Koordenatuak 4582

Noiz igoa 12 de enero de 2014

Noiz egina enero 2014

-
-
1.380 m
354 m
0
6,3
13
25,06 km

Bisitak 1122, kokapena 43

Nondik gertu Kareaga, País Vasco (España)

Egunpasa egiteko ibilbide aproposa. Tontor eta leku kurioso eta interesgarri ugari igaroko dituzu.

Goialdetik dauden ikuspegiak izugarriak dira. Patxadaz ibilbidea gauzatzeak benetan merezi du.
Urrustiarre aldetik etorri eta Arransoro aldetik gora iritsi orduko, bailara polit bat zabaltzen da gure aurrean. Iritsi gara goiko larreetara. Hemendik aurrera borda multzo ugari topatuko ditugu.
Ganbo-txiki eta Txindoki elkartzen dituen lerroko tontor harritsua.
Garrantzitsua da ataka honetatik bidea jarraitzea. Nik beste mendizale baten traka jarraituz, jarri berria egongo zen hesturarekin egin nuen topo eta atzera atakaraino itzuli behar izan nuen. Ataka atzean, gertu, animaliak edateko aska metaliko bat ikus dezakegu.
Ganbo-Txiki eta Txindoki arteko lerroko azken mendia Txindokira iritsi aurretik. Ganbo-Txiki aldetik ikusita erabat harritsua bada ere, Txindoki aldeko malda erabat belartsua da gailurreraino. Txindokirantzako ikuspegi berezia eta gertukoa.
Mendi hau begiratoki ezinhobea denez, ez da harritzekoa Erdi Aroko gotorleku borobil baten arrastoak bertan aurkitzea. Dorrea XIII. mendekoa omen da eta Aralarko Enirioko galtzadatik barrena Gipuzkoatik Nafarroara eta alderantziz joan-etorrian zebiltzan ibiltariak zaintzeko zegoen.
Igaratza aldearekin batera, Aralarko artzantzagune garrantzitsua dugu hau. Puntu hau bidegurutze garrantzitsu bat da, Aralar mendebaldetik zeharkatzen duten bideak kontutan izanda. Bertan, Ordizia-Zaldibiatik datorren bidea, Lizarrustitik igotzen dena eta Igaratzatik jaisten dena elkartzen dira.
Errekonta mendilepora ateratzear gaudenean iturri honek ur freskoa eskainiko digu, baita Ausara igotzeko azken aldapari heldu aurretik atseden txiki bat egiteko aitzaki ederra.
Ganbo mendiaren babesean, inguruko mendiengan ikupegi bikainak ditu, bai Uarrain aldera, bai Uzkuiti aldera eta nola ez, Txindoki aldera ere.
1323 m
Saroi berezia dugu hau. Alde batean larre ederrak ardiak bazkatu dezaten baina, bestalde, artzainaren bordari dagokionez, hau haitz artean leku erabat ezerosoan kokatua dago. Baita artegia ere.
1329 M
Aralarko Parke Naturalera sartzeko erabiltzen den sarbide garrantzitsuenetako bat da. Bertan Larraitzko Amabirgjinari eskainitako ermita daukagu, 3 jatetxe eta pic-nica egiteko hainbat mahai. Jende asko biltzen da bertan. Maiatzak 1ean festa handi bat ospatzen da bertan "larreak zabaltzearen" aitzakia-rekin. Egun horretan ganadua goiko larreetara igotzen hasten da. Artesania-postu asko daude egun horretan. San pedro egunean ere erromeria izaten da ermitaren inguruan.
R. Adán de Yarzak (Baserritarra) aurkitu zuen trikuharria, 1879. urtean. Indusketa 1917an egin zuten Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek. Lortutako gauzakiak Donostiako Aranzadi Natur Zierntzia Elkartean daude. Bere tumulo edo hil-muinoak 15 metroko diametroa du eta metro bateko altuera. Gela 11 harlosaz osatua dago, bikoitza da eta oso luzea. Estalkiak gelaren erdia bakarrik tapatzen du. Trikuharrian gutxienez 27 gizakien arrastoak aurkitu dira. Horrekin batera keramika arrastoak, bi eskuziri edo puntzoi eta hiru gezi-mutur ere aurkitu ziren. Trikuharritik gertu badago itxuragatik harri berezi bat, "zutarria" izan daitekeena, tamainaz nahiko motza den arren.
Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan. Euskal Herriko mitologiaren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat(Anboto, Aketegi, Oiz edota Mondarrain... mendiekin batera), ondorioz Txindoki eta Mairen inguruko kondaira ugari daude, hauetan Txindokiko Dama izenez aipatu ohi delarik. Kondaira baten arabera Txindokiko Dama delakoa Amezketako Irabi baserriko neska bat izan omen zen. Behin batez bere amak madarikatu eta deabruak Txindoki gailur inguruko leizera behin betiko bizitzera eraman zuelarik. (Wikipediatik hartua)
1343 m
Ingurune berezia da Uiduiko hau. Gaur egungo artzai-txabolaz gain, aintzinako aztarna eta arrasto asko ikus ditzakegu: trikuharriak, harrespilak, aintzinako artzai-txabolak,... ikusgarria da.
Laraiztik Oria iturritik barrena igota goiko larreetara ateratzen garen gunea. Puntu honetan, bidean ezkerretara hartuta Txindokirantz goaz baina, eskuinera hartuta, Alotza eta Igaratza aldera joan gaitezke. Inguru honetan lehen artzain-txabolak aurkituko ditugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau