• argazkia LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK: Axpeko Iturria-Kobauko Tontorra (Aristieder)-Kobaua PR-BI 26.1
  • argazkia Kobaua
  • argazkia Kobaua
  • argazkia Kobaua

Iraupena  2 ordu 13 minutu

Koordenatuak 311

Noiz igoa 31 de julio de 2019

Noiz egina julio 2019

-
-
417 m
68 m
0
1,6
3,3
6,57 km

Ikusita 51 aldiz, jaitsita 4 aldiz

Nondik gertu: Markina, País Vasco (España)

Ibilaldi honetan koba bi ezagutuko doguz, lehenengoa Axpe baserrian bertan, ondo-ondoan, eskuma aldean, bestea, Kobaua kobea (“Gabaroko kobea” dinoe batzuk, baina literatura espezializatuan koba hori beste bat da). Era berean, artadi polit bat zeharkatuz Kobauko Tontorrera helduko gara, Arestieder izenagaz be ezaguna.

Axpe baserria ibilaldiaren hasikeran dago. Baserriaren eskuma aldean ubegi bat dago, koba itxurakoa, Axpeko iturria deritxona. Kobeak 400m inguru luzera dau, eta euriteetan urak urteten dau bere sabeletik. Gatxa ei da kobearen 400 metroak korridutea, hestuguneak eta meandro esekiak daukaz eta.

Kobaua inguruko interesgarrienetariko bat da, Markina aldean garrantzitsua. Mesolitos aldiko aztarnategia da, eta ganera, alde karstiko polit baten dago, dolina baten altzoan. Aho itzela dauka. Antza, meatzetako lanak be egin dira kobearen ahoan. Sarrera oso handia dan arren, guztira ez dau 70m baino. Dolina baten dagoan lez, arretaz ibili behar da ikusi barik ez igaroteko.

Gabaro ganeko lepora heldu behar da, non, merenderoan bertan, Kobauko Tontor edo Aristieder mendirako igoera hasten dan. Handik aldats piko labur batetik jatsi eta kareharrizko horma handi bat ikusiko dozu. Hormaren oinean dolina bat dago, eta kobearen ahoa dolina horretan. Argi ibili! Bidetik ez da kobea ikusten.

Mariren kondairak Kobauagaz be badau erlazinoirik. Itxura danez, hona be etorten da, eta Axpeko iturrira jasten da laminakaz batzeko.

Kobauko Tontorra, edo Aristieder, Gabaroko lepotik urteten dauen muno bat da, artadiaren abaroan. Errez heltzen da tontorrera, eta arteak paisaia apur bat ostenduten daben arren, osteratxuak merezi dau. Arean be, inguru karstiko polita da.

Ibilbide laburra da, baina dakutsunez, badau mamirik.

OHARRA

PR-BI 26.1 ibilbidea desbardina zan Bizkaiko Mendizalen Federazinoak Lea-Artibai liburua argitaratu zanean, hondino harrobia bidaren zati bat jan barik egoalako, Arrate baserretik Markinarako zatia (jatsiera) hain justu. Baina harrobiak behartu dau ibilbidearen zati hori aldatzera, eta zoritxarrez, orain ezin da Markinara zuzen jatsi. Errepidez jatsi behar da Ubilla jauregiren hondarretara eta handik errepidez Markinara.

BIDEAN IKUSIKO DOGUZANAK

-ATXONDOA AUZUNEAN

Ibilbidea Atxondoa auzunean hasten da. Goian Axpe baserriko ubeagia aitatu dogu. Ubegiaren kobeak 400m inguru luzera dau, eta euriteetan urak urteten dau bere sabeletik. Gatxa ei da kobearen 400 metroak korridutea, hestuguneak eta meandro esekiak daukaz eta.

Auzunea ezagutu gura badogu, honeek be ikusi geinkez:

- San Hiazintoren baseleiza. Sancho López de Ugarte y Axpek sortu eban eta egurrezko bobeda polikromatua dauka.
- Intxauspe baserria. Torretxe izandakoa; ojiba-arku batek dirau.
- Errekalde baserria, XVIII. mendekoa
- Ibaseta baserria, XVI. mendekoa
- Arizmendi baserria, XVIII. mendekoa

Arroketan Torrezar torrearen aztarnaren bat hondino igar daiteke.

Antza danez, auzune honetan eleizbide edo andabide izenekoari jarraitzea dago, hau da baserritik herrirantz ibilten zan bidea hildakoak eroateko.

- GABAROKO KOBAUA

Mesolitos aldiko aztarnategia da. Aho itzela dauka. Antza, meatzetako lanak be egin dira kobearen ahoan. Sarrera oso handia dan arren, guztira ez dau 70m baino.

- GOIERRI-SANTUTXU AUZUNEAN

- Ibilaldian Arrate baserriaren ondotik igaroko gara, XVI. mendekoa.

- URBERUAGA AUZUNEAN

-Markina eta Ondarroaren arteko errepidera heltzean, bidekurutzean, Ubillako torrea ikusiko dogu. Balio arkitektoniko bikaina dau, baina fatxada nagusiak bakarrik dirau. Ubillako ezkutua desagertu da, baita leihoetako osagai asko be. Torretxearen alboan, ura errotarantz eta burdinolearantz eroian ubidea dago.

MARKINA-XEMEIN

Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban 1355.ean, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.

Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.

Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.

Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.


ARRETXINAGAKO SAN MIGELEN BASELELIZA

Herrian sartu eta atoan topau egingo gara baseleiza oso bitxi honegaz. Behinola Xemein herria izan zan barrutian dago. Gaurko erainkuntzea 1741ean amaitu eben, aurreko bat ordeztu beharrez. Baselizaren balioa kapila egiten daben hiru harrietan datza. Atxok alkarri eusten deutsoe, eta azpiko hutsunean kapilarako tokia sortzen dabe.

Naturaren bitxitasunak beti emon dabe aukera sentimentu erlijinozko-magikoetarako, eta erraz erlikien gordelekutzat jo izan dira. Atxok erlikia izan dira inguruko euskaldunentzat. Tradizinoan, gizonezko gazte batek atxon azpitik hiru bider igaro ezkero, ezkontzeko gogoa urtebete baino lehenago bete ahalko dau.


JASOKUNDEAREN ANDRE MARIAREN ELEIZA

Bizkaiko Jaunak dohaintzan emon eban 1355.ean, baina Barroetako jaunagaz gatazka luze bat izan ostean, XVI. mendean tenplu barria eregi eben.

Areto-eliza da, edo “zutabe-eleiza” (alemanez, Hallenkirche), estilo errenazentistaren ildotik. Bizkaiko eleizarik handiena da bolumenari jagokonez, batez be garaiera handia dauelako. Bolumena eta areto-eleiza garbia izatea dira eraikuntzearen baliorik handienak.

Baina lanak XVII. mendean sartu ziran, eta orduan estilo errenazentista edo barroko zorrotzean segidu eben harginak. Osterantzean, atari gotikoa daukan arren, sakristia eta korua XVII. mendekoak dira.

Erretaula Bizkaiko errenazimentuaren lehenengo adierazpenetariko bat da, manierista, erdian Andra Mariaren irudia daukana. Alboan beste lau erretaula dagoz, barroko neurritsukoak.

Eleiza Euskadiko Monumentu Nazional izentau dabe.

Oso jazoera bitxia dago eleizaren hasierako eremuari loturik. Ez da bape arrunta Markina uribildua fundatu zanean ez jakola aparteko eleizarik emon, ondoko eleizatearena baino, hau da, Xemeingoarena. Horregaitik eleiza uribildutik klanpo dago, Xemeingo eleizatearen lurretan, eta halan izan da harik eta 1952.ean uribildua eta eleizatea zibilkiro be batu ziran arte.

Beharbada errazioa Don Tellok dirua galtzeko eukan bildurra izan leiteke, uri-gutunean jasota dagoan lez, pentsatzen ebalako uriak gitxitu eikela Xemeingo baserrietatik eta monasteriotik jasoten zituan ondasunak, Xemeingo eleiza Xemeingane izeneko monasteriokoa zan eta. Beharbada, diru-sarrerak bermatu gura zituan uribildu barria Xemeingo eleizeagaz lotuz eta eleizaren betebeharrez zamatuz.


HILERRIA

Ohitura zaharretan, dakigun lez, hildakoak eleizan bertan lurperatzen ziran. Hilobiak enkante bidez eskuratzen ziran, eta oinordekotzan jaso etxeagaz batera. XVIII. mendean ilustratuak gogor jo eben ohituraren aurka, higienea zala errazioa. Halan da guztiz be, Carlos III.ak eta Carlos IV.ak ez eben ohitura aldatzea jadetsi. Bitxia bada be, 1811.eko Domu Santu eguna guztiz garrantzitsua izan zan orduko progreen guraria mamitzeko. Independentziaren guduaren erdian José Bonapartek agindu sendoa emon eutsen alkate nahi abadeai ez egien segidu eleiza barruan lurperatzen.

Hilerria Xemeingo eleizaren ondoan dago. Neoklasikoa da, oso itxura ederrekoa. Kapilak osagai neogreziarrak eta neoegipziarrak daukaz. Nekropolisa arkupeduna da, eta arkupeok lorategi baten antzekoa inguratzen dabe, erromatar etxe aberatsa imitau gura balebe lez. Arkupeen zutabeak toskanoak dira.

Hilobiak arkupeetan dagoz, harlauzak estalita. Lerro bi dagoz eta tartean karraju estu bat. Lurperatzeko modu hau oso bardintzailea da. Abadeak, ostera, kapilan dagoz lurperaturik, tradizino zahar bati jarraituz. Lorategian Peñaflorida kontearen hilobia dago, berak horixe gura izan eban eta. Peñaflorida eleizaren zaindarietatik bat izan zan.

Arestian esan dogu kapilak itxura neoegipziarra dauela alboetan, gure gogora egipziar tenpluaren pilonoa dakarrena. Halan, neoklasizismoari ukitu mistikoa emoten jako. Espainian neoklasizismo “kutsatu” honi “arte isabelino” deritxo, Isabel II. agaitik.

Hilerria Euskadiko Monumentu Nazionala.


BARROETA TORREA

XIV. mendetik XV. era igaroteko aldian egina da, beraz, Erdi Aroaren amaierako gerra-giro sutsuan − bandokideen (banderizas) guduak −, ahaide nagusiak arerioengandik defendatzeko premina handia euken aldian. Normalean, XIV. mendean zehar, arerioak leinu aurkarietako jaunak edo ahaide nagusiak ziren, baina guduak aurrera egin ahala, gero eta sarriago inguruko baserritarrak be izan eitekezan arerio, XV.ean ermandade eta defentsarako uribilduetan batzen hasi ziran-eta, ahaide nagusiai arpegi emonaz. Markina uribildua, esate baterako, horretarako sortu zan. Zeintzuk ete ziran barroetarren arerio hurrenak? Ugarte leinua; hareen torrea Markinan bertan ikusi daikezu, Barroetatik asko urrundu barik.

Guduak amaitutakoan barroetatarrak aberats segidu eben. Burrukak atzean itxita, gotorlekuak bere funtzinoa galdu ebanetik, torreari jauregi itxurea emon eutsen. Hurrengo mendeetan barroetatarrek izandako aberastasun eta garrantziaren lekuko dozu datu hau: XVII. mendearen amaieran, Ignacio de Barroeta y Munibe Calatrava Ordenako kide, Markinako alkate eta Bizkaiko Jaurerriko ahalduna zan.

Torre edo jauregiaren azkena XVIII eta XIX. mendeen artean heldu zan. Barroetarrak etxetik alde egin eta baserritarren eskuetan geratu zan. Etxekoak eraikuntzea bere preminetarako moldatu eta baserri bihurtu eben.

Torrearen ondoan San Joakinen eta Santa Anaren ermita dago, barrokoa. Torrearen taldeko olearen aztarnak be hurrean, Olazarren burdinolea, Artibai ibaiaren ertzean.

UGARTE TORREA

Ugartetarrak barroetatarren arerioak izan ziran. 1474an aitaturik dago, “jauregi” esanaz. XVI.mendean barritu eben; ordukoak dira boladun edergarriak eta goiko solairuko puntadun bost leihoak. XVII.ean leiho karratuak egin eutsezan, eta mende berean Peñaflorida kondeak eskuratu eban. 1610ean itxi eben, eta ordutik baserri izan da. Ostera, XVIII.ean barriro barritu eben; orduan barruan solairu-modu barriak egin zituen eta leiho barriak edegi. Torreak burdinolea eduki eban.


BESTE MONUMENTO INTERESGARRI BATZUK

- Murga jauregia edo Bidarte torrea
Jauregi barrokoa, XVII.ekoa, gaur plaza baten kokatua. Toki horretan egon ziran harresiaren portalea eta desagertutako Elexbarriako San Pedro. Gaurko udaletxea da.

- Antxia torrea
Jauregi barroko bihurturiko torrea, 1630eko erroldan aitatua. Atzeko aldean, ostera, Goi Erdi Aroko torre sendo baten itxurea dau.

- Kareaga etxea
Eraikuntza barrokoa, torretxe izandakoa. Lehenengo solairuan Barroetaren ezkutua dau.

- Etxe Margotuak
Etxe margotuak, Erdiko kaleko 15. zenbakian.

- Ansotegi torrea
Torre izandako jauregia. Guen kalean ikusten dogun aldea da jatorrizko bakarra. Bertan, bi ogiba-sarrera eta lau leiho pare zabaltzen dira.

- Udaletxe zaharra
1521 eta 1542 bitartean eregi eben, baina barritu egin eben 1636 eta 1645 artean, egurrezko habeak hareharrizko zutabez ordezkatuz. Kapitel historiatua dauka, Carlos I.aren armarriagaz. Kanpai-erlojuaren torrea XIX. mendekoa da.

- Murga jauregia
Jauregi barroko honek Erdi Aroko torre bat ezkutatzen dau. Bigarren solairuan rokoko estiloko pinturak dagoz. Zubipe batetik Murgako basora sartzea dago.

- Andonegi jauregia
Eraikuntza barrokoa, urigune erdian.

- Goiko portaleko iturria
1787an jasoa, Ilustrazinoaren ideien eskura. Zutabearen azpian lau obalo ditu, uribilduaren armarriakaz eta bizkaierazko testuakaz. Testuok Juan Antonio Mogelenak dira.

- Karmengo eleiza eta komentua
Komentua Ziortzako Kolejiatako abateak sortu eban 1691ean, eleiza, barriz, 1724an eregia. Barroko karmeldarraren ezaugarriak ditu, izan be, horren eredua ona da. Erretaula barrokoak ditu, honeek be karmeldarren estiloaren eredu.

- Ubilla etxea
1610. urtekoa, plaka batek dinoan lez. Fatxadaren goiko aldea geroagokoa da, baina estilo guztiz barrokoa.

- Mertzedetako eleiza eta komentua
Eleiza 1793koa da. Komentu barrokoaren gainean adreiluzko hiru solairu eregi zituen. Gaur egun, ikastola da.

- Uhagon kulturgunea eta Gaytan de Ayalaren jauregia, Patrokua.
Jauregiak zati bi ditu, bata neoklasikoa, XVII. mende amaierakoa (erreka ondoan), historizista bestea, neobarrokoa, XX. mende hasierakoa. Lorategietan, Juan Antonio Mogeli eskainitako monumentua dago. Parean, lorategi bategaz, Uhagon kulturgunea, garai baten kuartela izandakoa.

- Santa Kurutz ermita edo Elizatxiki
Antzinako santutxua, uribilduko sarreran. XVI. mendean dokumentatuta dago. Burdinezko hesi barrokoa deigarria dau.

- Orueta etxea

- Iturria eta udal arraindegia
XIX. mendearen erdialdean eregita dago, estilo neoklasikoan. Iturria arraindegiari dautsala dago.

- San Jose eleiza
Peñafloridako kondesaren borondatez egindakoa XIX. mendearen amaieran. Neogotikoa.

- Kartzela eta epaitegia
Gaur egun eskualdeko nekazaritzaren bulegoa da. Estilo historizista neogo
Waypoint

0000063

Waypoint

0000069


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 9:48 31 jul. 2019
Hora Fin: 12:01 31 jul. 2019
Distancia recorrida: 6,5km (02:13)
Tiempo en movimiento: 01:46
Velocidad media: 2,9 km/h
Vel. en Mov.: 3,61 km/h
Velocidad Máxima: 6,98 km/h
Altura Mínima: 68 m
Altura Máxima: 416 m
Velocidad Ascenso: 528,6 m/h
Velocidad Descenso: -378 m/h
Ganancia Altitud: 425 m
Pérdida Altitud: -428 m
Tiempo Ascenso: 00:48
Tiempo Descenso: 01:08

Waypoint

Axpeko Iturria Kobea

Waypoint

Kobaua

Waypoint

Kobauko Tontorra

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau