Denbora  3 ordu 55 minutu

Koordenatuak 926

Noiz igoa 5 de junio de 2018

Noiz egina junio 2018

-
-
760 m
462 m
0
2,1
4,3
8,6 km

Bisitak 255, kokapena 1

Nondik gertu Labiano, Navarra (España)

Gaurko txangoa Labiano herrian abiatu eta Taxoare herrirainokoa izan da, Taxoarreko mendi ertzetik barna.

Ibilbide erraza da, nahiz eta zenbait tokietan lokatsa nahikoa topatu izan. 8,5 km pasatxokoa baina altuera gehiegirik ez duena. Gainera igoera hasieran burutzen da, beraz ibilbidearen gehiengoa aldapan beheratekoa da.



Ibilbidea eta altimetria.







Labiano herrian izan dugu hasiera. Autobus geltokiaren inguruan kotxeak utzi eta errepidea zeharkatu behar izan dugu zuzenean topatu dugun pistatik gorat egiteko.



































Pista zabala da eta gaurkoan azken egunetako euriak direla eta, urarekin ere topatu dugu. Zenbait tarteetan urak errekatxoa osatu egiten zuen.



















Metro batzuk gorantz egin eta gero, ezkerreko bide zabal batera pasatu gara, pista nagusia utziz.











Bide honek, gorago pistarekin egiten du bat, baina zuhaitzen artetik doa eta politagoa denez bertatik igotzea erabaki dugu.















Mendi-lepotik gertu pistarekin elkartu egin gara.











Eta metro gutxi goroago mendi lepoa eta bide gurutzea dago.























Mendi lepoan taldea bildu eta bitartean Elo mendiko ikuspegi ederrak behatzeko astia ere izan dugu.



























Bide estuago batera pasa gara, eta banaka hesi batetara gerturatu eta gorat, tentuz egin dugu. Zati honetan lokatsa asko zegoen eta haurrek bereak egin izan dituzte ere.







GEHIAGO IRAKURTZEKO:
http://mendikosterak.blogspot.com/2018/06/labiano-taxoare.html
cima

Bizkaia

Mendi ertzetik ibili eta Bizkaia tontorretik igaroko gara.
Waypoint

Ehiztariena

Ehiztarien usategia.
Picnic-a

Etxola el Oasis

El oasis etxola edo ehiztarien aterpea da. Bertatik Eloko haranaren ikuspegi ederrak dira. Gune estrategikoa da.
Intersection

Gurutzebide 1ezker

Pista nagusitik piuntu honetan aterako gara, ezker aldetik abiatzen den pista estuago batera pasaz.
Intersection

Gurutzebide 2eskuin

Puntu honetan pista nagusira aterako gara berriz. Ezkerretik segi mendi-leporantz
Intersection

Gurutzebide 3eskuin

Mendi-lepora iritsi eta eskuin aldera jarraitu behar dugu. Zutoin batek norantza ezberdinak adierazten dizkigu.
Intersection

Gurutzebide 4ezker

Pista batera atera eta handik gutxira, ezkerretik abiatzen den bidexkara pasa beharra dago mendi-ertzera iristeko.
Intersection

Gurutzebide 5ezker

Tajonarreko tontorretik bueltan, ezker aldetik, beherat doan bidea hartu beharko dugu.
Intersection

Gurutzebide 6ezker

Ezker aldetik hesi batera hurbildu eta bidetik gaindituko dugu. Ezkerreko pistak Taxoarera eramango gaitu.
Intersection

Gurutzebide 7zuzen

Taxoare herrira hurbildu eta gainditu beharko dugun azken bidegurutzea da hau. Zuzen jaisten jarraitu.
Waypoint

HASIERA Labiano

Labiano herrian, autobuseko markesina inguruan kotxeak utzi eta ibilbidea hasteko puntua dugu.
Waypoint

Hesia 1

Bidexkatik igotzen hasi eta gutxira topatuko dugun hesia gainditzeko zurezko egitura edo pasalekua
Waypoint

Hesia 2

Tajonar mendira iritsi aurretik bertze hesi bat gainditu behar dugu zurezko pasaleku batetatik.
Waypoint

Hesia3

Bidean azken hesi hau gainditu beharko dugu. Ataka bat du edo eta hesia irekitzeko aukera ere bada.
fuente

ITURRI GOTIKOA

Taxoare herriko jatorri gotikoko iturri monumentala.
cima

Tajonar

Tajonar mendiko tontorra eta erpin geodesikoa.
Waypoint

Taxoare

Taxoare herriko aurreneko erakinak daude puntu honetan
Waypoint

Taxoaren amaiera

Gaurko txangoko amaiera herriko plazan izan dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau