Denbora  4 ordu 13 minutu

Koordenatuak 1214

Noiz igoa 3 de marzo de 2018

Noiz egina enero 2018

-
-
1.350 m
635 m
0
3,2
6,3
12,64 km

Bisitak 183, kokapena 12

Nondik gertu Ardanaz, Navarra (España)

Izagaondoara gerturatu naiz gaurkoan Izagako haitza edo mendira igotzeko. Ibilbide zirkularra osatzea ederragoa izaten denez pista ezberdinetatik igoera egitea eta bertze alde batetik jaistea lortu izan dut.

Ardanaz herrira gerturatu naiz goizean goiz. Tenperatura baxuak izan arren, eguna ederra izango dela agerikoa da eta segituan paisai eta argi berezietaz goxatzeko beta izango dut.

Ardanaz herriak XVIII. mendearen bukaeran 28 etxe zutik eta pare bat hondaturik zituen eta garaiko datuen arabera 147 lagun bizi ziren bertan. Aberastasun nagusiak mendiko haritzak ziren, uzta nagusiak garia eta garagarrakoak ziren bitartean. Dona Martinen eliza aipatu egiten da. Sebastian de Miñano jaunak 1826. urteko hiztegi geografiko estatistikoan 139 biztanle zenbatzen  ditu.

Teodoro Ochoak 1842. urtean 149 biztanle bizi direla dio eta eskolan 21 haur zeudela aipatu egiten du.

Pascual Madozek herria Ardanaz de Leguin bezala izendatu egiten du. Herritik bost bat kilometrotara, Nafarroako erresuma garaiko gaztelu nagusi baten aurriak direlako omen datorkio izena.

Herriko elizaren aldamenean kotxea utzi eta San Martin elizaren atarira gerturatuko naiz bertan ibilbidea hasteko. Berant erromaniko eraikina da, kanoi erdiko gangaz estalitako nabe bakarra du eta buru aldea zirkulu erdikoa da. Elizaren gangan XIV. mendeko horma margoak 2002.  urtean aurkitu izan ziren. Infernu eta zeruko eskenekin. Arku batean aldiz landa lanekin osaturiko egutegi bat ere agertu zen. Bertan informazio gehiago duzue margolanen inguru.



Ibilbidea eta altimetria.















Eguna hotza da eta landareetan nabaria da gauaren tenperatura zein izan den







Herritik Izaga dotore ikusten da.



Herriko kale nagusitik abiatuz plaza batean den harraska eta iturrira iritsiko naiz.











Aurreneko argiak disdira bereziak islatzen dituzte.







Udalaren aurretik pasa eta gorat jarraituz bidegurutze batera iritsi eta ezkerretara aparkaleku txiki bat dago eta haren aldamenean iturri edo ur emari zaharra.







Pista nagusia jarraituko dut tarte batez. Eguzkiaren izpiak aurpegian jotzean kaleko tenperatura hotzak eramangarriagoak egingo dituzte.











Geroago jaisterakoan erabiliko dudan pistaren bidegurutzea utzi eta zuzen jarraituko dut.



Pistatik jarraitu beharra dago hurrengo bidegurutzera arte. Bertan eskuin aldetik jarraituko dudalarik.















Izaga aldera abiatuko den pista honetatik kilometro eta erdi pasatxo egin beharko ditut oraindik.








San Miguel baselizaraino iristen den pista zeharkatu eta magaletik gora jarraitu behar da.
Basoan eta pinadien artean topatuko dugun aska eta ur biltegia. Nahiko Handia eta akaso bereziena ur biltegia da.
Ardanatzeko herritik ateratzeko topatuko dugun aurreneko bidegurutzea izango da. Ezkerretara aparkalekura hurbilduko garelarik.
Iturria gainditu eta gutxira bidegurutze hau gainditu beharko dugu zuzen jarraituz. Jaitsieran pista honetara jaitsiko gara ibilbidea zirkularra burutuz.
Bidegurutze honetan eskuinera desbideratuko gara. Zuzen jarraitzekotan Urbikain herrira iritsiko ginen.
Pista nagusia puntu honetan utziko dugu. Errekatxo bat dago bertan eta gaurko kasuan eskuinetik soro batzuetara bideratuko gara.
Bidean eskuin aldera jarraitu. Segituan askara iritsiko garelarik.
Askaren ondoren pista batekin topatuko gara. Eskuin aldetik jarraitu kilometro eta apur bat gehiago.
Pistak beherat egiten hasten den puntuan eskuin aldera gorat abiatzen den bertze pistara igaro beharko dugu.
Eskuin aldetik doan pista segi
Bertan pista utzi beharra dago. Zuzenean abiatzen den bidexkatik gorat egiteko.
Baselizaren ondoren zuzen magaletik egin
San Miguel baselizari buelta eman eta azpiko aldetik bidegurutze honetan jaitsierako bidea topatuko dugu. Eskuinetik beherat egin.
Zutoin baten bitartez markaturik daude herri ezberdinetarako bideak. Gaurkoan eta Ardanatzera iristeko eskuin aldera.
Pistaren laburbide bat. Eskuinetik harri multzoekin eta zutoin baten bitartez markatutakoa.
Pista eskuinetik jarraitu
Pista nagusia eskuin aldetik beherat Ardanatzera eramango gaitu.
Basoaren erdian hesi hau topatuko dugu. Garaitu igoerarekin jarraitzeko
Bidea estutu aurretik hesi hau igaro behar dugu. Eskuin aldean zeharkatzeko aukera dago.
Ardanatz goiko aldean dagoen iturri eta ur biltegi zaharra.
Herriaren plazan dugun iturria eta harraska. Harraska goizean goiz ederra dago egunsentiko argiekin.
Izagako haitza edo mendiko tontorra.
Herriko eliza. Jatorriz erromanikoa eta egun buru aldea du garai honetako elementurik identifikagarriena. Barneko hormetan 2002. urtean horma pintura ederrak topatu ziren.
San Miguel baseliza. Jatorriz erromanikoa da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau