-
-
998 m
126 m
0
4,6
9,2
18,33 km

Bisitak 430, kokapena 12

Nondik gertu Laudio / Llodio, País Vasco (España)

Laudio herritik urten eta eskolaren bidea hartun dogu, hauek igarota errepide bat baserriz baserriz doana eta azkeneko baserria hartunda sartun gara basoan eta pista eder bat doana “burdin harresetik” Goikoganeraino baina gurutze baten hartun dogu bide bat egiteko Alpitxu, hau dago kokatuta Laudio gainean eta hemendik lepoz-lepoz joan gara Goikoganeraino, aldapa laburra baina gogorra.

Gure aurrean tontor pilo bat eta horrela egin ondoren Mugarriluze, Kamaraka…heldu gara gurutze batera, eskumatik doana “fuente del espino” eta ezkerretik doana Ganekogortara.

Bidea oso ondo marraztuta, igertzen da milaka pertsona ibili direla hemendik, behin gailurrean ahal da esan izugarrizko ikupegia dala , bai Bilbao haundia zein Kantauri itsasoa.

Gure aurrean Gallarraga mendia baina tartean beste tontor batzuk: Arrabatzu, Pagero…eta jeitsiera aldapatsua egin ondoren heldu gara Gallarragako “tximinira” , han dago jarrita soka luze bat laguntzeko igoeran batez ere bustita dagoenerako.

Gailurretik berriz ikuspegi ederra, Sodupe, Zaramillo….eta honen inguruko mendikateak.

Jeitsieran azkenengo tontorra Kiputxeta eta behin hartunda GR123 heldu gara gurutze batera eta hemen utzi dogu GRa eta heldu garenean Landeta baserrira hartun dogu ezkerretik urtetzen daben errepidea heltzeko Uribe auzora eta jarraian Laudiotik Okondora doan errepidea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau