Denbora  4 ordu 33 minutu

Koordenatuak 1201

Noiz igoa 22 de mayo de 2019

Noiz egina mayo 2019

-
-
1.040 m
744 m
0
3,1
6,2
12,5 km

Bisitak 42, kokapena 2

Nondik gertu Urkiola, País Vasco (España)

Urkiolara heldu ondoren igo San Antonio ermita aldera eta handik goiko auto aparkalekura. Autoa utzi orduko goruntz egiten da Urkiolamendi aldera, hori izango baita lehenengo geldiunea. Bidea tapiz berde bilakaturik dago, aziendak moztutako belar motzez osatua. Inguruan, ezkerraldean, haitz jarrai amaigabea edertasunez josia. Eguraldia ere halakoa, bikaina. Begibistan ditugu Astxiki, Kurutzeta... Urkiola azpian Untzillatx, eta goruntz goazela berehala agertuko zaigu, haitzez osatutako lerro horretan, Anboto, oraindik lainoak hartua tontorra.
Urkiolamendira heldurik, Izpizte ikusiko dugu urrutira. Handik behera, Urkioalatik datorren pistarekin egingo dugu bat. Handik gutxira, goi aldean, ezkerrera Anbotorako bidea utziko dugu eta eskuinera joan. Bertatik aurrera, jeitsiera labur baten ondoren, Zabalaundira helduko gara. Bertan, ezkerrera, Anboto ikusiko dugu eta igo edo jeisteko beste bidea. Txabolaren ondotik gora ekingo diogu bideari eta hasierako malda pikoa pasa ondoren, hogei minutuan edo, Izpizte tontorrera helduko gara. Tontorra ez batere erosoa, patxadarako leku askorik ez. Egin beharreko argazkiak egin ostean, beheko zokogune batera jaitsi eta jan-edan egingo dugu.
Itzuleran Zabalaundiko iturritik pasako gara ura edan eta hartzera. Pol-pol ere derrigorrezko lekua da bere hiru iturri ikusgarriekin. Dena dela, nik nahiago lehenengoaren ura; bigarrengoak burdin zapore handiegia du nire gusturako. Hemendik itzulerako pista hartuko dugu berriro Urkiolamendira igo gabe eta konturatu oduko parkalekuan gara berriro.
Merezi duen txangoa dagoen paisaiagatik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau