Koordenatuak 283

Noiz igoa 13 de enero de 2019

-
-
622 m
462 m
0
3,2
6,4
12,84 km

Bisitak 35, kokapena 4

Nondik gertu Meatzerreka, País Vasco (España)

(2017-09-07) Arratsalde pasako ibilaldia. 3 ordu eta erdi inguruko iraupena.

Ibilaldia Kanpazar mendatean dagoen atseden-lekuan abiatzen da, bertan autoa uzteko aparkaleku zabala dago. Atseden-lekuko pagadian bertan ezkerrerako senda hartzen dugu eta Kanueta tontorrera igoko gara lehenik eta gero apur bat iparralderago dagoen Tranpaluarri tumuloa ikustera.
Honen ondoren itzulia eman eta ekialderako norabidea hartuko dugu, Irutontorreta mendirainok doan mendi bizkarrean zehar ibiltzeko, bidean hiruzpalau tumulu ere ikusiko ditugu, "Lasartegain", "Goinzari Zelaia", "Irutontorreta M." eta azkenik Irutontorreta (621m) mendiaren tontorra ikutuko dugu.

Orain itzulera bidea egita dagokigu, hau joaneko bidetik egiten da lehen zatian, Arrizurieta azpira iritsi arte, hemen Kanpazar mendatera daraman pista jarraituko dugu zuzen.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
parquing

Kanpazar, aparkalekua, hasiera puntua

cima

Kanueta (626m)

Ibilaldiko puntu garaiena.
hondakin arkeologikoak

Tranpaluarri tumuloa

hondakin arkeologikoak

Lasartegain tumuloa

hondakin arkeologikoak

Gonzari Zelaia tumuloa

hondakin arkeologikoak

Irutontorreta M. tumuloa

cima

Irutontorreta (621m)

Ibilaldiko tontor ezagunena.
parquing

Kanpazar, aparkalekua, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau