Denbora  6 ordu 43 minutu

Koordenatuak 1534

Fecha de subida 21 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
1.131 m
753 m
0
3,7
7,4
14,71 km

Bisitak 883, kokapena 20

Nondik gertu Larraona, Navarra (España)

Larraona herritik abiaturik 14,7 km osatzen
duen ibilbide zirkularra.  835 metroko
malda gehitua. Ibilbide erraza eta polita. Zenbait gailur bisitatuz eta natura
gune berezi eta xarmaz beterikoa.

Aldapa gehiena aurreko zatian burutuko dugu
eta gero Urbasako zelai eta basoetatik ibiliko gara.

Gailurretatik ditugun bistak paregabeak dira
baina arestian aipatu bezala ibilbidearen eremu berezienak Arteako basoa eta
Los Cristinoseko koba izango dira. Azken hau bisitatzeko ezin bertzekoa argia
eramatea, eta noski tentuz ibiltzea lakuraino iritsi nahi bada.




Ibilbidearen hasiera Larraona herrian berean
dugu. Kontuz ibili aurrera jarraituko dugun pistatik igotzerik bai dago
kotxeekin, baina puntu batetik aurrera debekaturik dago baimenik gabeko
kotxeetako, isuna ez da makala.



 Ibilbidearen aurreneko aldapak eta herriko azken etxeak.






Portlandezko pista herritik aterako gaitu eta
aldapa batzuen ostean harritzaren azpian kokatuko gaitu. Bidean iturri batekin
topo egingo dugu.






 Harritza ikusgarriak izango ditugu igoera eta geroko basoan.












Goiko aldean ataka bat gainditu beharko dugu
Urbasako zelaietarako atea dena. Bertatik, eskuin aldera apur bat ateratzea
gomendagarria da, geroko Arteako basoaren aitzindaria den zati hau bisitatzea.














Pistatik jarraitu eta aurreneko eraikinak ikustean, horien artean San Benitoren baseliza ikustean, pistatik ezkerretara aterako gara Urbasako haitzen goiko aldera bideratuz.



Amildegiaren parean doan bideak, ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu han eta hemen. Zuhaitzak tarteka paisaia erakusten digute.






 Morube Mendia.



Aizluzeko gailurra.

Aurreneko tontortxo bat bisitatuko dugu








Ikuspegi zabala. 

eta amildegitik gertu doan bidexkatik jarraituko dugu Los Setos eremura iritsi arte. Gune honetan harriz osaturiko hesiak ditugu nagusi, herri eta fazeriaren mugak osatzen zutenak.







 Los Setoseko harri landua udalen mugak zehaztu egiten dituenak.






Aizluzeko harriarekin topo egingo dugu aurrerago. Benetan tontor berezia. Lepo batean eskegi edo iltzatua dagoen harri koskor handia. Gailurrean erpin geodesikoa duenez, metalezko eskailera batzuen bitartez igotzeko aukera eskaintzen da, bertzelakoan tontor hau bisitatzea zaila oso litzateke.



 haitzara gerturatzean



 Eskaileren aurreneko zatia eta bigarrena. Erpin geodesikoaren inguruan burdinazko hesia du.







 Bidexkari jarraituz jaitsiera txiki baten bitartez lepora iritsiko gara eta ondoren basoan barneko igoerari aurre egin eta gero Morube mendiko gailurrera iritsiko gara. Berez bi tontortxo ezberdin daitezke.




Gehiago irakurri. http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/03/larraona-morube-los-cristinos-larraona.html
  • argazkia Abiapuntua
  • argazkia Abiapuntua
Larraonako herriko goiko iturritik
  • argazkia AIZLUZE
  • argazkia AIZLUZE
  • argazkia AIZLUZE
  • argazkia AIZLUZE
Harri baten gainean dagoen gailurra. Erpin geodesikoarekin
  • argazkia Arteako basoa
  • argazkia Arteako basoa
  • argazkia Arteako basoa
  • argazkia Arteako basoa
  • argazkia Arteako basoa
  • argazkia Arteako basoa
Arteako basoa, karearria disolbatu osteko eraturiko paisai misteriotsua da. Forma ezberdinekoa, basoan murgilduta eta ondorioz landaretza eta higadurak osaturik harri handien egiturak bereziak oso dira.
  • argazkia BASELIZA San Benito
  • argazkia BASELIZA San Benito
Portutik gertu eta Arteako basoaren aldamenean dagoen San Benito baseliza.
  • argazkia Bide gurutze 01 ezker
Pista nagusia utzi eta ezkerretik abiatzen diren ibilgailuen urratsetatik segitu beharra dago. Geroago puntu honetara bueltatuko gara.
  • argazkia Bide gurutze 02 Eskuin
ERNE puntu honetan. Didexka utzita, basoan murgildu beharra dago. Mendiko magaletik zuzen jo bidetxo bat topatu arte. Geroago eta jaisterakoan zabalagoa egiten da eta aurrerago pista batean bilakatu.
  • argazkia Bide gurutze 03 Eskuinera
Pista nagusia utzi beharreko puntua. Kontuz ibili ezkerretik abiatzen den pista txikiago batetik joan behar dugu eta. Metalezko ate bat du.
  • argazkia Bide gurutze Pista Eskuin
Harrizko eta areazko pista nagusiarekin topo egitean, eskuinetik behera jarraitu behar da.
  • argazkia Bide gurutze Psta 03 Eskuin
Eskuinetik abiatzen den pista hartzen badugu, lepora zuzenean abiatuko gara. Hala ere norbait tronpatu egiten bada, ezkerreko pistak bertze baseliza edo eraikin batetara eramaten du. Handik eskuinera amildegiaren gainetik jarraituz lepora iritsiko da.
  • argazkia gailurra
  • argazkia gailurra
Mendi tontortxo bat da, nahiz eta izenik aurkitu ez mapetan.
  • argazkia Gurutze Pista 02 Eskuin
Kristinos koba dagoen dolinatik gora atera eta segituan pista batekin topatuko gara. Eskuineko aldetik segi.
  • argazkia harraska
  • argazkia harraska
  • argazkia harraska
Herriko harraska zaharra iturria aldamenean duena. Nahiko ongi kontserbatutakoa.
  • argazkia Harritxa
  • argazkia Harritxa
Portuan berean eskuin aldera topatuko ditugu aurren egitura bereziak. Karearria disolbatu eta haizearen higadurak eratutakoak.
  • argazkia Iturria 01
  • argazkia Iturria 01
Pistan berean topatuko dugun iturria.
  • argazkia KOBA Cristinos
  • argazkia KOBA Cristinos
  • argazkia KOBA Cristinos
  • argazkia KOBA Cristinos
  • argazkia KOBA Cristinos
  • argazkia KOBA Cristinos
Kristinoseko koba bisitagarria da. Arras polita da eta bere berezitasunen artean, barruko aldean duen aintzira edo lakua dugu.
  • argazkia Langa 02
  • argazkia Langa 02
Hesia gainditzeko eskaileratxo bat dago. Amildegiaren parean jarraitu.
  • argazkia Langa 03
Gailurretik gertu eta jaitsiara hasita, bertze langa bat gainditu beharra dago.
  • argazkia Langa 04
Pista ona bukatu egiten denean harrisko hormarekin topatuko gara. Bertze aldean borda edo eraikin bat ikusgai dugu. Jarraitu belarditik, pistabaten urratsak nabari dira.
  • argazkia Langa 06
  • argazkia Langa 06
Aintzinako portuaren bidea.
  • argazkia Langa 07
  • argazkia Langa 07
Bidean topatuko dugun azkenengo ataka edo langa.
  • argazkia LOS SETOS
  • argazkia LOS SETOS
  • argazkia LOS SETOS
Bidean topatuko dugun mugarriak eta harrisko hormaren hasiera. Fazeriaren muga bederen
  • argazkia MORUBE
  • argazkia MORUBE
  • argazkia MORUBE
Gaurko txangoko altuera garaiena. Mendi honetatik ikuspegi ederrak ditugu Ezkarai ingurukoak ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta