Zailtasun maila   Erraza

Denbora  4 ordu 6 minutu

Koordenatuak 957

Fecha de subida 2 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
1.126 m
634 m
0
2,5
4,9
9,89 km

Bisitak 812, kokapena 9

Nondik gertu Etxetaballa, País Vasco (España)

1- ITURRIOTZ........................................................580 m........................0,0 km.
2- ZAINGO LEPOA.................................................680...........................0,7
3- TRIKUHARRIA....................................................680..........................0,8
4- ZUTOINA............................................................740..........................1,3
5- ZELATUN...........................................................850..........................3,0
6- "ERNIOZALEAK" BORDA.................................1040..........................4,0
7- HERNIO............................................................1078.........................4,2
8- AIZPEL.............................................................1068.........................5,0
ITURRIOTZ...........................................................................................9,9

Iturriozko igoera:
Iturriotz (580 m), zalantzarik gabe, Herniora igotzeko abiagunerik normalena da, erabiliena. Honaino kotxez heldu gara, Andazarrate mendatetik, ( Asteasu eta Aia lotzen dituen errepidean). Aparkalekuaren ondoan Iturriotzeko benta dago eta, apur bat beherago, San Joan Bataiatzailearen baseliza. Baserria atzean utzi eta aipatutako baseliza arte jaitsiko gara . Alboko urek sarna osatzen omen dute. Honen ezkerretik jarraitu, San Joan erreka zeharkatu eta, basoan murgilduta, bide harritsutik igo ondoren, Zaingo lepora helduko gara; hemen eskuinera egin beharrean, desbideratuko gara, aurrera ehun metro eginez, Zaingo bizkarreko trikuharria ikusteko . Berriz ere Zaingo lepoan, eskumatara egin eta aurreratxoago artzain-lekuaren aurrien ondotik pasatuko gara. Hirurehun metro egin eta argibideak dituen zutoin bat topatuko dugu (eskumatik Gazumera joateko bidezidorra har daiteke). Galtzeko beldurrik ez , nahiz eta lainoturik egon, mendizaleek ezin hobeto markatu dute bidea eta hortaz aparte ez dira falta zutoinak, kartelak eta GR-34ko seinale zuri-gorriak. Honela, Zelatungo lepora ailegatuko gara (853 m); hemen, lau borda ikusiko ditugu, denak, ostalaritzarako egokituak. Erdian dagoena urteko asteburu guztietan zabalik egoten da; eguraldi umel eta hotzari aurre egiteko aproposa. Zelatunetik gora egingo dugu, orientazio-taulari eta zutoinei so egin eta gero, hego-ekialderantz doan bidetik. Harritsua baina nahiko bide erosoa izango dugu, Langa bat gurutzatu ondoren bihurgune batzuk egin eta altuera hartuz, mendi-aterpe batera helduko gara, “Erniozaleak” irakurriko dugu ateburuan; alboan, uztai sendagarriak dituen gurutzea topatuko dugu. Gurutze horrek, ezaugarri sendatzaileak omen ditu, erreuma arintzen omen du, baina horretarako, derrigorrezkoa da gorputz osoa edota gorputzadar bat arotik pasatzea. Toki honetatik, bideak ezkerretara egiten du eta berrehun metro aurrerago, Ernioko gurutze handira (1.076 m) ailegatuko gara.. Gailurraren inguruan dozenaka gurutze zeuden , tamaina eta materiale desberdinez eginak baina gaur egun, zorionez, gehien-gehienak desagertu dira eta tontorrak zuen hilerri antza galdu du. Berriz “Erniozaleak” izeneko bordatik, ezkerretara egin eta zidorretik, gailurretik gertu, hamar minututan, Aizpel izeneko puntara helduko gara (1068 m.).
Itzulera bide berdinetik.
  • argazkia 1- ITURRIOTZ.
  • argazkia 1- ITURRIOTZ.
  • argazkia 1- ITURRIOTZ.
  • argazkia 1- ITURRIOTZ.
  • argazkia 2- ZAINGO LEPOA. BIDEGURUTZEA.
  • argazkia 2- ZAINGO LEPOA. BIDEGURUTZEA.
  • argazkia 3- ZAINGO BIZKARRA. TRIKUHARRIA.
  • argazkia 4- ZUTOINA. GAZUMEKO BIDEGURUTZEA.
  • argazkia 5- ZELATUNGO LEPOA.
  • argazkia 5- ZELATUNGO LEPOA.
  • argazkia 5- ZELATUNGO LEPOA.
  • argazkia 5- ZELATUNGO LEPOA.
  • argazkia 6- ERNIOZALEAK. UZTAI SENDAGARRIAK.
  • argazkia 6- ERNIOZALEAK. UZTAI SENDAGARRIAK.
  • argazkia 6- ERNIOZALEAK. UZTAI SENDAGARRIAK.
  • argazkia 7- HERNIO (1078 m.)
  • argazkia 7- HERNIO (1078 m.)
  • argazkia 7- HERNIO (1078 m.)
  • argazkia 8- AIZPEL (1068 m.).
  • argazkia 8- AIZPEL (1068 m.).
  • argazkia 8- AIZPEL (1068 m.).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta