Denbora  7 ordu 31 minutu

Koordenatuak 2388

Noiz igoa 22 de diciembre de 2019

Noiz egina octubre 2019

-
-
1.425 m
624 m
0
5,7
11
22,83 km

Bisitak 44, kokapena 3

Nondik gertu Lantz, Navarra (España)

GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/12/lantzetik-zuriain-eta-saioa.html
Lantzetik Iturrondo, Zuriain, Saioa, Okolin eta Belateko Monasteriotik itzulia aurkeztuko dut gaurko ibilbide ederrean. Baso mardul, aztarna historiko eta megalitikoak eta lau gailur bisitatzeko aukera eskaintzen duena. Antzinaroko meak eta basoetan murgilduz, eremu naturaletik igarota, gailurretara iristean zelaiak eta ikuspegi zabalak eskainiko dizkiguna, Pirinioen pare parekoak eta ondoren bertze bide historiko batetatik itzuliz, Belateko Monasterioa bisitatzeko aukera ere izanik.

Inguruko natura baliabideen aberastasunaren lekuko meatokiak, ikaztegiak eta zura izango ditugu. Antzin arotik erabilitako meak ezagutuko ditugu, zura ustiatzeko kablearen aztarnak ikusi, txondorren aztarnak basoan nonahi topatu, bide zaharrak, monasterioa eta naturak eskintzen dizkigun landare eta fauna anitza begia prest izaten badugu.

Beraz ibilbide luzetxoa izan arren, oso gomendagarria. Hori bai kontutan izan 23 km inguruko luzera duela eta gailur ezberdinak direla eta 1.600 metroko desnibelekoa.



Ibilbidea eta altimetria







Abiapuntua Lantzeko herriko plazan dugu. Lantzeko herria bere ihauteriarengatik ezaguna da. Iribarrenek gerra ostean behin antolatu zuen, dokumentatu ahal izateko baina bereziki Baroja anaiek 60. hamarkadan filmazio bat burutzeko berrezkuraturikoa eta hedatua. Interes Kulturaleko Ondasuna aldarrikatua.



Kotxea herriko taberna edo posadan utzi eta motxila prestatu ondoren ibiltzen hasiko naiz.







 Herritik pista nagusia zuzen jarraituz.







Zubitxo bat igaro ondoren bidegurutze bat izango dugu, baina ezkerretik Elzarrain erreka jarraitu beharko dugu.



Bertze zubi bat gainditu eta borda eta soro batzuetara iritsiko gara.















Aurrerago bihurgune batean bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan Elzarrain erreka jarraitzeko eskuinaldetik eta errekatxo bat gaindituz, bordan dauden aldera jo beharko da.







Gaztainondo eder batzuk ikusgai ditugu bidean.



Elzarrain errekatxoa.



Zura menditik ateratzeko kableak erabiltzen ziren, normalean zenbait kilometrotako ibilbidekoak. Bertan ikusgai dugu kable baten amaierarako tokia. Oraindik ikusgai da zutoin batean kablearen zati bat ere.











Bi errekak elkartzen diren puntura iritsiko gara. Bertan zubiaren bitartez Elzarrain erreka gaindituko dugu eta zuzenean, Txorrostarri errekaren trokatik gora ekingo dugu.















 Aldapa hasi eta apur bat geroago bidegurutze bat izango da, gaurkoan zuzenean igotzen jarraituko dugu. Eskuinetik errekara joaterik dago eta bertze magalean Lantzeko kobazulo ospetsura joaterik dago.











Igotzen jarraitu eta handik gutxira meatz batzuetara iritsiko gara. Hauek ere antzinarotik ustiatutakoak izango dira, nahiz eta Ayerdi kobak izan ez.























Bidetik eta basoan murgildurik igoera jarraitu. Bide ederra eta xarmaz beterikoa, udazkeneko koloreek argi berezia eskaintzen diotelarik.

















 Udalen arteko mugarria bide berean topatuko dugu.



 Troka batzuk igaro beharko dira ere.



 Pista batetara iritsiko gara eta eskuin aldetik jarraitu beharko dugu.
parquing

Lantz herriko plaza

Posadaren parean kotxea utzi eta ibilbidearen hasiera izango dugu.
Intersection

Bidegurutze 08 Zuzen

GRa utzi eta zuzen jarraitu Saioa mendiko magaletik gora.
Intersection

Bidegurutze 09 Zuzen

Okolineko mendi-lepoa. Zuzen jarraitu mendi-ertzetik tontorrera iristeko.
Intersection

Bidegurutze 10 Ezker

Pistara iritsi eta ezkerretik Belateko Monasteriorantz jaitsi.
fuente

ASKA Iturria

Mendi-lepotik gertu topatuko dugun aska eta iturria, Gartzagaren magalean.
Waypoint

ATAKA 1

Aterpearen aldamenean ataka hau gainditu beharko dugu beherantz egiteko.
Waypoint

ATAKA 2

Ataka gainditu eta zuzen pistatik jarraitu.
Waypoint

ATERPEA

Belateko mendi-lepoan eta bide zaharraren aldamenean berreraiki duten aterpea.
Erlijio-eraikina

Belateko monasterioa

Belateko monasterioa.
Waypoint

Borda 1

Borda hauen aldamenetik igaro.
Waypoint

Borda 2

Iturritik apur bat beherago dagoen ehiztarien borda.
Waypoint

Borda 3

Bidetik beherago bertze borda bat ikusgai da.
Intersection

Bidegurutze 01 Ezker

Pista berriarekin topo egin eta ezkerretik Elzarrain errekarantz.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Bihurgunean eskuineko aldetik segi, errekatxoa gaindituz. Ura nahiko etortzekotan zurezko zubitxo bat dago. Borden alderantz abiatu, pista nagusia utziz.
Intersection

Bidegurutze 03 Zuzen

Bidea zuzen jarraitu, ez hartu eskuinekoa, Txorrostarri errekara eramaten bai du. Igotzen segi.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 05 Ezker

Pista nagusira iritsi eta ezkerretik jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 06 Erdikoa

Bihurgunean eskuinetik bi pista abiatzen dira, erdikoa eta gora doanetik segi.
Intersection

Bidegurutze 07 Ezker

Ezkerretik gorantz doan pista segi.
Intersection

Bidegurutze 11 Zuzen

Bihurgunean zuzen jarraitu Donajakue bidetik, pista nagusia utziz.
cima

Iturrondo

Iturrondo mendiaren tontorra.
Lepoa

Mendi-lepoa 01

Mendi-lepora iritsi. Mendi-lepoan gaudelarik ezkerretik jarraitu.
Lepoa

Sagardegi mendi-lepoa

Sagardegi mendi-lepoa Zuriain eta Saioa mendien artekoa da.
Waypoint

LEZE

Mendi-ertzean leze bat ageri da.
Waypoint

MEAK

Meatzak. Ayerdi meatze ospetsuak ez izan arren ikusgarriak eta antzinaroan mendi hauen aberastasunak ustiatzeko lekuko.
Waypoint

Mugarria

Bidean topatuko dugun mugarria.
cima

OKOLIN

Okolin mendiko tontorra.
Waypoint

POSTE CABLE

Zura menditik eta basotik ateratzeko kableen bitartez egiten zen. Bertan ikusgai dago kable horietako baten bukaerako zutoina.
cima

SAIOA

Saioa mendiko tontorra.
Zubi

Zubia 1

Zubia igaro eta baserrien aldera jo.
Zubi

Zubi 2

Elzarrain gainetik igarotzeko zubia. Txorrostarri trokarantz bideratuz.
cima

ZURIAIN

Zuriain mendiko tontorra.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau