Koordenatuak 1081

Fecha de subida 17 de enero de 2019

Fecha de realización enero 2019

-
-
1.040 m
576 m
0
2,8
5,5
11,08 km

Bisitak 180, kokapena 11

Nondik gertu Erantsus, Navarra (España)

Elia herritik abiaturik eta Elimendi eta Lakarri mendirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan.

11 km baino apur bat gehiagoko luzera eta ia 500 metroko desnibelarekin txango erraza eta Iruñatik gertu. Ibilbidearen zailtasun bakarra lohia izan daiteke, baina bertzela bide gehiena pistetatik burutu egiten denez, erraza da.

Ibilbidea eta altimetria







Elia herriko plazan edo karrika nagusian kotxeak utzi eta ibilbidea hasi baino lehenago bertan dagoen oroigarrian taldetxo argazkia egin dugu.



































Bertan ere, erreka aldean harraska ikusgai dugu.







Herria pistatik utziko dugu. Aurrerago bidegurutze bat topatuko dugu. Igoera eskuineko aldetik egingo dugu, jaisteko aldiz bertze aldetik bueltatuz.







Aldapan gora jarraituz, Amokain herriko barrutian barneratuko dugu. Horretarako pistan dagoen ataka gainditu beharko dugularik.







Aurrerago Amokain herri zaharrera iritsiko gara. Aspaldi ez da inor bertan bizi eta gainera eraikin ezberdinak hondaturik daude. Hala ere baseliza eta etxe handi baten hormak oraindik tente diraute.































Pistatik gora jarraitu mendatetxo batera iritsi arte. Bertan bidegurutze bat dago, gaurkoan ezkerreko pista jarraitu beharko dugu. Honetarako bertze ate bat gainditu beharko dugu.















Metro gutxi batzuk geroago pista ezkerretik abiatzen den pista txikiago batetatik utziko dugu.



Pista honek mendi-ertzara eramango gaitu eta bertatik jarraitu beharko dugu.











Pistatik jarritzea erabaki dugunez, puntu batean hesi eta ataka batekin topatuko gara. Hau gainditu ordez ezkerreko bidetik gorat ekingo diogu Elimendira iristeko.























GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/01/elimendi-eta-lakarri-eliatik.html
Pisten arteko bidegurutzea da. Igoeran eskuinetik jarraituko dugu, jaitsieran aldiz bertze aldetik bueltatuko garelarik.
Amokain herriaren aurriak. Agiri batzuen arabera jauntxerri gisa ageri zen.
Amokain jauntxerri edo herri zaharraren barrutiaren sarrera. Pistan ate bat dago.
Elia herriko plazatxoan edo eta karrika nagusian kotxeak utzi eta ibilbidearen hasiera dugu.
Elimendiko tontorra.
Mendatetxo batetara iritsi eta ezkerreko aldeko pistatik jarraitu. Metalezko atea gainditu beharra dago.
Pista nagusia ezkerretik utzi.
Pista hesi batetara iristen da. Puntu honetan ezkerreko bidetxora igaro, bertatik Elimendira gerturatzeko.
Tontorretik jaisterakoan puntu honetan ezkerreko bidea jarraitu.
Pista nagusia eskuin aldeko bidetik utzi behar da jaisten jarraitzeko.
Hesia gainditu eta ezkerretik abiatzen den laburbidetik jarraitu.
Pista nagusiago batetara irten eta ezkerretik jarraitu.
Bertze pista batekin topo egin eta ezkerretik jaitsiera jarraitu.
Elimendi tontorretik gertu dagoen hesia gainditu behar dugu puntu honetan.
Lakarri mendiko tontorrean erpin geodesikoa dago.
Ezkabako ihesaldian parte harturiko iheslari batzuen gorpuak industi ziren herriaren sarreran. Horien omenezko monumentu bat eraiki dute Elian.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta