Denbora  4 ordu 52 minutu

Koordenatuak 2363

Fecha de subida 10 de abril de 2016

Fecha de realización abril 2016

-
-
912 m
98 m
0
2,7
5,5
10,97 km

Bisitak 727, kokapena 11

Nondik gertu Olhette, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Mantton Baita aterpetik gertu dagoen aparkaleku utzi dugu kotxea eta honen ondotik ateratzen den bide nabarmenetik martxan jarri gara. GR-10aren marka zurigorriak lagun pixkanaka altuera hartu dugu. Basotik atera eta berehala ikusi ditugu Larhungo gailurra desitxuratzen dituzten antenak. Konturatu orduko, Errepausuko lepora iritsi gara, Hiruiturrietatik gertu. Sara aldera zuzentzen den GR-10a utzi eta gure eskuinetik zabaltzen den bidean barna aurrera egin dugu. Berehala iritsi gara azken aldapa pikoaren hasierara. Xendan zehar azken ahalegin egin dugu tontorrera iristeko, azken metroak trenbidearen ondotik.
900 metroko altuera duen mendi honek bi ezaugarri ditu. Lehena bere ikuspegi zabala da, bertatik Lapurdi eta Bidasoako inguruak ederki ikusteaz gain, Pirinio eta euskal mendi askoren mendi tontorrak identifika daitezke. Bigarrena, berriz, tontorra desitxuratzen dituzten bentak eta antenak. Hala ere, eguraldia lagun, mendi, kostalde eta bestelako paisaiaz gozatu dugu.
Itzulera, hego haize bortitza lagun, Berara doan pista zabaletik jaisten hasi dugu. Zizkuitzera iristean, pista utzi hau inguratu eta Larhunttipiren magaletik marrazten bide ederretik erraz heldu gara Subizia muinora oinera. Hemen aurrera segitzeko dauden bi aukeren artean, ezkerretik ateratzen den bidea hartu dugu malda bizian Yagola Bentaren ondora jaitsiz. Bazkaltzeko leku aproposa.
Entsalada, arraultza opil bana eta patata frejitu batzuk jan eta gero, bide nabarmenak, berehala utzi gaitu Deskargahandiko lepoan. Puntu honetan, berriro Ibardinetik datorren GR-10aren bide-seinale zurigorriekin bat egin dugu eta hauek segituz Mantton Baita heldu aurretik, eskuinetik ateratzen den xenda bat hartu dugu, gainezka datorren erreka gainditu eta aparkalekura itzuli gara.

ARGAZKIAK ikusteko:
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/04/larhun-mendiaren-magalean.html
  • argazkia Hiruiturrieta
  • argazkia Larhun
  • argazkia Zizkuitz
  • argazkia Yasola benta
  • argazkia Deskargahandiko lepoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta