Denbora  2 ordu 54 minutu

Koordenatuak 1643

Noiz igoa 30 de junio de 2018

Noiz egina junio 2018

-
-
880 m
318 m
0
2,7
5,5
10,98 km

Bisitak 144, kokapena 2

Nondik gertu Otamendi, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra Aralar Parke Naturalaren Trail Estazioko L1 ibilbidetik

Mendi lasterketak egiteko zaletasun handia dago Euskalherrian. Era askoko probak antolatzen dira urtean zehar. Zaletasun horren harian maila guztietako korri egiteko ibilbide homologatuak, seinalitika zehatza eta korrikalarientzat zenbait zerbitzu eskaintzen dituen guneak prestatu dira, Mendi Lasterketako Estazioak deritzonak(TRAIL RUNNING STATION), Gipuzkoako Goierri eskualdean batez ere. Ibilbideak edozein mailako kirolariei zuzenduta daude, kirol honetan hasi berriak direnentzat, entrenamendu zehatzak egiteko edo ekitaldiak ospatu nahi dituztenentzat ere bai.

Gipuzkoako Trail Estazioa 16 ibilbidez osaturik dago. Bi sarrera ditu, Abaltzisketan bata eta Zegaman bestea; Abaltzisketatik Aralareko Parke Naturalera sartzen gara eta Zegamatik Aizkorri-Aratz Parke Naturalera. Ibilbideak bi Parkeen artean banatzen dira eta bi sarrerak 35km dituen ibilbide batez loturik daude.

Lerro hauetan eskeintzen dena Aralarko trail estazioko ibilbide motzena, desnibel gutxien duena eta zati luzeetan basoetatik barrena doan bakarra (Labaiengo errekaren sakana). Ezetasun haundiko bideetatik doa eta ohikoa da zenbait puntuetan lokatza izatea. Inoiz ez da asko erabilia izan eta ondo baliztatuta egon arren zenbait tramo egoera oso kaxkarrean daude gaur egun. 2018 Ekainaren bukaera hontan, Udaberriko ekaitz bortitzen ondorioz inoiz baino bustiago eta lokaztuago aurkitu dut bidea. Aipatzeko modukoak dira bi zati hauek: Labaiengo errekaren inguruak, non eroritako zuhaixkak bidea ostopàtzen dute ere bai; eta Errekontatik Larraitzera doan bidearen basoetako zehakaldian batez ere, izugarria dago hemen!! (Larraitzetik Ausa Gazlura doan ohiko errepidea).

Nik egindako trackaren zati bat GR 30 bidetik egin nuen Trail L1 alde batera utzita (Waipoint: Eskubitik GR 30-Ezkerretik Trail L1). Gaintza-Larraitz-Zaldibia bidegurutzeraino. GR 30ren zati honen zeharkaldia polita da bainan lokatz ikarragarriak daude aurten. Nahiz eta Larraitzetik beherantz kilómetro eskasera errepidean azaldu Trail 1tik denbora guztian joatea gomendioa ematen dut.

Ibilbideak seinalitika berezia du, ala ere ia derrigortuta ikusten dut GPS-aren erabilera ibilbide hau egiteko. Bidegurutze dexentetik pasa beharra dago eta landaretzak balizak estal daitezke.

PD: http://www.goierriturismo.com/eu/natura/trail-estazioa webgunean lortu daiteke informazioa edo Trail Estazioko App-a erabili ere. Estazio sarrera bakoitzean ibilbide guztiei buruzko informazioa emateko pertsonala dago. Hemen ere bai : https://stationdetrail.com/es/stations/pays-basque-gipuzkoa/parcours
Ausa Gaztelu
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Larraitz-Zaldibia errepidera ateratzen da Trail 1 ibilbidea
Parque Natural de Aralar
Gi-2133
Larraitz
Gr20
Camino
550 m altura
Zubirik gabeko erreka
Zubirik gabeko erreka
Goiko aparkalekuan
Parque Natural de Aralar
560 m altura
Parque Natural de Aralar

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau