-
-
1.313 m
778 m
0
2,9
5,8
11,68 km

Bisitak 40, kokapena 0

Nondik gertu Izalzu, Navarra (España)

Ibilbide luzea eta polita, bordalde eta basoen barna, Artoleta ibar txikia inguratuz. Gartxoten kondaira gogoratzeko balio duena, Itzaltzuko bardoarena. Pirinioa eta ibarra ikusteko behatoki onak dituen txangoa.

Desnibel handiko ibilbidea da, beheko ibarra eta inguruko mendiak ezagutzeko aproposa. Gizakien aztarnak anitzak dira, paisaian nabarmentzen den bezala: bordaldeak, larreak baso txikiz inguratuta...soroak eta lur landuak gero eta gutxiago izanik, zenbait patatekin landuak badira ere. Bidean, aipatzekoak dira pagoa, haritza eta pinu batzuk. Ezpela ugaria da.

IBILBIDEA

Uztarotzeko errepidea hartuz, kilometro batera, etxola baten ondoan igoera hasiko dugu, bide zahar batetik, haritzen artean. Bide osoa marka txuri-laranjaz beteta dago. Oso ongi markatua. Ez dago galbiderik. Basotik jarraituko dugu larreeteara iritsi arte, Krutxea izeneko lakura. Bertan aska bat dago. Mendebaldera mendia zeharkatuko dugu, basoan barna. Erreka bat pasa ondoren, itzalik gabeko malda bat igoko dugu, Elkorretako haitzak ikusi arte. Errekara jaitsiko gara, ur jauzi polit bat ikusteko. Ehun bat metrotara Elkorretako leizea aurkituko dugu. Bertan Gartxot izan omen zen bere azken urtetan. Haitzen gainetik joan eta biderik gabe larreak zeharkatuko ditugu abelbidea eta larrezko pista aurkitu arte. Soroetatik nabe bateraino jaitsi eta basoan sartuko gara berriz, haritzen artean. Lurrezko pista batera atera eta laister utziko dugu aipatutako pista, haritzen arteko xenda batetik azken malda jaisteko, Itzaltzu herrira ailegatu arte.

GARTXOTEN KONDAIRA

Kondaira hau, Arturo Kanpion XIX. mendeko idazle, euskaltzale, abokatu eta historialari nafarrak berreskuratu zuen 1917an “El bardo de Izalzu” izeneko lanean. 1981. urtean berriz, Benito Lertxundi abeslariak kaleratutako “Altabizkar” diskan “Itzaltzuko bardoa” abestiarekin euskal jende artean kondaira hau gehiago ezagutarazi zen.

2003. urtean Asisko Urmeneta marrazkilariak “Gartxot” komiki-liburua argitaratu zuen. Horren ondorioz, Itzaltzuko herrian “Gartxot ekimena” bultzarazi zen. Azkenik, 2011ko azaroan “Gartxot” helduentzako marrazki bizidun filma sortu zen Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi zuzendurik. Herriz herri eta belaunaldiz belaunaldi kondairak, historioak eta bertsoak transmititzen zituzten, herriaren kulturaren garra bizirik manten zedin. Boterearentzat pertsona arriskutsua izan zitekeen ere, komeni ez zitzaien mezuak helaraz baitzitzakeen.

Gartxot , XI. mendean bizi zen eta Nafarroako Erdi Aroko euskal poeta edo bardoa izan zen. Seme bat zeukan, Mikelot izenekoa. Bere lanbidea kondairak abestean eta iragartzean oinarritzen zen.

Bere kondaira hau da: XII. mendean Orreagoko fraideak Mikelot, Gartxoten semea hartu nahi zuen ahots ederra baitzuen latindar kantuak abesteko. Orduan, Gartxot haren bila joan zen, Mikelot hartu eta Itzaltzu mendira joan ziren biak. Parrokoaren asmoa Gartxoten semea adoptatzea zen, Mikelot bertsolari erlijioso bihurtzea zuelako helburu nagusitzat. Mikelot eta Xune -bere lagunmina- komentutik ihes egiten saiatzen ziren eta haien kantuak errepresio kontrako ikonoak bezala bihurtu ziren. Hala ere, Mikelot eta Gartxot Zaraitzuko jaunak harrapatu egin zituen. Fraideak Mikelot hartu baino lehenago, Gartxotek bere semea hil egin zuen. Orduan, Gartxot kondenatu egin zuten, bizitza osoan dorre batean. Usoek limosna eta janaria ematen zioten arren, 1110eko apirilean hil egin zen.

MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez
izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun landaretza naturala, fauna eta hegaztiak.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

2 iritzi

Nahi izanezkero edo ibilbide hau