Koordenatuak 712

Noiz igoa 29 de diciembre de 2018

-
-
1.257 m
292 m
0
4,1
8,3
16,54 km

Bisitak 15, kokapena 0

Nondik gertu Ipiñaburu, País Vasco (España)

(2018-12-27)
Egunpasako txangoa Eguberrietako giro ona aprobetxatuz.

Abia puntua Zeanuriko Laminakopotxue indarretxea, hemendik gora Iondegorta aldera bideskan, lehenik pinudian gero pagadian. Mendizabal urtegia pasa eta Arraba azpiko sendatik Arrabako Landara igotzea. Behin zelaian aterpetxearen ondotik Arrabakoatxa, Gorosteta (1259m) eguneko puntu altuena, Arranoatx eta Ipargorta tontorrak zapalduz.
Ondoren Itxinako harkaiztegira sartu eta Neberabarri haitzuloa ikusi ondoren Uresartutendan tontorretik igaroz Arrabako zelaira berriro.
Arratsaldea jadanik eta beherako bidea hartuko dugu Arrabako Ateak lepotik behera.
Txangoaren hasiera puntua, bertan indarretxe bat dago Arratia ibaitik behera datozen urekin lan egiten duena. Autoa uzteko toki gutxi dago, baina pare batentzat badago.
Hemen Gorbeiako Parke Naturalera sartzen gara eta jadanik ez gara irtengo arratsaldean Laminokopotxuera itzuli arte.
Iondegorta aldean dagoen urtegia, inguruko urak jasotzeko ubide sistema berezi bat ere baduela.
Arrabako Landara iritsi aurretik Iondegortatik gora dagoen zirkoa. Toki bitxia, azeria, oreinak eta abar ikusi nituen igotzerakoan.
Arrabako Landan dagoen "Ángel Sopeña" aterpetxe publikoa. Bertan jan, edan eta lo egiteko aukera dago. Webgunea: http://gorbeiakoaterpea.eus/
Eguneko lehen tontorra.
Eguneko tontor nagusia, Gorbeia aldeko mendi garaienetako bat, Gorbeia bera eta Lekanda aldeko tontorren ondoren eta baita Bizkaiko 10-Garaienen artean dagoena.
Gorostetaren ondoan dagoen tontorra, inolako zailtasunik gabe igo daiteke jarraian.
Hau ere Gorostetaren ondoren bertan dagoen zailtasunik gabeko mendia. Bertan norabide mahai bat dago bertatik ikusten diren mendi guztiak markatuz.
Garai batean dirudienez neguko elurrra biltzeko erabili zen. Putzu sakona eta gainean zubi bitxia duena.
Egun osoko txangoaren amaiera puntua. Jeitsiera bertara dakarren hormigoizko pistatik egin nuen Mendizabal urtegitik beherako zatian.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau