Gredoseko mendilerro zentraleko bigarren ibilbidea aurkeztuko dut sarrera honetan.
Gredoseko parkearen inguruko informazioa
Almanzorrerako igoeran kontsultagai duzue.
Gaurko Txangoa joan eta etorria bide beretik burutuko dut eta ia 17 km luzerakoa izango da. Ibilbidean emandako denbora zazpi ordu baino apur bat gutxiago izan dira. Tontorrean lainoa Galayoak ezkutatu eta estali ditu, eta justu tontorreko ikuspegiak txangoaren saririk onetarikoa dira.
Ibilbidea Almanzorreko tontorrerakoa baino aunitz erosoagoa izango da, bereziki eremu gehienetan lurrezko bide erosoengatik burutuko delako.
Ibilbidea eta altimetria
Aurreko egunean baino apur bat beranduago hasiko naiz ibiltzen gaurkoan. Honela paisaia argituagoa daukat. Berriz ere granitozko boloak nire arreta deitzen dute.
Plataformako granitoak glaziarren higadura ere ederki erakusten dute.
Plataformaren goiko aldean informazio ohola dago eta bertan gaurko txangoan noraino joan beharra daukadan ikusgai dut.
Hasiera bera izango dut. Harrizko bidea jarraitu beharko dut aurreneko bidegurutzera arte.
Bidegurutzean zuzen jarraituko dut, bukaeran ikusten den plubiometrorantz, bide zaharra jarraituz.
Bihurgunera iritsi baino apur bat lehenago, ezkerretik maldan behera bideratu beharra dago, Prado Puertoko errekatxora hurbiltzeko. Errekatxo nagusira iritsi aurretik bertze ur bide bat gainditu beharko da.
Goizean goiz, gaueko ihintza hormaturik ageri da.
Agudo Prado Puertoko ibaira iritsi eta zeharkatzeko tokia bilatu beharko da. Otaingoan ura gutxi jaisten denez ez ea arazorik izango.
Ibaiaren bertze aldean bidea nabari da. Beraz eskuin aldetik mendiko maldatik gora hasiko naiz Campanarios, Monedero eta La Mirako bidetik. Gorago aterpe bat dago.
Aterpetik gora, bidea jarraituz maldaren goiko aldera iritsiko gara eta gibeleko haranerako ikuspegi berriak izango ditut.
La Mira aldera
Altuera irabazi denez, Gredoseko Zirkoa inguratzen duten mendi eta horratzak edo haitzak bere edertasunean ikuskatzeko beta izango dut.
Riscos Moreno eta Punta Esperanza aldera.
Hoyos de Espino eta Navajas aldera.
Campanario aldera hurbiltzean, granito boloak agerian izango ditut, horietariko batzuk oreka miresgarrian tente ageri direlarik.
Campanariora iristean bertze isurialdea bere edertasunean agertuko da.
GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/11/la-mira-gredoseko-plataformatik.html
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak