Denbora  2 ordu 2 minutu

Koordenatuak 815

Noiz igoa 3 de mayo de 2018

Noiz egina mayo 2018

-
-
503 m
381 m
0
2,7
5,4
10,85 km

Bisitak 126, kokapena 3

Nondik gertu Ermitagaña, Navarra (España)

Gaurkoan ibilbide labur bat iruñerrian proposatu egiten dizuet.

Donibane Kirol Elkartetik abiaturik hiri inguruko 11 kilometroko ibilbidea. Arga ibiako parketik abiatu eta geroago Elortz ibaiko azken zatia bisitatuz. Bi orduko ibilbide azkarra edo eta denbora izanik eta ibai ertzeak arakatzeko astirik izatekotan luzeagoa bilakatu daitekeena.

Iruñako ibai parkearen informazioa eta mapa BERTAN duzue. Argako Plan Integrala (1998-2001) eta Argako eta Sadar eta Elorz ibaietako Plan Integrala (2003-2009) izan ziren gure hiriaren eremu natural honen berreskuratzeko planak.






Ibilbidea eta altimetria.









Donibane Kirol Elkarteko atarian abiatuko gara.



Hilerrirako jaitsieran eskailerak aurkituko ditugu.



Eta aparkalekura iritsi aurretik, gure ezkerretik hilerrira jaitsiko gara.



Hilerrian deigarri dugu gurutzaldia. Aurreko sarrera batean honen inguruko datuak eman nituen. BERTAN.







Aurrerago eta hilerriko horma jarraituz, zuhaitzen artetik bertze sarrera arte iritsiko gara. Bertan ibai ertzeko bidera igarotzea merezi du. Zuhaitzen sustraiak agerian gelditu dira uholdeen poderioz eta ikusgarriak dira benetan.



Udaberria bertan dugu eta hostoak eta loreak nagusitu egin dira.







Konturatu gabe Milutzeko zubira iritsiko gara.

Halako azalpena ematen da Iruñeko ibai parkearen orrialdean:

"iriko zubi mendebaldekoena da eta hirigunetik urrunen dagoena. Litekeena da hau ere Erdi Arokoa edo, are gehiago, erromatarren garaikoa izatea, nahiz eta XIX. mendean eraberritu egin zuten. Antza denez, Independentziaren Gerran suntsitu egin zuten, osteak igaro zitezen ekiditeko. Lan honen alderdirik bitxiena izenarekin lotutakoa da. Ohituraren arabera (ziur asko literaturarekin lotuagoa egongo da errealitatearekin baino), Milutze izena bertan izan zen gertakari latz baten ondorio da: 1351. urteko apirilean zaldun batzuk urkatu zituzten Karlos II.a Gaiztoa erregeari aurre egiteagatik. Batzuen arabera, zergak ez zituztela ordaindu nahi adierazi zuten zubi horretan; eta besteen arabera, erregearen ordezkariek beraiek tratatzeko izan zuten moduagatik kexatu ziren. Erregeak, nahigabetuta, han bertan exekuta zitzatela agindu zuen. Zubiaren begitik zintzilikatu zituzten eta urkatu ondorengo “mihi luzeek” izena eman zioten bideari. Beste azalpen baten arabera (sinesgarriagoa den azalpena), “amil luze” (amildegi) hitzetan izango luke jatorria izenak. Aski litekeena da Milutze terminoa zorigaiztoko exekutatze hori baino lehenagokoa izatea."





















Gaurkoan ibaiaren bertze ertzetik ibiltzea erabaki dudanez, zubia igaro eta beheko bidera jaitsi beharko dugu.

Bide honetatik Landabeneko industria gunea bisitatzeko aukera dugu. Deigarria da tximini zaharra.



Presaren aldamenean iturri bat ere aurkituko dugu.



Eta aurrerago Landabenera jaisten den errepidea zeharkatu beharko dugu ibai ertzetik jarraitzeko.







Arga ibaiak, berriz ere sekulako ibai-terrazak erakutsiko dizkigu Barañaineko herri zaharratik abiatuta.

Aurrerago fabrikara iritsi eta zurezko pasabide berritik Barañaineko aldera eramango gaituen zubia zeharkatuko dugu.















 Partzuergoak ipinitako informazio oholean zenbait puntuetarako distantzia ageri da.



Eulzako parke berrian, aldapa gora egingo dugu jauntxerrira iristeko.











Errepidea zeharkatu eta Elortz ibaiko ertzera jaitsiko gara.



Bidegurutzean zuzen jarraituko dugu, Elortz ibaiko uberka gorat egiteko.




Distantzia ezberdinak adierazten duen informazio-ohola




Aurrerago askaltoki eder bate izango dugu. Kotxerik iristen ez diren askaltokia izanik, leku lasaia dugu.







GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/05/hiri-inguruko-ibilbidea-arga-eta-elortz.html
Picnic-a

ASKALTOKIA

Elortz ibai ertzeko askaltoki ederra. Oinezkoak soilik iritsi daitezkeenez nahiko garbia dago.
Intersection

Bidegurutze 01

Eskailerak jaitsi eta ezkerreko aldapan behera hilerrira iristeko.
Intersection

Bidegurutze 02 Ezker

Arga ibaiko bertze ertzeko pasalekura jaitsi beharra dago puntu honetan.
Intersection

Bidegurutze 03Zuzen

Landabenera jaisten den errepidea bertan zeharkatu behar da.
Intersection

Bidegurutze 04Eskuin

Zubia igaro eta eskuinetik jarraitu beharra dago.
Intersection

Bidegurutze 05Zuzen

Parkean eta askaltokia baino lehenago zuzen jarraitu beharra dago, aldapa gorat segituz.
Intersection

Bidegurutze 06Zuzen

Eulzako jauntxerriaren aldamenean, errepidea gurutzatu eta zuzen jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 07Zuzen

Elortz ibaiara iritsi eta gaurkoan bidegurutze honetan zuzen jarraituko dugu ibaiko uberkatik ibiltzeko.
Intersection

Bidegurutze 08Ezker

Elortz ibaia jarraitzeko asmoz, bidegurutze honetan ezkerretik segi.
Intersection

Bidegurutze 09Ezker

Errepidera irten eta ezkerretik jarraitu Etxabakoitzera iristeko
Intersection

Bidegurutze 10Eskuin

Errepidea puntu honetan zeharkatuko dugu Sadar ibaira gerturatzeko
Intersection

Bidegurutze 11Ezker

Fuente el Hierro karrikara iristeko Unibertsitateko errepidea bertan zeharkatu. Bertze aldean zubia utziko dugu.
Intersection

Bidegurutze 12Ezker

Oinezkoen bidetik ezkerretara gorat egin, ospitalen eremura iristeko
Intersection

Bidegurutze 13Zuzen

Ospital aldera joateko errepidea zeharkatu behar dugu bertan.,
Intersection

Bidegurutze 14Zuzen

Barañain etorbidea zeharkatzeko tokia
Intersection

Bidegurutze 15Zuzen

Arkadio Maria Larraona karrika zeharkatzeko tokia
Intersection

Bidegurutze 16Ezker

Ermitagainako ibai-terrazara gerturatuko gara ezkerreko bidea jarraituz.
Waypoint

Gurutzaldia hilerri

Biritxitoseko edo Helerriaren aldamenean dagoen gurutzaldia
Waypoint

Gurutzaldia Unibertsitate

Unibertsitatean dagoen Iruñako bertze gurutzaldia
Waypoint

Guruztokia Unibertsitate

Opuseko unibertsitatea eraiki zutenean egindako guruztokia.
Waypoint

Ibilbide hasiera

Ibilbidea Donibane Kirol Elkartean du hasiera
Waypoint

IGOGAILU

Barañainera igotzeko igogailua. Bidea bertatik laburtzeko beta dugu.
fuente

Iturri 1

Presaren aldamenean eta Landabeneko poligonoan dagoen aurreneko iturria da.
fuente

Iturri 2

Pasalekuaren zati honetako bigarren iturria.
fuente

Iturri 3

Bidean topatuko dugun bertze iturria
Zubi

Miluze Zubia

Miluzeko zubia. Iruñako azkena.
Zubi

Zubia 1

Barañain eta Landaben elkartzen dituen azken zubia. Oinezkoentzako soilik.
Zubi

Zubia 2

Oinezkoentzako zurezko zubia. Elortz ibaiko bertze ertzera zeharkatzekoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau