Denbora mugimenduan  3 ordu 35 minutu

Denbora  5 ordu minutu bat

Koordenatuak 2023

Noiz igoa 14 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
740 m
231 m
0
2,9
5,7
11,43 km

Bisitak 7, kokapena 0

Nondik gertu Bidarray, Nouvelle-Aquitaine (France)

2019ko uztailaren 14ean [ZoRiOnAk Natale!! ;-)] osatutako ibilbide zirkular hau "Bernatenea" baserrian hasi eta bukatzen da. Hasieran asfaltatutako bidetik Arruxia baserri aldera joango gara, nahi badugu, baserrira iritsi aurretik eskubiko aldetik GR 10a hartu dezakegu edo baserri paretik pasa eta gero GRarekin elkartu. Aldapan gora goazela, Harpeko Saindua aurkituko dugu eta honen barruan estalagmita bat. Bidea aldapatsuagoa bihurtzen da ondoren, eta hainbat lekutan burnizko kable bat jarrita dago igoera errazteko. Gora iristean Irubelakaskoa gailurra aurrez aurre ikusiko dugu, norbaitek "Euskal Herriko mendirik ederrena" bezala izendatua.
Ondoren, saien kabiak dituzten hormen ertzetik jarraituko dugu eta azkenik lepo batera iristean beherako bidea hartuko dugu Lartezarreko bordaren aldamenetik. Aritzakun errekaraino iristen garenean, bainatzeko putzu ederrak aurkituko ditugu. Bidean behera goazela ezkerreko aldean Berekoetxea bordatik pasa baino lehen gorantz doan bidea hartuko dugu, ondoren eskubiko aldera doan bide zidor batetik Bernateneara bueltatzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau