Denbora  2 ordu 35 minutu

Koordenatuak 710

Noiz igoa 23 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
467 m
416 m
0
2,9
5,8
11,64 km

Bisitak 19, kokapena 0

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Hiri barruko ibilbidetxo bat aurkeztuko dut sarrera honetan.


Iruñako erdi aldera eta ondoren Medialunatik Belosotik ibaia arte jaitsi eta Burlatako zubi zaharretik Erripagaineko ur-biltegira eta ondoren Mendillorritik Mutiloara arte.

Edozein egunean burutzeko moduko bidea, mendira joaterik ez dugunean.

Ibilbidea eta altimetria







Donibane auzotik irten eta Iruñako alde zaharreran bideratuko naiz. Gaurkoan aurren zabalguna iritsi aurretik Takonerara gerturatuz.



Eta bertatik Carlos III etorbidera, entzierroetako eskulturaren aldamenetik igaro zezen plazara hurbiltzeko.


 Zezen plaza hau 1922. urterako Sanferminetarako berritu zen nahiz eta proiektuaren ehun urte urrena aurten ospatu.



 Media Luna aldera gerturatuko naiz, San Bartolome errebellinaren goiko partetik igaroz.

Bertan Iruñeko gotorlekuen interpretazio zentroa dago.

Turismoko bulegoan informazio hau bildu daiteke:

"Zer da rebellin bat? Kontragoardia bat? Gotorleku bat? Kaxerna bat? Bastioi bat? Zalantza horiek eta beste batzuk argitzeko, zoaz Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentrora. San Bartolome gotorlekuan dago, Media Luna parkearen bukaeran, zezen-plazatik eta Labrit pilotalekutik oso hurbil. Interpretazio gune berri horrek bost kaxernak -edo lehergailuei eusteko prestatutako gangak- hartzen ditu, hau da, hiriko harresi-barrutiko leku estrategiko batean dago.

Leku autobisitagarria da, eta bertan hainbat elementu aurkituko ditugu harresiaren bilakaeraren jarraipena egiteko eta bastioien erabilgarritasuna ulertzeko: argazkiak, marrazkiak, testuak, ikus-entzunezko proiekzioak, eta panel interaktiboak. Horiei esker, modu interaktiboan kuxkuxean ibili ahal izanen dugu Iruñeko gotorlekuetan mendeetan zehar izandako defentsa estrategietan, biztanleen bizitzetan eta gertaeretan. Museo horren bitxikerien artean, ziur asko zaintzan ari ziren soldaduek egindako jatorrizko grafitoak aurkituko dituzu.

Eta Iruñeko harresien sekretuak ezagutu eta gero, jarrai ezazu 5 kilometroko pasealekutik eta jakin ezazu zergatik diren Monumento Nazionala ; izan ere, Espainiako gerra-multzo interesgarrienetakotzat jotzen dira.

Barrutiak 220 metro koadro ditu, eta 5 kaxernatan banatzen da; hasiera batean bolbora edo elikagaiak biltzeko erabiltzen ziren, eta gaur egun egokitu egin dira mota guztietako jendea bertara sar dadin. Honako modu honetan banatzen dira zentroko edukiak:

0. kaxerna, "Sarrera". Media Luna parkeko igogailutik hurbilen dagoena; harrera-lekua da, eta bertan ematen da informazioa eta saltzen dira sarrerak.

1. kaxerna 1, "Bilakaera". Areto zabalena da, eta bertan 10 minutuko bideo bat erakusten da, harresiek XII. mendetik egundaino izan duten bilakaerari buruzkoa. Hiriaren eta harresien garapen paraleloaren berri ematen dute zenbait panelek.

2. kaxerna, "Defentsa estrategiak". Modu teknikoago batean azaltzen dira harresi-multzoaren zatiak eta eginkizuna. Dimentsioak, angeluak, geometriak, tiro-helmenak eta beste faktore batzuk, ingeniari eta tratatu-idazleek kontuan hartu zituztenak harresi-multzoa osatzeko. Defentsa elementuen gaineko ikuspegi bat izanez gero, erraza da gero horiek bertatik bertara identifikatzea harresietan.

3. kaxerna, "Alderdi humanoa". Harresiek eragin handia izan dute biztanleen bizimoduan. Hirigintzan ere eragin handia izan zuen, bereziki, 1915. urteraino. Garai desberdinetako 5 bideo-pertsonaiaren bitartez ikusiko dugu nolako bilakaera izan duen Iruñeko biztanleen bizimoduak. Izan ere, honako hauek emanen digute horren beri: poeta bat, artillero bat, portalezain bat, alkate bat, eta XXI. mendeko emakume bat.

4. kaxerna, "Beste gotorleku batzuk". Mota horretako eraikuntzak munduan zer eskasak diren baieztatu eta gero, hobeki ulertzen da tokiak duen garrantzia. Nafarroako eta munduko beste gotorleku batzuk aztertzen dira.

Kaxernetan barna egindako ibilbidea bukaturik, kanpoaldean jadanik, totem interaktibo batek ikasitakoari buruzko galdera joko bat proposatzen dio ibiltariari. Harresietako 5 kilometroetan zehar, totem berriak eta metakrilatozko mahaiak ditu bisitariak harresi multzo hori interpretatzen jarraitzeko."









 Arga ibaiko terrazatik jarraituz gune honetako lorategietara iritsiko gara.

Hiriko lorategi zaharren hauen informazioa turismoko webetik:

"Hiriaren erdigunearen inguruan, Bigarren Zabalgunean, eta harresien mutur batean, hantxe aurkituko dugu Medialuna parkea, Iruñeko ederrenetakoa, baita zaharrenetakoa ere. Ilbehera itxurako diseinua du eta hortik heldu zaio izena.

Ametsezko tokia da, erromantikoa benetan. Parkeak ikuspegi zoragarriak ditu, Arga ibairen gaineko behatoki ederrari eta luzeari esker. Arrainak urmaelean, patinaje pista, hainbat eta hainbat espeziez hornitutako zuhaizti zabala, horien artean sekuoia erraldoi lerden-lerdena. Lorategi batean, Pablo Sarasate iruindar biolin-jolearen omenezko monumentua dago.

Berdegunearen bihotzean kafetegi txukun eta apaina dago, kanpoan terraza zabala duena. Batez ere udako arratsalde eta gau berotsuetan egoten da girotua.

Victor Eusak eraiki zuen Medialuna Parkea 1935ean, zalantzarik gabe XX. mendeko nafar arkitektorik nabarmenetakoa. 67.000 metro karratu ditu luze-zabaleran eta hiriko harresi-barruti zaharraren mutur batean dago, San Bartolome bastioiaren eta Nafarroa Beherea etorbidearen artean. Etorbide horrek Iruña lotzen du Frantziarako irteerarekin (Irunetik joanez gero).

Hiriaren erdigunean bertan egon arren, parkearen diseinuak eta zabalerak eraginik, sosegurako paradisua da. Baliteke parkea zedarritzen duen behatoki luze horretatik Katedralaren profilik ederrena ikustea, nafar pintoreen mihise askotan ageri den bezala. Izan ere, behatokiak aukera ematen du begiak ikuspegi gozagarrian pausatzeko: horra hor hiriaren alde bitxia, Arga ibaiak inguratua. Gure begiradapean ikusiko ditugu Magdalenako zubi zaharra (Erdi Arokoa) eta izen bereko baratzeak, Argako pasealekua eta, are gehiago, baita zaldiak eta behiak ere.

Begiratu kontrako norabidean, barneratu lorategietan. Zure begien aurrean irudi erromantiko hutsaz zipriztindutako osagaiak agertuko zaizkizu: pergolak, uraskak, eskalarrak, iturriak, landare-hesiak, eskultura txikiak, eite handiko zuhaitzak, ur-zorrotadak eta eserlekuak, den-denak berdetasunean tartekaturik.

Medialunan badira landare eta zuhaitz bitxiak -43 zuhaitz espezie, guztira- eta, haien artean, zut eta harro ageri da sekuoia erraldoi lerdena. Baina hala ere, eta bidenabar esanik, ez da Iruñeko handiena. Badira bi handiago: bat Nafarroako Jauregian dago eta bestea, berriz, Nekazaritza Laborategi zaharrean, Alde Zaharrean, eta hirurak daude monumentu natural deklaratuak.

Zalantzarik gabe, bada beste toki erakargarri bat bisitariarentzat, hots, Pablo Sarasate biolin-jole entzutetsuaren omenez eraikitako monumentua, 1959ean egina, eserlekuz inguratutako toki batean. Handik oso hurbil, taberna terrazaduna dago, txukuna eta apaina. Udal kontzesioa da eta egunero dago zabalik goizeko 11etatik aurrera. Leku ezin hobea mokadu bat hartzeko. Tabernak, gainera, tankera pribatuko festak antolatzen ditu.

Ez da harritzekoa hainbat estilotako musika gure belarrietaraino iristea, berdegune honetan maizko antolatzen diren kontzertuei esker. Oso gomendagarria da uda hasierako arratsetan egiten den jazz zikloa.

Medialuna parkearen bukaeran - Nafarroa Beherea etorbidearekin bat egiten den tokian- Iruñeko errege Antso Handiaren monumentua aurkituko duzue. Aldamenean, baxuerliebe batean, XVII. mendeko mediku eta filosofo nafarra ageri da, Joanes Uharte Donibanekoa. Horrela, 1955ean eraikitako jauregira iritsiko gara, jendeak "Izuren txaleta" esaten diona."



 Belosoko aldapara iritzi eta beherat egin, Ibaiaren bertze aldera igarotzeko. Bertan ibaiko pasealekura jaisteko iskaileretatik jaitsi eta errepidea azpitik zeharkatuko dugu.



 Burlatako zubi zaharera iritsiko gara.

Zubiaren inguruko informazioa Burlatako udaletxeko webetik bilduta:

"Erdi Aroko zubia da, eta zirkulu-erdiko sei arku ditu. Soto izeneko tokian dago, Mendillorrirako bidean. Zubi luzea da, 80 mingurukoa; ezbairik gabe, tamaina egokiko zubia da, ibaia zabaldu egiten baita puntu horretan (50 m-raino, hain zuzen). Nolanahi ere, badirudi historian zehar maiz moldatu izan dutela eraikina; izan ere, zubiaren jatorrizko forma zorrotzagoa omen zen, eta baita handiagoak ere zubiaren alboetako makurdurak.

6 arku ditu zubiak, 9 metroko hutsartedunak. Urari goiti, hainbat formatako brankak ditu, zubiaren bururaino iristen direnak.

Zaila da erabakitzea zubia noiz eraiki zuten, behin eta berriz berreraiki eta moldatu baitute."







 Bertze ertzera pasa eta ezkerretik gorat jarraituz, ibaiaren terrazaren ertza segituz, Burlatako ur-biltegira igoko gara. Ur-biltegia eta bere inguruko parkea 2007. urtetik geroztik atontzen ari dira eta egun eremu berde batean bilakaturik dago.







 Terrazatik jarraitu eta Erripagaina bukaeran ibai parkeko behatoki estrategikora iritsiko gara.











 Troka Handiaren ertzetik segi eta Mendillorrira iritsiko gara.

Sarrigunerako errotondaren aldameko oinezkoentzako aldapa hartu eta tunel azpira iritsi aurretik, eskaileretatik igoko gara ingurabidearen ertzetik doan bidea hartzeko.



 Saihezbideko ibilbidetik Mendillorriko goiko aldera iritsi eta aurrera jarraituko dugu Mutiloara hurbiltzeko.



 Zubi honen aldamenean bidea utzi eta hiper batzuren aldera jaitsi. Zuzenean eta bidegorri baten aldamenetik Mutiloa Beitira gerturatuko gara.

Bertan bus geltokiak topatzerik dugu.



 NUPeko nekazaritza ingenieritzako eraikinaren paretik igaroko gara.



 Sadar ibaiko ezkerreko ertzetik gora segitu eta aurrerago bertze ertzera igarotzeko zurezko zubi bat izango dugu.








Bertatik Mutiloako polikiroldegira iritsi eta eskolara.

Bertan bukaera izan dut, bertatik gertu 17 autobusa hartu daiteke erdialdera gerturatzeko.

https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/iruna-erripagaina-mutiloa.html
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Sarrigunera joateko errotondaren parean dagoen tunelaren aurreko eskaileretetatik eskuinera jo.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Ingurabideko aldameneko pasealekua bertan utzi eta eskuinetik hiperraren alderantz jaitsi.
Waypoint

Bus geltokia

Errotonda honetan bus geltokia dago, nahi izanik, bertan ibilbidea akitu daiteke.
Waypoint

Mutiloako ikastetxea

Mutiloako ikastetxe publikoa
Waypoint

NUPeko nekazaritza eraikina

NUPeko nekazaritza ingenieritzako eraikina.
panoramica

BEHATOKIA

Argaren terrazan dagoen behatokia.
Waypoint

Beloso

Beloso aldaparen azpiko partean ibiko pasealekura jaitsi eta tuneletik jarraitu.
Waypoint

Zezen plaza

Iruñako zezen plaza
Waypoint

lorategi medialuna

Hiriko lorategi zaharrenetarikoa.
Waypoint

Bartolome gotorlekua

Bartolome gotorlekua ilargibehe edo Medialunaren hasieratik.
Waypoint

Takonera

Takonerako parkea-
Waypoint

Burlatako ur-biltegia

Burlatako ur-biltegia eta bere parkea.
Zubi

Burlatako zubia

Burlatako zubi zaharra.
Zubi

Sadarreko zubia

Sadar ibairen gaineko zubia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau