etxati
  • argazkia Landa-Albertia-Landa 2017-10-13
  • argazkia Landa-Albertia-Landa 2017-10-13
  • argazkia Landa-Albertia-Landa 2017-10-13
  • argazkia Landa-Albertia-Landa 2017-10-13
  • argazkia Landa-Albertia-Landa 2017-10-13
  • argazkia Landa-Albertia-Landa 2017-10-13

Denbora  3 ordu 25 minutu

Koordenatuak 868

Fecha de subida 5 de diciembre de 2017

Fecha de realización octubre 2017

-
-
798 m
226 m
0
3,4
6,7
13,43 km

Bisitak 62, kokapena 4

Nondik gertu Iñurrieta, País Vasco (España)

Albertia oso gutxi ezaguna den mendia gure inguruetan, historiaz betetako mendia, bertan gerra zibileko pasarte gogorrenetariko bat gertatu zen Villarrealeko bataila , (Legutio), non 15.000 gudari inguru saiatu ziren Gasteiz bereganatzen. Bidean oroigarri batzuk ikusiko ditugu eta tontorrean ere. Horretaz aparte basoa dugu ibilbide honen protagonista nagusiena.
Landako Etxe-zuri taberna paretik abiatuta, Gazteizko errepidea jarraituko dugu, 100 mt. egin ondoren eskumara dagoen monumentu aldera joango gara, monumentu atzetik trenbideko bidegorrira helduko gara, bidegorria jarraituko dugu zubi bat ikusi arte, zubira heldu baino 50 mt. Lehenago eskumatik irteten den senda jarraituko dugu,laster errepidera helduko gara, kontuz ibilita berau zeharkatu dugu, eta jarraian dagoen erromara pasatu, (hemen hasi dezakegu ere ibilbidea), orain zuzen segituko dugu eskumako adarra utziz, berri ere zuzen eskumakoa utziz, laster kartel bat ikusiko dugu Albertia markatzen duena, jarraitu egingo dugu bide honetatik gerrako oroigarri monumentura heldu arte. Monumentua utziz zuzen gorantz joango gara, (Bueltan eskumatik etorriko gara ikusi ez den bide batetik). Inguru honetan izugarrizko pagoak daude eta merezi du pittin baten basoan galtzea. Zuzen gorantz jarraituta tontorreraino helduko gara. Tontorrean ere oroigarriak ikusiko ditugu, bistarik ez dago pagoez inguraturik dagoelako, arnasa hartu eta norabide berdinean jarraitu dugu, mendebalderantz, gutxi ikusten den senda jarraituz, hitoak daude. Orain punto kritikoenera helduko gara, distantzia bat jaitsi ondoren zuhaitz ondo baten Hito handi bat dago eta eskumarantz gutxi ikusten den senda bat jarraitu beharko dugu (adi egon behar jaitsieran); senda hau zabaltzen doa eta beste bide batekin topo egiten du, gu eskumara gorantz jarraituko dugu bide berri honetatik, laster ur depositu bezalako zerbait ikusiko dugu eta presatxo bat, presa ostean ezkerretara pista bat sortzen da, hasieran gorantz berehala behera egiteko, hortik jarraituko dugu, Albinako urtegi gaineko pistarekin topo egin arte. Pistan kartela ikusiko dugu eta guk Arlaban aldera joango gara, berriz ere beste kartel bat hemen ere Arlaban aldera jarraituko dugu, orain pittin bat igotzen hasiko gara bide zabal batetik, bertatik jarraituko dugu errebuelta handi batera heldu arte, hemen irtengo gara pistatik eta eskuma aldera sortzen den bide batetik jarraituko dugu, berehala bide gurutzea eta gu eskumako pista jarraituko dugu altuera galdu gabe, hasieran gutxi ikusten da bidea baina pittinka nabarmena bihurtzen da, bide honek berriz ere Albertia azpiko monumentura eramango gaitu; eta hemendik landatik igoeran erabilitako bide berbera erabiliaz autoa itxi dugun lekura arte joango gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta