Zailtasun maila   Erraza

Denbora  3 ordu 27 minutu

Koordenatuak 998

Fecha de subida 21 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
1.043 m
500 m
0
2,4
4,7
9,45 km

Bisitak 110, kokapena 0

Nondik gertu Ayegui, Navarra (España)

Gaur ibilbide zirkular bat aurkeztuko dizuet. Iratxeko monasteriotik abiatuta eta Jurramendiko gailurretarako txango laburra.

Hamar kilometrora iristen ez den txangoa eta eremu ezberdinak zeharkatzen dituen bidea da. Iparraldeko magaletik ibiltzen garenez landaredi oparoko guneak izango ditugu ikusgai. Eremu nahiko antropizatua da eta horregatik pista nahiko izango ditugu, baina horietatik baztertzeko beta izango dugu zenbaitetan bide zaharretatik bideratuz.

Ertaroan Jurramendi edo Montejurrak bertze izen batzuekin ere ezagutu egin zen: «Monte Jeto», «Monte Xurra» edo «Monte Surra».

Naturaz gain ibilbide honek ondare eta historiako gertakari garrantzitsu batzuekin erlazionatutako guneak eskainiko dizkigu. Iratxeko monasterioa ertaroan; gerra karlistak Jurramendin, Gerra zibilaren prestaketak eta trantsizio garaiko gertakisunak. Hortaz gaurko sarrera historiari errepasotxo bat emateko beta eskainiko dit.



Ibilbidea eta profila









Irteera Iratxeko Monasterian dut. Aparkaleku zabala dago bertan eta bueltarako bisitatxoak utziko ditut. Monasterioa obretan dagoelakoan ertsita dago eta ezin gaurkoan bisitatu.

























Erdi aroan Nafarroako koroak eskainitako laguntzarengatik Iratxeko monasterioa Nafarroako aberatzenetarikoan bilakatu zen. Halako informazioa eskuratzerik duzue turismoko webgunetik:

Ospitalea erromesentzat, unibertsitatea, gerra ospitalea, erlijiosoen ikastetxea eta abarreko erabilerak izan ditu eraikin honek.

"Aspaldi-aspaldikoa da, beneditarrek XI. mendean eraikitzen hasi baitziren VIII. mendeko monasterioaren gainean. Ibilbidean gauza asko ikusiko dituzu: XII. mendeko eliza erromanikoa, klaustro platereskoa, dorre herrerianoa eta, azkenik, XVI-XIX. mendeetan egindako beste eraikuntza batzuk. Horrek guztiak monumentu-multzo honen historia jakiteko aukera emanen dizu. 1985etik hona ez da inor bizi.
Eraikin horietako batzuk Erdi Arokoak dira; beste batzuk Errenazimendukoak eta badira Barroko garaikoak ere bai. Nafarroako lehenbiziko ospitalea izan zen erromesentzat -Orreagako ospitalea ez baitzen eraiki mende bete pasa arte- eta errege Gartzia Naiarakoak eraikiarazi zuen XI. mendean. Iratxek goia jo zuen San Beremundo abade izan zen garaian (1056-1098). Abadea oso eskuzabala izan zen beharrean bizi zen jendearekin eta janaria abitu azpian ezkutaturik eramaten zien. Bere kongregazio kideek kargu hartzen ziotenean, abitua goratu eta arrosak edo zurezko ezpalak agertzen ziren -eskaleak berotzeko- ogia azaldu beharrean.
Monasterioa Andre Maria Erreginari eskainia dago eta beti bizi izan da jendea 1985era arte. Horregatik, oso ongi kontserbatu da. Baina, bokazioak gutxi zirela ikusita, monjeek urte horretan alde egin zuten.
Unibertsitate baten egoitza izan zen 1569tik 1824era arte.
Harritzeko modukoa da XII. mendean eliza prerromaniko baten gainean eraikitzen hasitako tenplu erromanikoa. Gurutze latinoko oina du eta hiru absideak erdi-zirkularrak dira, hasierako eraikuntzaren lekukoak. Erdikoa nabarmentzen da hiruren artean, oso ongi kontserbatuta dagoen erlaitzari esker, animaliaz apaindutako erlaitzari esker.
Tenpluan sartzeko, badira bi atari erromaniko, San Pedrokoa eta ate nagusia, biak gai historikoekin apainduak; baina merezi du merezi duenez Preciosa atearen aurrean gelditzea. Ate horrek elizarekin lotzen du klaustro platereskoa, eta hantxe daude Salbatore eta Andre Mariaren irudiak. Baina badira arretaz bisitatu beharreko beste gauza batzuk: fraide-sakristia (XVI), kapitulu-gela nerbiodun gangarekin, eta XVII. mendeko eraikin handia -estiloaren aldetik, herrerianoa-, Iratxeko Unibertsitatearen egoitza izan zena.
Mendez mende, Iratxeko Andre Mariaren irudia gorde zuen (XII. mendekoa), zalantzarik gabe Ama Birjinari buruzko irudigintza erromanikoaren adibiderik ederrenetakoa Nafarroan. Zurezkoa da, metro bat du altueran eta zilarrezko txapa batez estalia dago, aurpegia eta eskuak izan ezik. Baina, irudi hori ikusteko, Deikazteluraino joan beharko duzu, Aiegitik 10 kilometro hegoaldera. Duela ehun urte eraman zuten hara".


Wikipediatik jasotakoa:

Ez dirudi garrantzi handia izan zuenik XI. mendearen erdialderaino. Donejakue bidearen ertzean eraiki zuten, eta ospitale bat eratxiki zitzaion 1054. urtean. Nafarroako koroari esker handitu zen Iratxeko monasterioaren ospea. XIV. mendean, Nafarroan geratzen zen monasterio beneditar bakarra zen, eta hango abadeek ordezkaritza zuten Nafarroako erresumako gorteetan. Garai hartan, berrogei eliza eta monasterio txiki zituen bere mende Iratxeko monasterio handiak.
XVI. mendean, inprimategi bat egokitu zuten han, eta Valladolideko San Benitoren kongregazioari lotu zitzaion 1522an, Nafarroa Garaia Gaztelako koroaren mendean geratu ondoan. Unibertsitate bihurtu zuten hamabi urte geroago (1534). 1833ra arte iraun zuen Iratxeko unibertsitateak, eta lau urte geroago alde egin zuten betiko fraideek. Bigarren Gerra Karlistan, erietxe izan zen.
Ez da ezagutzen Iratxeko monasterioa eraiki zen data zehatza, baina lehen etxea IX-X. mendeetakoa dela esan liteke. Monasterioaren parterik handiena eta ostatua XI. mendearen bigarren erdialdean eraiki ziren. Aipagarri dira eliza −XII. mendean eraikitzen hasia eta estilo gotikoaren moldeen arabera amaitua−, XVI.mendeko klaustro platereskoaeta areto nagusia −XVIII. mendeko aurrealde barrokoa duena−.
Iratxeko monasterioa hainbat gunetan banatua dago, eta gune bakoitzaren eraikuntzak badu zerikusia monasterioaren bilakaera historikoarekin. XI. eta XII. mendeetan, goraldia izan zuen monasterioak, eta horren lekuko da XII. mende erdialdeko eliza erromanikoa. XIII. mendean, berriz, monasterioa gainbeheran hasi zen. XVI. eta XVII. mendea berpizkunde-garaiak izan ziren, eta horren lekuko dira XVI. mendeko klaustro platereskoa eta XVII. mendean ikastetxe ohia unibertsitate bihurtu izana.





 Monasterioa autobidearen bertze aldetik.



 Monasterioren dorreak Jurramenditik



Iratxeko monasterioa jaitsierako bidetik.
Ibilaldia Donajakueren bidetik hasiko da. Monasterioaren labore lurrak bereizten dituen hormaren aldamenetik.



Hormaren bukaern aurreneko bidegurutzea dugu. Eskuinetik Donajakue bide bat dugu, Iratxe kanpinera doana eta gure kasuan zuzen jarraitu beharra dugu autobidearen azpitik igarotzen den pistara iristeko. Bigarren hau ere Donajakue bideko aldagai bat da, Jurramendiko magaletik Azketara doana.



 Bidegurutzean zuzen jarraitu etxeak dauden aldera.




 Autobidearen azpiko igarobidea.






Autobidea igaro eta ezkerretik ekingo diogu, momentuz Doanajakue bidea utziz.







Pistatik jarraitu eta handik laurehun metrotara eskuinetik abiatzen den pistara pasako gara autobidearen aldamenetik baztertuz.







Metro gutxi barru berriz bertze bidegurutze bat izango dugu,Oraingoan ezkerreko pistatik jarraituz.









Tartetxo honetan berriz Donajakue bidetik goaz, baina segituan zuzen doan pistatik jarraituko dugu, aurrekoa utziz.



GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/01/jurramendi-zirkularra-iratxeko.html
  • argazkia ALTAREA1
  • argazkia ALTAREA1
  • argazkia ALTAREA1
  • argazkia ALTAREA1
Cipriano tontorraren azpian eta baselizatik gertu eraikita dagoen altarea. Bertan ospatu egiten zituzten karlistek, gerra zibilaren ondoren beren mezak erromeriaren ondoren.
  • argazkia Aparkalekua
  • argazkia Aparkalekua
  • argazkia Aparkalekua
  • argazkia Aparkalekua
Pistaren bukaeran eta Jurramendiko magaletan eraiki duten aparkalekua. Jende aunitzek bertara etortzen da bidea laburragoa egiteko aukera eskaintzen bai du.
  • argazkia ARDO ITURRIA
Iratxe Upategiek prestatu zuten ardo eta ur iturria. Erromesek bertara hurbiltzen dira eta egun, webcam bat ere du gerora erromesek euren argazkia bildu ahal izateko http://www.irache.com/es/enoturismo/fuente-del-vino.html
  • argazkia Ardoaren Museoa
  • argazkia Ardoaren Museoa
  • argazkia Ardoaren Museoa
  • argazkia Ardoaren Museoa
  • argazkia Ardoaren Museoa
  • argazkia Ardoaren Museoa
Upeltegi berak antolaturiko erakusketa eta salmenta denda.
  • argazkia DONAJAKUE bidea Eskuin
  • argazkia DONAJAKUE bidea Eskuin
  • argazkia DONAJAKUE bidea Eskuin
Jaitsieran eta autobidearen paretik ez joatea arren, eskuinetik Donajakue bidea jarraituko dut.
  • argazkia ERMITA San Cipriano
  • argazkia ERMITA San Cipriano
  • argazkia ERMITA San Cipriano
Cipriano Deunaren baseliza
  • argazkia Gurutzebide 01 zuzen
  • argazkia Gurutzebide 01 zuzen
Iratxeko monasterioaren baratzen ormaren bukaeran Donajakue bideak bi aldaera ditu. Gaurkoan zuzen jarraitu behar dugu autobidearen azpitik igaro ahal izateko.
  • argazkia Gurutzebide 02 Ezker
  • argazkia Gurutzebide 02 Ezker
  • argazkia Gurutzebide 02 Ezker
Autobidearen azpitik igaro eta Donajakue bidea utzi. Oraingoan beherat eta ezkerretara autobidearen paretik jarraitu.
  • argazkia Gurutzebide 03 Eskuin
  • argazkia Gurutzebide 03 Eskuin
Pista nagusia eskuineko pistatik utzi.
  • argazkia Gurutzebide 04 Ezker
  • argazkia Gurutzebide 04 Ezker
Segituan ezkerretara bideratzen den pista hartu beharra dago.
  • argazkia Gurutzebide 05 Zuzen
Donajakue bidea utziko dugu puntu honetan, pistatik zuzen jarraituz.
  • argazkia Gurutzebide 06 Errepide eskuin
  • argazkia Gurutzebide 06 Errepide eskuin
Errepidera iritsi eta eskuinetik gora jarraitu. Apur bat aurrerago errepidea pistan bilakatzen da.
  • argazkia Gurutzebide 07 Ezker
  • argazkia Gurutzebide 07 Ezker
Aparkalekuaren ondoren bidegurutze bat dago. Gaurkoan ezkerreko bidea hartu, gurutze-bidearena.
  • argazkia Gurutzebide 08 Eskuin
  • argazkia Gurutzebide 08 Eskuin
  • argazkia Gurutzebide 08 Eskuin
  • argazkia Gurutzebide 08 Eskuin
Puntu honetan eta bertze gurutze baten aldamenean, eskuinetik gorako bidea jarraitu behar da.
  • argazkia Gurutzebide 09 Eskuin
Antenetako eta erpin geodesikoko tontorretik jaisten den pistatik baztertuko gara puntu honetan. Baso pista batetatik jaitsi, berriz pista nagusiarekin topatu arte.
  • argazkia Gurutzebide 10 Pista eskuin
Pista nagusiarekin berriz topo egin eta hurrengo bihurgunera arte handik segi
  • argazkia Gurutzebide 11 Zuzen
  • argazkia Gurutzebide 11 Zuzen
Pista nagusiaren bihurgunean zuzen jarraitu bidexkara pasaz.
  • argazkia Gurutzebide 12 Eskuin
Bertze bihurguna baten ostean eskuinetik bidexka batetara pasako gara pista nagusia ekiditzeko.
  • argazkia Gurutzebide 13 Pista Ezker
  • argazkia Gurutzebide 13 Pista Ezker
Pista zabalago batera irtengo gara bidexkatik puntu honetan. Ezkerretatik beherat jarraitu.
  • argazkia Gurutzebide 14 Eskuin
Pista puntu honetan utziko dut bidexka batetik jarraitzeko. Pista jarraituz gero pista nagusiarekin bat egingo da ere.
  • argazkia Gurutzebide 15 Eskuin
Ur biltegiaren eraikinaren ondoren pistatik jarraitu apur batez eta hurrengo bidegurutzean eskuineko pista jarraitu. Bertzela autobidearen paretik doan pistara ere jaitsi daiteke.
  • argazkia IRATXEKO MONASTERIOA
  • argazkia IRATXEKO MONASTERIOA
  • argazkia IRATXEKO MONASTERIOA
  • argazkia IRATXEKO MONASTERIOA
  • argazkia IRATXEKO MONASTERIOA
  • argazkia IRATXEKO MONASTERIOA
Iratxeko monasterioaren eraikinak.
  • argazkia JURRAMENDI
  • argazkia JURRAMENDI
  • argazkia JURRAMENDI
  • argazkia JURRAMENDI
  • argazkia JURRAMENDI
Jurramendiko gailur nagusia.
  • argazkia Jurramendi erpin geodesikoa
  • argazkia Jurramendi erpin geodesikoa
  • argazkia Jurramendi erpin geodesikoa
  • argazkia Jurramendi erpin geodesikoa
Jurramendiko bertze tontorra. Bertan erpin geodesikoa eta antenak daude.
  • argazkia San Cipriano
  • argazkia San Cipriano
  • argazkia San Cipriano
Jurramendiko hirugarren gailurra da hau.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta