Koordenatuak 693

Fecha de subida 10 de enero de 2015

Fecha de realización enero 2015

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
357 m
-51 m
0
2,3
4,5
9,03 km

Bisitak 659, kokapena 21

Nondik gertu Dike, País Vasco (España)

Orio inguruak ezagutzeko ibilbide ezin hobea. Ibilaldia Orioko plazan hasten da eta alde zahar aldera joaten da.Alde zaharreko kaleetan gora San Martin ermitarako igoera hasiko dugu.
San Martin ermitatik Txanka aldera jaitsiko gara eta hemendik goruntz egingo dugu Erromes bidea jarraituz.
Andu berri baserria pasa eta gero erromes bidea utziaz ezkerretara hartuko dugu Kukuarrirako bidea. Seinalatua dago.
Bidea jarraituko dugu Kukuarriko bordaraino. Hemen langa pasa eta goian ikusten dugun Kukuarriko gurutzerako bidea hartuko dugu.
Tontorretik ikuspegi ederrak ditugu.
Jaitisera Benta aldera daraman pistatik hasiko dugu. Pistan goazela argi ibiliko gara ezkerraldera dugun bidezidorra hartzeko. Bidezidor honek Itxaspera garamatzan pistara eramaten du.
Itxape baserrira iristean hondartza aldera daraman bidea hartuko dugu. Bidean zehar ikuspegi ederrak ditugu Getaria aldera. Bideak Orioko hondartzara eramango gaitu.
Orioko hondartzati Orioa ibai ondoan doan pasealekua jarraituz berriro plazara iritsiko gara. Azken zati honetan jolasparke eta kirolgune ugari ditugu.
Iturriak ditugu: Plazan, Pillikun, San Martinen, Andu Berri baserrian, Itxaspe baserrian, hondartzan eta pasealekuan.

Ibilbide ederra da animatu egitera!!

http://mikiribar.blogspot.com.es/2014/12/kukuarrira-urtea-bukatzeko-2014-ko.html
  • argazkia PILLIKU EMPARANTZA ETA ALDE ZAHARRA
  • argazkia PILLIKU EMPARANTZA ETA ALDE ZAHARRA
  • argazkia PILLIKU EMPARANTZA ETA ALDE ZAHARRA
  • argazkia PILLIKU EMPARANTZA ETA ALDE ZAHARRA
  • argazkia PILLIKU EMPARANTZA ETA ALDE ZAHARRA
PILLIKU EMPARANTZA ETA ALDE ZAHARRA
  • argazkia SAN MARTIN ERMITA
  • argazkia SAN MARTIN ERMITA
  • argazkia SAN MARTIN ERMITA
  • argazkia SAN MARTIN ERMITA
  • argazkia SAN MARTIN ERMITA
SAN MARTIN ERMITA
  • argazkia KUKUARRIKO BORDA
KUKUARRIKO BORDA
  • argazkia KUKUARRIKO GURUTZEA ETA TONTORRA
  • argazkia KUKUARRIKO GURUTZEA ETA TONTORRA
  • argazkia KUKUARRIKO GURUTZEA ETA TONTORRA
  • argazkia KUKUARRIKO GURUTZEA ETA TONTORRA
  • argazkia KUKUARRIKO GURUTZEA ETA TONTORRA
KUKUARRIKO GURUTZEA ETA TONTORRA
  • argazkia BEGIRATOKIA
  • argazkia BEGIRATOKIA
  • argazkia BEGIRATOKIA
BEGIRATOKIA

1 comentario

  • argazkia J.F. Lukas

    J.F. Lukas 14-nov-2018

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Oso ondo azalduta ibilbide osoa.

Si quieres, puedes o esta ruta