-
-
1.300 m
744 m
0
1,6
3,2
6,47 km

Bisitak 1210, kokapena 9

Nondik gertu Arce, Navarra (España)

Lakabe herritik Gorraitzeraino zihoan aintzinako bidetik hasiko gara. Bidean, aintzinako soroak, zelaiak eta harresiak topatuko ditugu; Lakabeko lagunak berreskuratzen ari dira. Bidexkan badaude bi puntu erne ibiltzeko orientatzeren aldetik, bata da Xuskal bordaren ondoan eta bestea ondoko pinudian.Beste gauza bat, Gorraitzko ordokia ikusi aurretik, atzean utzi behar izanen genukeen ataka txiki bat. Behin Gorraitzeko ordokia aurrebistan dugularik eta bide zabalagoa gaudelarik, ezkerreko pistatik Elke eta Pausaranen artean dagoen Sandamian leporantz abiatuko gara. Hasieran bidea suabea da, baina segidan malda zorrotz batetik leporaino jarraituko dugu. Behin lepoan, bi harri kozkorrak topatuko ditugu, hemendik gure eskuinerantz Pausaran eta gure ezkerrean Elke. Pausaranen igoeran arreta handiz ibili beharko dugu zeren pausu batzuetan eskuekin ibili beharko baititugu. Batik bat, elurra edo izotzarekin kontu haundia euki behar da. Elkeko igoera ez du zailtasunik, malda zorrotza badu ere. Gailur bietan ikuspegi ederrak. Nahi duena, bide beretik ez itzultzeko badago bidexka bat ezpelen artean Xuskal bordaraino heltzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta