Denbora  4 ordu 32 minutu

Koordenatuak 938

Noiz igoa 5 de noviembre de 2017

Noiz egina noviembre 2017

-
-
946 m
551 m
0
2,1
4,2
8,35 km

Bisitak 237, kokapena 13

Nondik gertu Larunbe, Navarra (España)

Gaurko txangoa Iruñatik gertu kokatzen den eremu batetik burutuko dut. Arte erromanikoa izango da ibilbidearen ildo nagusia, baina naturak ere gune bereziak eskainiko dizkigu.



Larunbe herrian abiapuntua izanda, aurreneko bisita herriko harraska batetara egingo dut. Txikia izan arren, apika herri honetan bakarra ez dela izango da deigarriena.











Ibilbidearen arte erromanikoaren adibiderik ikusgarriena San Vicente elizan dugu. Herriaren goiko aldean hasieratik ikusten duguna


 Bertara iristeko kaletik edo eta aurreko etxean ageri den ate edo pasabidetik ere egin dezakegu.



Nahiko ezezaguna den eliza da Larunbekoa, akaso bide nagusietatik bazterturik dagoelako, baina benetan ederra eta hau bisitatzeko bakarrik bada ere herrira gerturatzea merezi du. Nire kasuan ibilbide batetik elkartzean eta geroago ikusterik izango ditudan aurriak kontutan izanda, eguna borobiltzeko beta ederra.



Sarrerako atea hiru arkiboltaz osaturik dago, hauen ginbelak bola eta hostoen apaindura eskemati

zatudunekin, XIII. mendean ohikoak diren modukoak.





Baina San Vicente elizaren atalik deigarriena bere ateaurreko elizpe edo eliz ataria, hots, portikoa da. Bertze harlandu mota batez eraikita dagoenez, elizaren garai ezberdin batekoa dela erakusten digu. itxuraz, Gazolazen agertzen denaren parekotasuna duenez XIII. mendeko aurreneko herenekoa bezala datatu daiteke, bereziki aurkezten dituen eraikitze egiturarengatik, Gotiko garaikoa, baina eskulturak erromaniko garaiko estilokoak direla ez dago zalantzarik.



Atari aldean lau bao ditu, kontrahormen artean, eta hiru leihate, horietariko bat nahiko hondatua, nahiz eta zaharberritze prozesuaren ostean bertze ikuspegi bat izan.

Sarrera puntadun arku bikoitzaren bitartez osatua dago, ginbelak azken afariaren eskenak, hegaztiak eta lau hankeko animaliek osatu egiten dituzte. Arkuaren eskuin aldean aingeru eta krismon berantiar bat ageri dira.






Leihateen banaketa honakoa da, bat atearan alde batean eta bertzean bi. Puntadun arku bikoitzaz osaturik daude, barruko aldean  arku ojibal bikoitza mainela edo parteluzadunarekin. Gehienak pilare oktogonalak,  erastunez osaturiko basamentuarekin,  euskarri gisa nagusitzen dira. Ginbelak aberatsak oso dira, bertan itun berriaren eskenak animali eta landarediarekin batera agertzen dira.













GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/11/larunbe-harriandi-mendurro.html
Lepotik gertu dagoena. Ez da ongi ikusten sasiz beterik dagoelako baina katalogaturik dago
Pistaren erdian dugun atea hesia gainditzeko. Eskuin aldetik bada pasabidea ere. Bertatik eskuinetik hesiaren aldamenetik jarraitu
Herrira jaisteko bidean topatuko dugun bertze metalezko atea.
Zura ateratzeko pista eskuinetik utzi, hesirantz. Gero hesitik gora jarraituko dugu
Borda eta antenetara igotzen den pista zeharkatu eta bidea ezkerretik, aldapan bera basoan barneratu egiten da.
Bide nagusia utzi eta harri bilketa batzuk adierazten duten moduan ezkerretik gora jarraitu Mendurro tontorrera igotzeko
Bidexka zuzen jarraitu nahiz eta bidetxoak ezkerretik eta eskuinetik ikusi
Borda berritua pistaren aldamenean. Estalpe txiki bat badu.
Herrian, igoeran topatuko dugun aurren harraska da. Iturria ere badu.
Herriaren bertze gunean dagoen harraska. Jaitsieran bisitatuko dut
Harriandi edo Arriaundi mendia. Gune berezia eta eguneko aurreneko tontorra.
harriandi mendiaren azpian dagoen harrobi zaharra. Ertaroko eraikinak seguruenik bertatik ateratako harriekin eraiki zirela.
Ibilbidearen hasierako puntua. Lezaun herriko San Vicente kalean.
Urrutxaga mendiaren magaletan topatuko duguna. Gainditzeko katetxo batzuk ditu.
Mendurro tontorretik gertu topatuko duguna. Zura batzuk ditu zeharkatzeko.
Herrira sartzean topatuko den iturria.
Errepidean dagoen bertze iturria
Mendurro mendiko tontorra.
Pilotaleku edo frontoi estalia. Horma batean rokodromoa du.
Zura ateratzeko pista berria. Bidea nahiko nahasita eta erdi galdua dagoenez bertatik, ezkerretik gora jarraitzea erabaki dut. Kontuz lokatsarekin.
Jaitsieran basotik ateratzean topatuko den pista. Eskuinetik beherantz herrira iristeko.
San Vicente elizaren atarian dagoen arkupea da ikusgarriena. Talde eskultorikoak berantz erromaniko garaikoak dira, nahiz eta arkitektura gotikokoa izan. Badirudi XIII. mendearen aurren hereneko garaikoa dela.
Urrutxaga mendia. Hegoalderako maldak aldapa ikaragarria aurkezten dute.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau