Jonurru

Denbora mugimenduan  ordu bat 57 minutu

Denbora  2 ordu 48 minutu

Koordenatuak 1515

Noiz igoa 27 de agosto de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
1.066 m
579 m
0
2,2
4,4
8,71 km

Bisitak 131, kokapena 8

Nondik gertu Etxetaballa, País Vasco (España)

Gaurkoak Iturriotzen izan du hasiera. Hona iristeko, Billabonatik Aiara doan errepidea (Gi 2631) hartu behar da. Behin Asteasura heldura, errepidea jarraitu behar dugu, eta Andazarrate gainean errepidea utzi, eta ezkerrerra hartu, berehala Iturriotzera iritsiko gara.

Eguraldi zoragarria dugula, Iturriotz-ean dagoen aparkalekutuik atera gara. Bertan, San Juan baseliza dugu. Baseliza pasata, gorantz doan bidezka hartuko dugu.

25 minutu oinez goazela, Gazume edo Ernio aldera joango garen erabaki behar da. Eguraldia lagun dugularik, lehendabizi Gazumera igotzea erabaki, eta haruntza doan bidea jarraitu dugu. 20 minututan , Gazumeren gainean (1013 m) aurkitzen gara. Zeruan hodeirik ez, eta bertatik ikusten den panoramika espektakularra da: Kantauri itsasoa, Getari, Orio, Donostia, Jaizkibel, Aiako harriak, Larrun, Bianditz, Txindoki, Aralar, Ernio parez pare, Aratz, Aizkorri, Aloña mendikatea, Anboto, ...

Gazumetik Zelatunera jaitsi eta segituan Erniorako zidorra hartu dugu. Ordubete eta 35 minutu behar izan ditugu Iturriotz-etik Ernioko gailurrera iristeko. Bista ederretaz gozatu ondoren Zelatun-era bueltatu gara. Hemen ura eta zerbait jan ondoren (Zelatun bertan dauden txaboletan edatekoak eta jatekoak eros daitezke), ta gure hasierako puntura Iturriotz alegia, jo dugu.

Egin dugun bueltak beste aldaerak izan ditzake:
- Iturriozt - Gazume - Iturriotz.
- Iturriotz - Gazume - Zelatun - Iturriotz.

*** Zelatunen, abuztuaren 29an, eta irailako igande guztietan erromeriak izaten dira, giro apartarekin.
Informazio

Iturriotzen dagoen Informazio panela.

Erlijio-eraikina

San Juan baseliza

foto

Informazio postea

Ernioruntz edo Gazumerunt?
foto

Gazume mendia

cima

Gazumeko tontorra.

cima

Ernioko gailurrean dagoen gurutzeetako bat

cima

Ernioko gailurreko gurutz handia.

Lepoa

Zelatun, atzean Ernio.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau