Iraupena  6 ordu 29 minutu

Koordenatuak 2218

Noiz igoa 24 de marzo de 2020

Noiz egina marzo 2020

-
-
1.160 m
655 m
0
2,8
5,6
11,27 km

Ikusita 35 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Ezkurra, Navarra (España)

Betirako izango dut nire oroimenetan Martxoaren 14a. Larunbata zen, Covid19 pandemiaren larrialdiagatik alarma egoeran sartu ginen egunaren bezpera. Barruko eta aire libreko aisialdi jarduera guztiak eten ziren. Gainera gutxieneko beharragaitik ez bazen denok etxeetan konfinatuta egoteko agindua ezarri zuten. Hori beharrezko eromena!!!. Aurretik iñork ez zuen pentsatzen amets gaizto horrek egia bihurtuta halako eragina izango zuenik. Ezta Gizartearen atal guztietan aurrerantzean sortuko zituen eragozpenik ere. Ikusteko dago mundu osoari emandako zaplazteko ikaragarri honek gizakiei hausnarketa sakon bat egiteko bultzatzen gaituen a la ez.

Gaur, Maiatzaren amaiera hontan, bi hilabete ta erdi pasa ondoren, alarma egoeran jarraitzen degu era apalago batean. Bainan probintzien eta erkidegoen arteko aisialdiko ekitaldiak debekatuta jarraitzen dira Euskal Herrian.

Ibilbide zirkularra: Na-170 Leitza - Doneztebe Errepidea-Itolako borda-Beraitz-Zuperrori-Aurritz-Kornieta-Atsotegieta-Akan-Artxulo-Na-170 Leitza - Doneztebe Errepidea.

Kornieta edota Korrenegieta mendigunea Nafarroako Leitzaldea eta Malerreka (Ezkurra) eskualdeen artean luzatzen da. Paraje karstikoa da, arkaitz, sakonune, dolina, leize eta abar tartekatzen dira. Mendi tontorretan larreak eta Parke eolikoaren haize sorgailu eta beste egiturak nabarmentzen dira; mendilerroaren bueltan berriz baso zabal eta tinkoak aurkituko ditugu. Mendebaleko muturrean Aritz mendia garaitzen da eta ekialdekoan Zuperrori, mendiguneko tontor garaiena.

Unitate geolojikoa osatu arren, aurreneko gainbegiratuan hiru gune "ezberdinak" nabermentzen dira. Mendebaleko mendi lerroa Aritz menditik Bidate mendi leporaino iristen da. Ekialdeko mendilerroa Bidate mendi lepotik Zuperroriraino. Eta Aipatutako bi hauen parean, ipar alderutz begiratu ezkero, sakonune haundi eta luzea tartean dagoelarik, Atsotegieta-Akan-Beraitz hirugarren harkaitz lerroa ikusiko dugu, aurrekoak baino garaiera txikiagokoak. Korrenegietaren paretik Zuperroriren pareraino iristen da.

Gaur egun mendilerroaren zati handi batean aire sorgailu ugari daude, izan ere, Nafarroa Garaian iparraldeena dagoen aire sorgailu parkea osatzen dute. Parkeko pista gailurretik hurbil igarotzen bada ere, Kornietako tontorra da mendilerro honetan aire sorgailu hauen presentziaz libratu den gain bakarrenetakoa.
Gailurra

Akan (1056 m)

Gailurra

Artxulo (954 m)

Lepoa

Artxulo-Akan arteko mendilepoa

942 m
Gailurra

Atsotegietako Gaina 1021m

Gailurra

Aurritz 1066m

Ikuspegia

32 zenbakidun haize errota

Mendigunearen mendebaleko muturrean dagoen azkeneko haize errota
Bidegunea

Baserria eta ukuiluak abiapuntura iristen

Gailurra

Beraitz (986 m)

Bidegurutzea

Bidate mendi lepoa-Berueteko pista

Bidegunea

Erantzin ehiz paradako senda

Erantzin
Bidegurutzea

Ezkerretik Itolako pista

G2 Trk
Bidegunea

Itolako borda

Bidegunea

Beheko pistara iristen Artxulotik

Bidegunea

Akan menditik jetsiera pagadiaren hertza jarraituz

Bidegurutzea

Jetsiera eskubitik pista aldapatsua

Bidegunea

Larreetatik jetsiera

Bidegunea

Jetsiera pagaditik zehar

Gailurra

Korrenegieta 1081m

Bidegurutzea

Langa pasa eta senda eskubitik

Bidegurutzea

Lur beltzeko pista

Eskubialdera jarraitu
Bidegurutzea

Ibar bidea Beraitztik jetsi ondoren

Lepoa

Mendilepoa Atsotegieta-Akan

982 m
Lepoa

Mendilepoa Korrenegieta-Atsotegieta Gaina

986 m
Aparkalekua

ABIAPUNTUA (Na-170 Leitza - Doneztebe Errepidea)

Aparkatzeko lekua
Ikuspegia

Panoramika Zuperrori

Bidegunea

Alanbre hesiaren pasabidea

Ibar bidea utzi eta menditik igo
Bidegurutzea

Pista utzi eta pagaditik igo

Itolako bordaren ingurutik pasa ondoren menditik zehar ehiz paradak jarraituz.
Bidegurutzea

Pista utzi eta eskubitik Beraitz

Itolako bordaren ingurutik pasa ondoren menditik zehar ehiz paradak jarraituz.
Bidegunea

Senda Zuperrori

Basotik irten ondoren
Gailurra

Zuperrori 1165m

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau