jon egaña
21 3 35

Denbora mugimenduan  2 ordu 3 minutu

Denbora  2 ordu 17 minutu

Koordenatuak 2162

Noiz igoa 3 de mayo de 2019

Noiz egina abril 2019

-
-
164 m
-18 m
0
3,3
6,6
13,16 km

Bisitak 1, kokapena 0

Nondik gertu Vista Alegre, País Vasco (España)

Mapa honetan ikus daiteke Zarautzetik Getariarainoko bide bat menditik,
eta buelta Getariatik Zarautzera kostako aldetik, Zarautzera iritsi ondoren
malekoitik biotopora joan, eta azkenik san pelaiotik salbideko parkera arte.
Nik bide hau lagunekin egin dut eta ibilbide hau egun eguzkitsu batean
egiteko oso egokia da. Alde batetik lagunekin, familiarekin edo bakarrik
egun pasa bat egiteko edota kirola egiteko bide hobezina da, beste aldetik,
paisai oso politak ikus daitezke.
Bide hau Aiten Etxe jatetxean hasten da, jatetxe honen atzeko aldetik,
mendi bidea hartzen duzun momentuan hasten da ibilbidea. Hainbat metro
goraka igoezkero, ikusleku bat aurkituko duzu, leku hartan Zarautz osoa
ikusiko zenuke.
Honez gain behin Getariko herrira iritsita, beste hainbat paisai ikus
daitezke Getariako portua, alde zaharra… eta beste hainbat monumentu
esanguratsu Juan Sebastian Elkanoren eskultura, Balenciaga museoa...
Ondoren Getariatik Zarautzera bueltatzeko kostako aldetik itzuliko gara.
Zarautzera iritsitakoan, malekoitik biotoporaino joango gara, bide hartan
beste hainbat monumentu ikusten dira, adibidez: Zarautzeko malekoiko
erlojuak, karakola, Dama… Behin biotopora iritsita, San Pelaiorako bidea
hartu eta handik salbide parkeraino iritsi.
Hemen hasten da ibilbidea aiten etxe jatetxeko atzeko aldea
Seinale hau jarraitu behar da
Hemen bidegurutze bat dago eta erakusten dudan bide hontatik joan behar da
Bide hontatik joan behar da
Hemen ikusten dugu eskuineko aldetik joan behar dugula
Seinale horiek jarraitu behar dira urdina era zuria
Eskuineko aldetik joan behar da
Emen Juan Sebastian Elkanoren eskultura
Karakolaren eskultura
Ibilaldiaren amaiera

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau