Denbora  3 ordu 37 minutu

Koordenatuak 1090

Noiz igoa 16 de diciembre de 2017

Noiz egina diciembre 2017

-
-
1.355 m
637 m
0
2,7
5,4
10,82 km

Bisitak 424, kokapena 26

Nondik gertu Alzórriz, Navarra (España)

Gaurko txangoa burutzeko, Izagaondoko Ardanaz herrira gerturatu naiz Izaga mendira igotzeko asmoz. Ibilbidea joan eta etorria leku beretik egin izan dudalarik. Eguraldia ez da bat ere ona izan, euri zaparrada bi pairatu ditut eta hauek gehi aurreko eguneko euriak bidearen zati askotan lokatsa nagusi izatea eragin izan dute. Gaurkoan gainera lurreko lohia, zerutik eroritako euria eta ezpelek bereziki, metatutako urarengatik arropa blaitzeko egun aproposa izan da. Eskerrak ibilbidea laburra izan dela, hala ere bueltan arropa guztia aldatu behar izan dut.


 Ibilbidea eta altimetria.

Abiapuntua Ardanaz herriko elizaren parean hasiera izan du.


Herritik goiko aldera doan pista jarraitu Ardien biltegi handi batera bideratuz. Bertan herriaren ur biltegia aurkituko dut. Bidegurutze aurkitzen da honen aurretik, ezker eta eskuinera pistak abiatuz, baina ibilbidea ur biltegiaren eskuin aldetik sortzen den bidexkatik doa.





Bide honek altuera irabazten den du agudo eta honek herriaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu, bereziki jaitsieran, igoeran lainoak oraindik nagusi bai ziren.








Aurrerago mendiko magaletan barneratzean, bidea ezpelen artetik doa.


Aurreneko bidegurutze bat izango dugu, eskuinetik jarraitu beharrekoa. Harri multzo batzuk adierazi egiten dutena.


Mendi-lepotxo batetara iritsiko gara eta hortik aurrera duela zenbait urte sute batek kiskalitako eremu zabal batean barneratuko gara. Naturak bereak egiten ditu eta hazi aunitz sortu berri dira, erretako zuhaitzen artean. Landaredia ugaldu eta berriz nagusitu egin da. Hala ere sutearen proportzioak handiak izan zirelaren isla nabaria da.








GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/12/izaga-ardanazetik.html
Alzorriz herriko eliza gotikoa. Baditu elementu gutxi batzuk erromanikoak, atariko tinpanoa bezala.
Elizaren parean aparkatzeko lekua bada.
Mendian dagoen eliza. Jatorri eta elementu erromanikoak dituena.
Herriko azken eraikina pasata eta ur biltegia baino lehenago dagoen bidegurutzea. Bidea ur biltegiko eskuin aldetik abiatzen den bidexkatik da.
Bideak puntu honetan eskuin aldera jarraitu behar da eta ez zuzen doan bidetik. Azken hau itxiago dago.
Pista nagusira irtetean eskuinetik gora jarraitu behar da.
Pista bukatzen den puntuan eskuinetik mendiko magaletatik gora egin behar da gailurrera iristeko.
Alzorriz herrian dagoen erdi aroko dorretxea
Bidean hesi hau topatuko dugu. Bertze aldera pasatzeko ate bat du.
Herriko iturri handia
Izaga mendiko tontorra. Ikuspegi paregabeak dituena nahiz eta gaurkoan ezer ikusi ez.
Ibilbidearen hasieran dagoen ur biltegia. Bere eskuinetik abiatu egiten da bidetxoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau