Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  4 ordu 45 minutu

Koordenatuak 941

Fecha de subida 29 de abril de 2017

Fecha de realización abril 2017

-
-
1.844 m
1.351 m
0
2,6
5,2
10,35 km

Bisitak 12, kokapena 1

Nondik gertu Sainte-Engrâce, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Belagoako ingurua ongi ulertzeko toki ezin aproposagoa da Lapazarra mendiko gailurra. Zonaldeko mendi kaxko garrantzitsu gehien gehienak ikusten dira bertatik, eta baita Belagoako bailara bera ere oso osorik.
Belagoako aterpetik aterata, aldapan behera abiatuko gara lehenik Eskilzarra aldera. Zemeto pasoa edo ataka aurkitu behar dugu, Eskilzarrako lautadaren eskuinaldean. Ataka xelebrea da, estua. Oso ongi markatua dago bidea. Zemetoko ataka hori gurutzatuta, ezkerraldera eginen dugu, eta pagadi zoragarri batean gora igoko gara, GR markak jarraituta. Guk neguaren bukaeran egin genuen, eta zuhaitzak hostorik gabe zeuden; udaberria, uda edota udazkena izanen dira seguruenik garairik aproposenak pagadi hori guztiz gozatzeko. Pagadian barna zeta batzuk eginez igoko gara Lapazarrako gandorraren oineraino. Hemen, GR markak eskuinaldera utziko ditugu, eta gandorrera igoko gara (track-ean puntu hau markatuta dago). Ertza jarraitu besterik ez dago. Ertz hori ez da zaila, ez da eskalatu beharrik, baina eskuinaldera (hegoaldera) amildegia du. Gandorra jarraituta, gailurrera iritsiko gara.
Jaitsieran, igoerako bidea har dezakegu berriro, edo -guk egin genuen bezala- gandorretik jarraitu eta mendiaren ekialdeko muturrera joan. Handik hegoaldera jaitsi aldapa gogor bat hartuta, eta Lapazarrako harresiaren oinetik (hegoaldea) bueltatu GR markak jarraitu igoerako bidearekin berriz bat egin arte.
  • argazkia Paso Zemeto
Paso Zemeto
  • argazkia Lapazarra
  • argazkia Lapazarra
  • argazkia Lapazarra
Lapazarrako gailurretik bista ikaragarria dago; Belagoa inguruko mendi gehientsuenak ikusten dira.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta