Koordenatuak 759

Fecha de subida 21 de enero de 2019

-
-
1.769 m
774 m
0
5,1
10
20,42 km

Bisitak 17, kokapena 0

Nondik gertu Isaba, Navarra (España)

(2018-07-29) Egunpasa Euskal Pirineoetako mendietan.

Ibilaldia Izaba (810m) herrian bertan abiatzen da eta Izabako antenara daraman pista jarraitzen du hasieran. Behin antena aldera igota Ardibidepikua (1481m) tontorra zapaltzen da gandor zail batean dagoena, azpiagotik badago bidezidor bat Larratzara jarraitzeko hartu behar dena.
Zati honetan kontuz ibili behar da gandorrean.
Eguneko bigarren tontorra Larratza (1587m) dugu, hau behin Ardibidepikua gaindituta azken malda
batean dagoen zelaigunean gora eginez iritsiko gara tontorrera.
Aurrera jarraituz Arrigorrieta Mendebaldeara (1565m) joko dugu, tontor honek ez du zailtasun handirik, eta ikuspegi ederrak daude bertatik.
Hemen gaudela arazo bat izango dugu ezinezkoa delako Ategorrietako gandor hautsian aurrera egitea, honen ordez malkarrean behera jeitsi behar da gandor hau iparreko hegaletik gainditzeko Armalla aldetik ekialdera jarraituz Arnaia mendiaren lepora pasa arte.

Oztopo hau gaindituta Arnaia (1648m) mendia igoko dugu azken malda gogor bati ekinez, gaina zelai lau bat da. Hemendik aurrera eguneko tontor garaiena izango den Itoleta/Kañadaxiloa (1769m) mendirantz zuzenduko gara, mendi gaineko zelai gune zabal batean aurrera eginez, bere lepora jeitsiz, 1600m, eta azken zatia zelaian gora igoz.

Eguerdia da eta zerbait jan eta atseden apur bat hartzeko ordua da. Niri ibilaldi nahiko gogorra egin zitzaidan, Arrigorrieta aldea gainditzea eta Arnaia igo ondoren luze samar jotzen duelako Itoleta/Kanadaxilora heltzea.

Jeitsiera bidea Gallarifonda zeharbidea deitzen den bidezidorretik egin nuen Berroetako oihanerantz jeitsiz eta honen barrenean Izaba herrirainok garamatzan Belabarzeko pistarekin bat eginez.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta