Denbora  2 ordu 10 minutu

Koordenatuak 883

Fecha de subida 11 de diciembre de 2016

Fecha de realización diciembre 2016

-
-
1.019 m
600 m
0
1,7
3,5
6,96 km

Bisitak 649, kokapena 6

Nondik gertu San Martín, Navarra (España)

Ameskoako San Martin herrian utzi dugu kotxea eta herriaren atzeko aldetik ateratzen den porlanezko pistan barrena maldan gora jarri gara. Burdinezko ataka pasa eta aldapa gogortzen hasten da. Orbelak estaltzen duen porlanezko pista zabalak pagadi ederra zeharkatzen du eta lehen izerdi tantak kopetatik irristatzen hasi orduko aska baten ondora iritsi gara. Azken ahalegin egin, basotik atera eta lepora igo gara. Puntu honetan bidea leundu egin zaigu eta erraz bete ditugu hurrengo tarteak. Beste ataka bat pasa eta berehala heldu gara antenaraino igotzen den lurrezko pistara. Altuera poliki irabaziz Larregoiko elur-zulorantz zuzentzeko egurrezko hesola ikusi dugu. Ehunen bat metro bete eta lurrean zulo ikusgarria ireki zaigu gure oinen mendean. Elur-zulo naturala guztiz. Egurrezko eskailera txiki batzuek lagundu digute zuloaren hondoraino jaisten. Bikaina!
Berriro gora igo eta lautadan eman ditugu hurrengo urratsak. Malkarretik gertu tumulua dago eta bertatik Larregoiko tontorrera igo gara. Erpin geodesikoa eta kohete itxura duen buzoia. Eta nola ez! Ikuspegi paregabea. Amildegiaren ertzetik aneta aldera jo dugu eta segidan igotzeko erabili dugu lurrezko pistara itzuli gara. Hemendik abiapuntura etorritako bidetik bete dugu.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/12/larregoiko-elurzuloa.html
  • argazkia Ameskoako San Martin
  • argazkia Mendatea
  • argazkia Elur-zuloa
  • argazkia Tumulua
  • argazkia Larregoiko
  • argazkia Antena
  • argazkia Ameskoako San Martin
  • argazkia Ameskoako San Martin
Ameskoako San Martin
  • argazkia Mendatea
Mendatea
  • argazkia Elur-zuloa
Elur-zuloa
  • argazkia Tumulua
Tumulua
  • argazkia Larregoiko
Larregoiko
  • argazkia Antena
Antena
  • argazkia Ameskoako San Martin
Ameskoako San Martin

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta