-
-
554 m
376 m
0
3,6
7,2
14,35 km
Ikusita 666 aldiz, jaitsita 17 aldiz
Nondik gertu: Larreineta, País Vasco (España)
Zugastietan zeharreko paseo atsegina da hau, inguruneko ondare natural eta historikoa ezagutzeko paregabea. Ez du inolako zailtasun teknikorik eta Abraren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera ematen du. Traparango Larreineta auzoan hasi, funikularraren geltoki ondoan, eta hiru gailur egin ondoren (ondare industrialaz inguratuta daudenak), Peñas Negras zentrorantz egiten du, itzuleran ondare gehiago ikusiaz.
Ibilbide honek, Peñas negras interpretazio zentroko ibilbide gorri, urdin eta berdearekin egiten du bat zati batzuetan, baita Enkarterriko GR-281arekin. Behin Peñas Negrasetik itzulera ibilbide berdeari jarraituz egitea zen asmoa, baina bidea ganadu pixka bat egoskorrez oztopatuta zegoenez saihesbide txiki bat hartu behar izan genuen. Izatez, ibilbidea politagoa da ibilbide berdeari jarraituz gero ("Labirintoa" bide-puntutik aurrera).
Gailurrak, igoera ordenean:
- Bitarratxu (521 m)
- Argalario (514 m)
- Mendibil (549 m)
Iturriak:
- Larreineta
- Barrio nuevo (ez dago kloratuta)
- Peñas Negras interpretazio zentroan
- Zugastieta

Peñas Negras interpretazio zentroa, bertan, inguruneari buruzko informazioa aurki daiteke. Bertatik hainbat ibilbide labur hasten dira, ingurua ezagutzeko. Iturria eta taberna daude bertan, baita Galdames, Ortuella eta Abanto Zierbenak udalerriek bat egiten duten mugarri hirukoitza ere.
Info+: https://www.visitenkarterri.com/eu/ikusi-egin/museoak/penas-negras-ingurumen-interpretazioko-zentroa.html
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak