-
-
1.040 m
575 m
0
3,6
7,3
14,53 km

Bisitak 471, kokapena 7

Nondik gertu Zuntzarren, Navarra (España)

Ibilbide honetan, Urritzelki herrira (Arriasgoiti) joan gara.

Besteak beste, Urritzelki, Zaldaitz, Beltzunegiko gaina eta Lakarri (1046m) menditik pasatu gara.
------------------------------------------------------------------------

Lizoainibar-Arriasgoiti (gaztelaniaz eta ofizialki Lizoáin-Arriasgoiti) Nafarroako udalerria da, Zangozako merinerrian kokatua. 1943an sortu zen udalerri hau bi ibarrek, Arriasgoitik eta Lizoainibarrek, bat egin zutenean. 317 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena

Lizoainibar, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean dago, Nafarroako hiriburutik hemeretzi kilometrora, Irunberri eta Agoizko arroan.

Mugakideak honako herri hauek ditu: Esteribar eta Erroibar (iparraldean); Artzi eta Longida (ekialdean); Itzagaondoa eta Aranguren (hegoaldean); eta Eguesibar eta Urrotz mendebaldean.

Klima eta landaredia

Lizoaingo klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua.

Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da.

Herriak
Udalerria osatzen duten herriak: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Lerrutz, Leiun, Lizoain (herriburua), Mendiorotz, Ozkaritz, Urotz, Urritzelki, Zalba eta Zuntzarren, erabat hutsik geratu ziren beste batzuez gain.

Historia

Ez dago argi ibarra noiz sortu zen,baina burdinaroaren amaierako aztarna ugari aurkitu dira. 1258an Teobaldo II.a erregeak ibarreko herrien jabetza berea aldarrikatu zuen, hala nola, Lizoain, Erredin, Lerrutz, Leiun, eta Ozkaritzen jabetza.

1911n Iratiko burdinbidea eraiki zen, Mendiorotz-Urrotzen geltokia eta Lizoainen geralekua zuela. Horrez gain, XX. mendearen hasieran, trenbideak Iruña eta Zangoza artean egurra garraiatzeko balio izan zuen. Burdinbidea bertan behera geratu eta 2002. urtean, "bide berde" moduan berreskuratu zuen Lizoainibarreko udalak.
Udalerrien fusioa

Udalerria gaur egungo lur-eremuan 1943an sortu zen, biren batuketarekin:

Lizoainibar zena: Beortegi, Erredin, Iheltz, Janaritz, Laboa, Leiun, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Ozkaritz eta Urotz herri eta guneek osatuta.

Arriasgoiti zena: Aginaga, Biorreta, Ilotz, Urritzelki, Zalba, Zaldaitz eta Zuntzarren.

Iturria. Wikipedia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau