Koordenatuak 349

Noiz igoa 27 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
980 m
841 m
0
0,7
1,5
2,91 km

Bisitak 71, kokapena 3

Nondik gertu Aurizberri, Navarra (España)

Sarrera honetan ibilbide laburra baina polita aurkeztera nator. Artzibarreko eremu ezezaguna batetan buruturiko ibilbide zirkularra, basoan zehar, naturaz inguraturik eta bukaeran ur-jauzi baten bisitarekin. Ezin gehiago eskatu. Hiru kilometro baino guttiagoko ibilandian, pagadiaren estalpean, ikazkinen txondor zaharrak eta harri handi ezberdinek gorosdioz estaliak lagun izango ditugu. Irurrekaetako ur-jauzia harrituko gaitu, erreka txikia bista bai dugu eta hara iriztean, zenbait metrotako altuerako saltoa aurkituko bai dugu.





Ibilbidea eta altimetria







Errepidearen aldamenean kotxeak utzi eta errekatxoa gurutzatuko dugu, ezker aldeko pista batetatik igotzeko.



Laster hesi batetara iritsiko gara. Aurrera jarraitu.


 Aurrerago bidegurutze bat izango dugu. Gezi batez eskuinerako norantza adierazten duen arren, guk igoera zuzenean egitea erabaki dugu. Itzuleran aldiz puntu honetara iritsiko gara.




Geroago bertze bidegurutze bat izango dugu, kasu honetan ikurrak jarraituz, eskuin aldetik segi. Bertan altuera nahikoa irabazi dugu eta ondorengo zatia ez da horren malkartsua izango.










 Apur bat geroago, berriz ere eskuinek pistatik jarraitu beharko dugu.







 Eta azkenik, uraren zarata entzuten dugun puntuan, berriz ere eskuineko pistatik Irurrekaetako errekatxora hurbiltzeko.








 Errekara iritsiko gara eta aukera bi ditugu.







 Gaurkoan erreka hasieran gurutzatu ordez, eskuinetik hesiaren aldamenetik jarraituko dugu.







Metro gutxi batzuk aurrerago erreka gurutzatuz.


 Bertze aldean ataka bat dugu eta bide batetara aterako gara.







 Bidea beherat jarraitu metro batzutan zehar eta







 Eskuinarat jaitsiko gara hesia gainditzeko. Handik gutxira errekatxoan gaude eta




Konturatu orduko Irurrekaetako ur-jauzia ikusgai izango dugu. Gaurkoan udan izanda, ura asko eramaten ez baduen arren, eremu ederra da.


















 Hamarretakoa hartzeko leku aproposa.











































GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/08/irurrekaetako-ur-jauzia-artzibar.html
parquing

Aparkalekua eta abiapuntua

Errepidearen aldameneko txoko honetan aparkatu eta ibilbidea hasi.
Waypoint

ATERPE

Harri handi batetan osaturiko aterpe naturala
Waypoint

ATAKA1

Ataka honetatik hesia gainditu eta zuzen segi bidera iristeko
Ibai

Irurrekaeta erreka

Irurrekaetara iritsiko gara eta oraindik ez dugu zeharkatuko. Eskuinetik hesiaren aldamenetik segi.
Intersection

Bidegurutze 01 Zuzen

Igoera zuzen doan pistatik egingo dugu. Itzulera aldiz eskuinetik egingo dugularik.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Aldapa malkartsuaren ostean pista zabalago batekin elkartu eta eskuinetik jarraituko dugu.
Intersection

Bidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutze honetan zuzen jarraitu aldapa gora jarraitu ordez.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Eskuinetik errekara jaitsi.
Waypoint

HES 2

Bidetik eskuinera jaisterakoan hesia berriz ere gainditu beharko dugu.
Waypoint

HESI 1

Pistaren erdian topatuko dugun hesia. Gainditu eta zuzen jarraitu.
Waypoint

HESI 3

Erreka gainditu eta segituan pista hasiko da eta bertan bertze hesi bat dago.
Ibai

Urrobi ibaia

Urrobi ibaia
Ur-jauzia

Iruerrekaetako UR-JAUZIA

Ur-jauzia eta bere inguruan atsedena eta paisaiaz gozatzeko eremu ederra dago.
Zubi

Zurezko zubia

Iruerrekaeta gainditzeko topatuko dugun zurezko zubia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau