Denbora  4 ordu 39 minutu

Koordenatuak 1570

Noiz igoa 6 de enero de 2018

Noiz egina diciembre 2017

-
-
232 m
-0 m
0
2,4
4,9
9,75 km

Bisitak 654, kokapena 32

Nondik gertu Itziar, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Itziar-Usabelartza baserria-Errotaberri-Sakoneta-Mendata-Itsaspe-Itziar.

2017 ko Abenduaren bukaeran, urtero bezela, lagun minak diren bikote batearen bisita jaso genuen etxean. Naiz eta gipuzkoarrak izan Zaragozan bizi dira. Batzutan etxeko bisita eta solasaldia egiteaz gain elkarrekin mendi buelta koxkor bat ere egin izan degu. Debako flych ospetsua ezagutzen ez zutela eta paraje horiek ikusteko gogoarekin etorri ziren. Abenduaren 30ean azken egunetako eguraldi petrala lasaitu zen eta barealdia lagun Debako kosta ikusgarri horretatik bueltaxka bat egitea erabaki genuen. Bagenekien aurreko egunetan Kantauritik sartutako negu-itsaski bortitzaren azkena bizirik zegoela oraindik eta bidearen bazter guztiak putzuz blai egongo zirela euriteagaitik. Itsaski egunetan olatu haundiak gogotik astintzen dute kostalde hau eta marearteko zabalguneen gainetik erruz pasatzen dira, itsas hertzak apar zuria bihurtuz.

Egun lasaienetan itsas beherarekin zabalgune horietan arroketatik edo putzu batetik bestera paseatzea oso ohikoa da, gozagarria, udaran batez ere. Neguan oso bestelakoa da, polita ere bai bainan basatiagoa eta arriskutsua... . Guk ez genuen arrokatan ibiltzeko aukera hori izan. Hori bai labarreen gaineko belardietatik igarota itsasoaren indarrak ikuskizun ederrak eman zizkigun.

Itziartik joan etorriko hortan landa giro ederrez ere gozatu genuen. Itziar gainean dagoen Andutz mendiaren ipar isurialdean hasita Itsaspe, Mendata eta Sakonetaraino iristen dira lur sail hauek. Oso paraje erakargarria da, panoramikoa. Auzo eta baserri dotoreak banatzen dira muinoetan, basoak, errekastoak, baratzak, belardiak, abereak... eta hori dena itsasoko zeru muga bistan dagoelarik.

Txango hontan erabilitako bideak ezagunak dira, denak balizatutakoak. Itziartik autopistaren gaineko zubiraino Elorriaga auzora doan Donejakue bidearen zati bat pasatzen da. Jarraian Errotaberriko errekaren zulotik doan Pr Gi 5001 (Errotaberri-Sakoneta-Itsaspe). Eta bukatzeko Itsaspetik Itziarrera baserrien arteko Gi-3291 errepide lokala.

Ibilbide erraza eta oso gomendagarria. Edozein urtaroan egiteko modukoa da, eguraldiak laguntzen duenean batik bat.

Oharra: Gu bezela inork animatzen bada ibilbide hau egitea negu garaian jakin dezala eurite sasoi bat pasa ondoren lokatza eta putzu dexente aurki ditzakela bidearen zenbait tramoetan. Errotaberriko errekaren paretik doan tarteetan batez ere. Puntu batean edo bestean ere erreka bere ubidetik ateratzen ohi da, Usabelartza baserria eta Errotaberri baserria lotzen duen tartean ikusi genuen bezela. Errotaberriko erreka Sakonetan itsasoratzen da. Puntu honetatik Mendata aldera jarraitzeko zubirik gabeko isurtze lekutik zeharkatu behar da erreka. Normalean harri batetik bestera pasatzen da. Ur emari haundia zekarren. Ala ere gu erraz pasa ginen ekilibrio pixka bat eginez ubidearen gainean jarrita zegoen enbor bati esker.

Itziartik itsas labarreetara joan etorriko bidea egiteko, besterik gabe, lokatz gutxiagoko aukera garbiagoak badaude Itsaspetik.

PD: Egun pasa joateko asmoarekin joan ginen. Ibilbide honek Itziarko jatetxe bateko aparkalekuan dauzka abia puntua eta amaiera. Beraz joan aurretik bazkaltzeko erreserba egin genuen eta bertan indarrak berritu genituen. Arratsalde polita geratu zen gero eta Zumaiara hurbildu ginen bazkal ondoren, non Urolako itsasadarra, San Telmo baseliza eta Itzurun ondartzatik ibili ginen paseatzen iluntzeak harrapatu arte. Eguraldi ederrak lagunduta amaiera ezin hobea eman genion lagun artekoari.

Ikusi gehiago external

Waypoint

Auropistaren gaineko zubia

Carretera Local
panoramica

Ikuslekua Sakoneta

panoramica

Ikuslekua Sakoneta hondartza

panoramica

Behatokia

panoramica

Itsaspeko behatokia

Anoa

Errotaberri Erretegia

Errotaberri
Picnic-a

Uzkangaberriko aisiagunea

40 m altura
Intersection

Eskubitik Errotaberrira (Pr Gi 5001)

Pinuditik berantz
Intersection

Eskubitik jetsiera

Camino
Waypoint

Eusko Trenaren zubia

Bilbo-Donostia
Intersection

Donejakue bidea ezkerretik utzi

Intersection

Ezkerretik Itsaspera2

Intersection

Ezkerretik Itxaspera1

Camino
Intersection

Donejakue bidea

Gi-3291 ondotik
parquing

Aparkalekua

Urbano
panoramica

Itsaspe

Carretera Local
Waypoint

Itsaspeko bidea

panoramica

Itxaspe-Usagarra baserriak

Ibai

Errotaberriko erreka

Arroyo
Waypoint

Errotaberriko erreka-Usabelartza inguruak

Ibai

Errotaberriko errekaren bokalea Sakonetan

KONTUZ Zubirik gabeko pasabidea
panoramica

Mendata

panoramica

Sakoneta

Waypoint

Sakonetako bidea (Pr Gi 5001)

panoramica

Sondabeltza

Waypoint

Txertudi baserriak

Gi-3291
Waypoint

Usabelartza baserria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau