-
-
2.848 m
479 m
0
40
80
159,71 km

Bisitak 1401, kokapena 7

Nondik gertu la Seu d'Urgell, Catalunya (España)

Kataluniako Bizkarrean, Hego eta Ipar Katalunia lotzen dituen bizkar luzean zehar, bi lagunek egindako zeharkaldi zoragarria.

La Seu d'Urgell herritik abiatu ginen, eta Vilafranca de Conflent herrian amaitu. Ibilbidean zehar denetik aurki daiteke. Hasieran, Cadi mendizerraren dotoretasuna eta handitasuna. Moixeron, pinudien eta harkaitzen arteko bidezidorra. Puigmal handira bidean, goi larreak. Ondoren, Nuria gaineko mendietako (Finestrelles, Eina, Noufonts, Noncreus...) ibilbide zoragarria, mendizaleentzako oparia dena. Canigora bidean, hasieran bizkar gozo bat, eta ondoren Pirinio kutsu betea duen igoera (eskuak erabili behar dira azken zatian). Beste aldean, Roselloko herriak, eta Mediterraneoa hurbil.

Itzulerarako, Vilafranca de Conflent herrian turistentzako tren horia hartu genuen Bourg Madamera (La Guingueta d'Ix). Handik oinez Puigcerdara joan, eta autobusez Seu de Urgellerako bidea egin genuen.

Ibilbidea modu askotara egin daiteke: egun gehiago edo gutxiago, inguruko aterpetxeak erabili edo ez erabili... bakoitzak bere neurrira molda dezake. Gainik gain doan ibilbide luzea da, baina eguraldiari okertzeko itxura ikusiz gero, badaude ihesbide batzuk, ezker eskuin. Uraren gaia ere kontuan izan behar da, bereziki La Molina arteko zatian: iturri batzuk aurkitu genituen (16. km; 36,7. km; 38. km), aska batzuen inguruan, baina 2 litro behintzat eraman behar dira. Ibilbidean zehar tarteka zalantzatxo batzuk izan genituen, edo zerbait ikusi nahi genuelako metro batzuk urrundu ginen, eta gero itzuli, baina erabiltzaileek erraz antzemango diote horri, eta zentzua erabiliz, ez dute arazorik izango.
Ibilbidea ZAILA dela jarri dut, luzeragatik, ez zailtasun teknikoagatik. Zailtasun teknikoari dagokionez, ERTAINA dela jarri beharko genuke. Canigoko igoeran, esan bezala, eskuak erabili behar dira 5-10 minutuz, eta guzti-guztientzako modukoa ez da, baina oso ondo markatua dago pintura horiz. Disfrutatu eta ESKERRIK ASKO Iñaki!

Argazkiak lehenengo egunekoak dira.

1. egunean, Sant Salvador ermita baino gorago lo egin genuen, ganaduarentzako putzu handi baten inguruan, 1.850 metro ingurura (Sant Salvador ermita lo egiteko toki egokia da; irekita dago).
2. egunean, La Molinako erakin baten erdi aterpean lo egin genuen, 1.750 metro ingurura.
3. egunean, Ulldeterko aterpetxean lo egin genuen, 2.200 metro ingurura.
4. egunean, Balatgeko aterpetxe librean lo egin genuen, 1.600 metro ingurura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau