-
-
1.130 m
525 m
0
2,3
4,7
9,33 km

Bisitak 42, kokapena 0

Nondik gertu Iturmendi, Navarra (España)

Iturmendiko enparantza ederrean hasten da Sakanako errepide nagusitik, eta beste toki askotatik, ikusten diren harkaitz zulatuetara eroaten duen ibilbidea. Guk Santa Marinara adierazten duten idazkunak jarraitu genituen baseliza horren eraikin biak ikusteko parada ematea duen mendateraino non zeharkatu berri dugun pagadia amaitzen da. Hortik ezkerretara egin genuen ikusten diren tontorretarantz alanbre-hesiari jarraituz. Laster ikusiko ditugu harkaitz zulatuak eta haietarantz edo sumatzen diren tontorrerantz joateko bide astarnei jarraituz iritsiko gara. Ni, hasieran, harkaitz zulatuetara joan nintzen eta handik tontorrera. Itzultzeko, zuzenean abiatu nintzen mendaterantz, bide aztarnak eta sena baliatu nituen tontorretik aldentzeko eta gero, zapaldutako bidetik, mendateraino. Igoaldiko bidearen pare bat bihurgune gainditu ostean, ezkerrean agertzen den bideari jarraituz Iturmendiko enparantzara iritsi ginen.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau