Iraupena  4 ordu 17 minutu

Koordenatuak 964

Noiz igoa 20 de junio de 2020

Noiz egina mayo 2020

-
-
1.041 m
517 m
0
2,6
5,2
10,31 km

Ikusita 31 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Ayegui, Navarra (España)

IBILBIDEA OSORIK IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/06/jurramendi-gudarien-ibilbidetik.html

Iratxeko monasteriotik irten eta Jurramendira igoera ederra aurkeztuko dut gaurkoan. Mendi "sakratu"rako igoera ederrenetariko bat, inolako zalantzarik gabe. Iratxetik irten eta autobidearen ondoren Gudarien ibilbidetik, Jurramendiko estratu bertikaletatik tontorrerainoko igoera, ondoren ibilbide zirkular baten bitartez Bideko autobideraino jaisteko.

Igoera malkartsua eta tarte batzuetan tentuz ibiltzekoa, baina ikuspegi eder eta zabalak eskaintzen diguna. Goian Jurramendiko tontor ezberdinak bisitatuko ditugularik.

10 kilometroko luzera eta 600 bat metrotako desnibeleko ibilbidea.

Ibilbidea eta altimetria.













Irteera Iratxeko monasterioan finkatu dut.

Iratxeko monasterioaren inguruko informazioa:

Erdi aroan Nafarroako koroak eskainitako laguntzarengatik Iratxeko monasterioa Nafarroako aberatzenetarikoan bilakatu zen. Halako informazioa eskuratzerik duzue turismoko webgunetik:
Ospitalea erromesentzat, unibertsitatea, gerra ospitalea, erlijiosoen ikastetxea eta abarreko erabilerak izan ditu eraikin honek."Aspaldi-aspaldikoa da, beneditarrek XI. mendean eraikitzen hasi baitziren VIII. mendeko monasterioaren gainean. Ibilbidean gauza asko ikusiko dituzu: XII. mendeko eliza erromanikoa, klaustro platereskoa, dorre herrerianoa eta, azkenik, XVI-XIX. mendeetan egindako beste eraikuntza batzuk. Horrek guztiak monumentu-multzo honen historia jakiteko aukera emanen dizu. 1985etik hona ez da inor bizi.
Eraikin horietako batzuk Erdi Arokoak dira; beste batzuk Errenazimendukoak eta badira Barroko garaikoak ere bai. Nafarroako lehenbiziko ospitalea izan zen erromesentzat -Orreagako ospitalea ez baitzen eraiki mende bete pasa arte- eta errege Gartzia Naiarakoak eraikiarazi zuen XI. mendean. Iratxek goia jo zuen San Beremundo abade izan zen garaian (1056-1098). Abadea oso eskuzabala izan zen beharrean bizi zen jendearekin eta janaria abitu azpian ezkutaturik eramaten zien. Bere kongregazio kideek kargu hartzen ziotenean, abitua goratu eta arrosak edo zurezko ezpalak agertzen ziren -eskaleak berotzeko- ogia azaldu beharrean.
Monasterioa Andre Maria Erreginari eskainia dago eta beti bizi izan da jendea 1985era arte. Horregatik, oso ongi kontserbatu da. Baina, bokazioak gutxi zirela ikusita, monjeek urte horretan alde egin zuten.
Unibertsitate baten egoitza izan zen 1569tik 1824era arte.
Harritzeko modukoa da XII. mendean eliza prerromaniko baten gainean eraikitzen hasitako tenplu erromanikoa. Gurutze latinoko oina du eta hiru absideak erdi-zirkularrak dira, hasierako eraikuntzaren lekukoak. Erdikoa nabarmentzen da hiruren artean, oso ongi kontserbatuta dagoen erlaitzari esker, animaliaz apaindutako erlaitzari esker.
Tenpluan sartzeko, badira bi atari erromaniko, San Pedrokoa eta ate nagusia, biak gai historikoekin apainduak; baina merezi du merezi duenez Preciosa atearen aurrean gelditzea. Ate horrek elizarekin lotzen du klaustro platereskoa, eta hantxe daude Salbatore eta Andre Mariaren irudiak. Baina badira arretaz bisitatu beharreko beste gauza batzuk: fraide-sakristia (XVI), kapitulu-gela nerbiodun gangarekin, eta XVII. mendeko eraikin handia -estiloaren aldetik, herrerianoa-, Iratxeko Unibertsitatearen egoitza izan zena.
Mendez mende, Iratxeko Andre Mariaren irudia gorde zuen (XII. mendekoa), zalantzarik gabe Ama Birjinari buruzko irudigintza erromanikoaren adibiderik ederrenetakoa Nafarroan. Zurezkoa da, metro bat du altueran eta zilarrezko txapa batez estalia dago, aurpegia eta eskuak izan ezik. Baina, irudi hori ikusteko, Deikazteluraino joan beharko duzu, Aiegitik 10 kilometro hegoaldera. Duela ehun urte eraman zuten hara".

Wikipediatik jasotakoa:
Ez dirudi garrantzi handia izan zuenik XI. mendearen erdialderaino. Donejakue bidearen ertzean eraiki zuten, eta ospitale bat eratxiki zitzaion 1054. urtean. Nafarroako koroari esker handitu zen Iratxeko monasterioaren ospea. XIV. mendean, Nafarroan geratzen zen monasterio beneditar bakarra zen, eta hango abadeek ordezkaritza zuten Nafarroako erresumako gorteetan. Garai hartan, berrogei eliza eta monasterio txiki zituen bere mende Iratxeko monasterio handiak.
XVI. mendean, inprimategi bat egokitu zuten han, eta Valladolideko San Benitoren kongregazioari lotu zitzaion 1522an, Nafarroa Garaia Gaztelako koroaren mendean geratu ondoan. Unibertsitate bihurtu zuten hamabi urte geroago (1534). 1833ra arte iraun zuen Iratxeko unibertsitateak, eta lau urte geroago alde egin zuten betiko fraideek. Bigarren Gerra Karlistan, erietxe izan zen.
Ez da ezagutzen Iratxeko monasterioa eraiki zen data zehatza, baina lehen etxea IX-X. mendeetakoa dela esan liteke. Monasterioaren parterik handiena eta ostatua XI. mendearen bigarren erdialdean eraiki ziren. Aipagarri dira eliza −XII. mendean eraikitzen hasia eta estilo gotikoaren moldeen arabera amaitua−, XVI.mendeko klaustro platereskoaeta areto nagusia −XVIII. mendeko aurrealde barrokoa duena−.
Iratxeko monasterioa hainbat gunetan banatua dago, eta gune bakoitzaren eraikuntzak badu zerikusia monasterioaren bilakaera historikoarekin. XI. eta XII. mendeetan, goraldia izan zuen monasterioak, eta horren lekuko da XII. mende erdialdeko eliza erromanikoa. XIII. mendean, berriz, monasterioa gainbeheran hasi zen. XVI. eta XVII. mendea berpizkunde-garaiak izan ziren, eta horren lekuko dira XVI. mendeko klaustro platereskoa eta XVII. mendean ikastetxe ohia unibertsitate bihurtu izana.




Iratxeko monasterioak bere ateak berriz uztailaren batean irekiko ditu eta beraz bisita egiterik izango da. Elizaren obrak ere amaitu dituzte eta hemendik gutxira, eliza ere ikusgai izango delarik.



 Iratxeko monasterioaren ate nagusia.



 Klaustro berria, telesaila esagun baterako grabazio egunetan.



 Klaustro berria



Klaustro platereskoa.







































 Klaustro platereskoaren panoramika berezia.



 Elizaren ingurutik ateratako panoramika



 Klaustro platereskoaren goiko solairua.



 Iratxeko monasterioaren ama birjinaren erreplika



 Elizaren ate txikia.







Eta orain mendira irteteko momentua da. Monasteriotik Donajakue bidetik irtenda.



 Monasterioaren paretaren aldamenetik metro batzuk egin beharko dira.



 Aurreneko bidegurutzean zuzen jarraituko dugu, autobidearen norantzan. Bertan Donajakue bideko aldagai bat bada, zuzenean Iratxe urbanizaziora doana. Baina aipatu bezala zuzen segi.


Waypoint

Autobideko tunela

Autobidearen azpitik igaro.
Waypoint

Aldarea

Horman egindako aldarea.
panoramica

Behatoki 1

Topatuko dugun aurreneko behatoki naturala.
panoramica

Behatokia 3

Estrato baten gainera iritsi eta ikuspegi ederra dugu.
panoramica

Behatokia 2

Bertze behatokia.
Erlijio-eraikina

CIPRIANO baseliza

Ciprianoren omenezko baseliza.
cima

Gurutzeko tontorra

Jurramendiko tontor bat.
cima

Jurramendiko erpina

Jurramendiko erpin tontorra.
Intersection

Bidegurutze 01Zuzen

Donajakue bideko aldagaitik zuzen jarraitu. Autobiderantz.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Autobidearen azpitik igaro eta eskuinetik segi.
Intersection

Bidegurutze 03 Eskuin

Basoan sartu eta Donajakue bidea eskuinetik segi.
Intersection

Bidegurutze 04 Ezker

Donajakue bidea utzi eta ezkerreko pistatik gora segi.
Intersection

Bidegurutze 05 Ezker

Pista nagusia utzi eta ezkerreko pistatik gora jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 06 Ezker

Ezkerreko bidetik segi, magala zeharkatzeko.
Intersection

Bidegurutze 07 Eskuin

Bide zabala utzi eta eskuinetik gorantz doan bidea hartu.
Intersection

Bidegurutze 08 Eskuin

Pista nagusia utziko dugu, laburbidea egiteko, eskuineko pistan barneratuz.
Intersection

Bidegurutze 09 Zuzen

Zuzen jaisten segi, bidegurutze honetan.
Intersection

Bidegurutze 10 Eskuin

Pista nagusira atera eta eskuinetik Donajakue bidetik atzera egin.
Intersection

Bidegurutze 11 Eskuin

Autobidearen parera iristean, eskuineko pistatik jarraitu.
Erlijio-eraikina

IRATXE Monasterioa

Iratxeko monasterioa. Informazio gehiago https://mendikosterak.blogspot.com/2020/06/jurramendi-gudarien-ibilbidetik.html
fuente

Iturria

Donajakue bidean topatuko dugun iturria.
cima

JURRAMENDI

Jurramendiko tontor nagusia.
Intersection

Pista 1

Pista nagusia zeharkatuko dugun aurreneko aldia. Zuzeneko bidetik segi.
Intersection

Pista 2

Berriz ere pista nagusia zeharkatu. Laburbidea da. Zuzeneko bidetik jarraitu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau