Koordenatuak 680

Noiz igoa 30 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
461 m
409 m
0
2,5
5,0
10,03 km

Bisitak 5, kokapena 0

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Sarrera labur honetan Iruñatik Barañainera eta handik Unibertsitatearen eremuetara, ondoren Cordovilla aldetik Mutiloara iristeko bidea aurkeztuko dut. Hiriaren inguruko ibilbide laburra,

Donibane auzoan abiatu eta Cordovillako Sadar gaineko terrazara gerturatuz, bertatik eskaintzen zaizkigun ikuspegi ederretaz gozatu eta ondoren Mutiloako eskola artekoa.

Ibilbidea eta altimetria.









Donibanen abiatu eta Nafarroako liburutegi orokorraren eremura hurbilduko gara, Ermitagainako txaleten inguruetatik igarota.



Bertatik Barañainera gerturatu eta Etxabakoitzerako bidea hartu. Barañaineko eremu berri honetan pasealeku ederrak prestatu zituzten eta gainera Elortz ibaiara jaisteko igogailuak jarri zituzten. Gure kasuan Etxabakoitzera zuzenean daraman igogailura hurbilduko gara baina eskaileretatik jaisten hasiko gara, ondoren igogailuaren plataformaren azpitik, ezker aldetik abiatzen den pista hartzeko.



 Pista horretatik bertze igogailura gerturatuko gara eta eskaileretatik Arostegi etorbidera ateratzeko, ibaiaren aldamenean dagoen zebra pasabidetik errepidea zehakatzeko.



 Bertatik Sadar ibaiko ertzera hurbilduko gara, unibertsitate pribatuak hiriari ebatzitako eremuak zeharkatzeko. Eraikin zentralaren paretik igaroko garelarik.



 Eskirotzeko errepidera iritsi eta zubitik zuzen jarraituko dugu. Ingurabideko zubira iritsi arte. Gaurkoan hau zeharkatu gabe, eskuineko bidetik eta errepidearen aldamenetik jarraituko dugu.



 Cordovillako poligonora iritsi eta Zaragoza etorbidea gurutzatzeko Diarioaren eraikinean dagoen zebra pasabidera hurbilduko gara. Bertatik egunkari honen orubea inguratuz Cordovillako frontoi estalira gerturatuko gara.



 Eskuinetik ageri diren eskaileretatik, frontoia inguratzen jarraituko dugu. Pista batetara aterako gara, eta eskuin aldetik gora, bihurgune bat topatuko dugu. Pista biak leku berera eramaten gaituzten arren, eskuinekoa lokatsa guttiago izaten du, hortaz hau jarraituko dugu, Sadar ibaiaren terrazaren goiko aldera iristeko.



 Terraza zabala eta ikuspegi estrategikokoa dela agerian da ondoren ikusgai diren panoramikekin.



 Sadar eta suhiltzaileen eremuaren artean gaude, eta egia da hiriaren irteeran izanda, harritu egiten gaituela bertan diren ikuspegi zabal eta estrategikoak.



 Eskultura bat ere paratu izan dute puntu garaienean.



 Pista eskuinetik jarraituz, eremu komertzialeko errepidera aterako gara. Morearen errepidera hain zuzen ere. Beraz errotondara jaitsiko gara eta zebra pasabideak erabiliz Moreako poligonoko bukaerara joko dugu.

Bertan hoten bat dago eta honen aurretik Aldi bat ere. Handik P kalea jarraituko dugu, bere bihurgunera arte. Han, eskuinetik gora abiatzen den bidea hartuko dugu Mutiloa Behitiko poligonora igotzeko.



 Goiko partean antena batzuren aldamenetik igaroko gara, errepide nagusira ateratzeko.



Errepidera iristean, ezkerretik poligonorantz bideratu eta errotonda, eskuinetik E kaletik beherantz, Mutiloako eskolara iristeko.
Waypoint

Liburutegi Orokorra

Nafarroako Liburutegi Orokorra
Intersection

Igogailu azpitik

Etxabakoitzera jaisteko dagoen igogailuaren aldameneko eskailera hartu eta ondoren plataformaren azpiko pista hartu.
Waypoint

UNA

Unibertsitate pribatuko eraikin zentrala.
Intersection

Ezkirotzeko errepidea

Ezkirotzera daraman errepidea gurutzatu.
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Sahiesbideko tunelera iritsi aurretik eskuineko bidexkara igaro eta errepidearen paretik segi.
Anoa

Hiperra

Elikagaien denda.
Waypoint

Abiapuntua

Donibane auzoan izan dugu abiapuntua.
Waypoint

Sadarreko terraza

Ibaiko terraza gune estrategikoa eta ikuspegi zabalekoa.
Waypoint

Bidegurutze 03 Eskuin

P kaleko bihurgunean errepidea utzi eta antenak ikusgai diren bidetik igo.
Waypoint

Errepide

Arostegi errepidea bertan gurutzatu.
Waypoint

Cordovillako frontoia

Cordovilla herriko frontoi estalia.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Frontoiaren gibeletik pista batetara aterako gara. Han eskuinetik gora segi.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau