.
href="https://1.bp.blogspot.com/-0OzjfHIwdEA/Wi1RZRF_f6I/AAAAAAAAGgw/KThaXYK8Y4sR9Q6RFY3IxJ_zFqtO7ydUQCKgBGAs/s1600/Irulegi%2BMO%2B%25283%2529.JPG" rel="nofollow" target="_blank">

 Gorago eskuinetik abiatzen den lurrezko pistara pasatu gara. Bertatik igotzen dira ibilgailuekin Irulegira.


kate bat gainditu eta aldapei aurre egin




Gorago bertze bidegurutze bat utzita, Ilundain aldera doana ondorengo bide gurutze arta jarraitu dugu. Bertatik bide zuzenagoa doa Irulegira baina loihaz beterik izango delakoan pistatik segitzea erabaki dugu.




Gazteluaren azpian dagoen zelaira iritsi gara.




Azken aldapa euripean egingo dugu eta Ekialdeko sarrerara zuzenduko gara handik gazteluaren bisita egiteko.Induzketak bukatutzat eman dituzte eta honekin parke arkeologiko ederra bisitagai osatu egin dute. Karteldegi berriarekin, gazteluko gune garrantzitsuen informazioa eskuragai dugularik. Induzketa eredugarria izan da Irulegikoa. Aranzadik bat egin izan du herriko jendea eta Arangureneko udalarekin eta honela gaur ikusgai dugu Iruña eta Nafarroako erreinuaren gaztelu honen aurriak.



Gazteluaren aurrien argazki batzuk, hori bai kontutan izan harresien aurren harrienak bertzerik ez direla. Gaztelu hau 1494. urtean dorremoztea izan zuen. Hala ere imaginatu beharra dago harrizko harresiaz gain hainbat egoitza eta goiko aldea zurezkoa izango zela.





GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/12/lakidainetik-irulegira.html
Lakidain herriko aparkaleku txikia
Hilerriaren aldamenetik bidexka igotzen da baina gaurkoan pistatik jarraitu dugu
Ezkerretik bertze pista bat ateratzen da. Zuzen jarraitu
Pista nagusia utzi ezkerretatatik eta lurrezko pistara pasa. Segituan kate batez ertzita dago.
Pistan bidegurutze nagusi bat dago. Ilundainetik igo eta zuzen jarraitzen duen pista bat eta gure igoerakoa. Zuzen jarraitu
Puntu honetan pistatik atera eta ezkerretik igotzen den bidea hartu daiteke. Gaurkoan pistatik jarraitzea erabaki dugu lokatsagatik.
Irulegiko gazteluko Ekialdeko sarreratik gertu ezkerretara jaisten den bidea segi.
Mendi-lepora iristean, ereindutako zelaia dago. Ezkerretik desbideratu pista nagusiarekin topatzeko.
Pista nagusiarekin topatzeko gunea
Irulegi gazteluko hegoaldeko egoitzak
Lakidain herriko hilerri txikiak hilarri zahar batzuk ditu bere hormetan.
Gazteluko iparraldeko egoitzak.
Irulegi mendiko gailurra eta buzoia gazteluaren barruan dago.
Gazteluko kapera. Gaztelua 1494. urtean dorremoztuta izan ondoren omen erabilera izan zuen eraikin bakarra.
Beranduago eraiki izan zen egitura, gezi formarekin gaztelua hobeto babezteko.
Gazteluko egoitzarik nagusiena. Gazteluaren barruko bertze gotorlekua
Pista nagusiak, ur biltegiaren aldamenean bertze kate batez ertzita dago.
Ipar-mendebaldean dago ate nagusia. Sarbide natural babestuena da eta.
Gaztelu guztiak bezala ura biltzeko eraikin bat izan behar zuten.

2 iritzi

  • jorgelin307 22-oct-2018

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Ibilbide oso polita batez ere udazkenekin kolotetan. Esta bukatzeko gazteluko astarnak eta vista ederrak

  • argazkia Mikel Oz

    Mikel Oz 22-oct-2018

    Bai benetan polita. Eskerrik asko zure iritzi ona emateagatik.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau