Koordenatuak 230

Noiz igoa 11 de mayo de 2019

-
-
760 m
615 m
0
1,7
3,4
6,87 km

Bisitak 123, kokapena 2

Nondik gertu Aia, País Vasco (España)

Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga zaintzeko 1882an eraiki zuten Mikeleteen Etxearen ondoan dagoen aparkalekuan utzi dugu ibilgailua. Gaur egun, Lizarrustiko Parketxeak okupatzen du lekuan Aralarko interpretazio zentroa, aterpetxea eta taberna daude. Parketxearen eskuin aldetik, ipar-mendebalderako norabidean abiatzen den bidea hartu dugu. Garai batean, inguruko basoetatik ateratako egur ikatzaren garraioa errazteko trenbidea izan zenaren xenda ederretik egin dugu aurrera bide-seinale zurigorri (GR 20.1 eta GR 35) eta zuri eta horiak (PR GI 6) lagundurik. Aldapa gutxiko bide honek harkaitzean zulatutako Akerretako tunelera eraman gaitu, hau zeharkatu eta berehala heldu gara Maizegi erreka gainditzen lagun digun zubiaren ondora. Segidan urtegia eraikitzeko beharrezko materiala ateratzeko harrobira heldu gara. Markak jarraituz gorantz egin dugu urtegia inguratzen duen pistarekin bat egin arte. Bat batean, pagadiz eta alertzetegiz inguraturik Lareo euste-horma ondora igo gara. Sarastarri, Malkorburu, Akaitz eta Alleku mendien artean txertaturik dagoen urtegi hau elementu naturalez erakitako lehena izan zen 1989 urtean. Urtegiari bira osoa eman, Labeoko trikuharriaren ondotik pasa eta abiapuntura itzuli gara igota bidetik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau